Monthly Archives

iraila 2016

  • Peruko kooperatiben Nazioarteko Kooperatibismoaren Mintegia bukatu egin da

    Peruko Trujillon, astelehen eta astearte honetan aipatutako mintegia egin da. Mintegiaren helburua, nazioarteko mailan dauden salerosketa eta finanziazioa modelo batzuk eztertzea izan da, baita kooperatiben Federazioena ere. Mintegian, Peruko kooperatiben 400 ordezkari agertu dira, bereziki iparraldekoak.

    Mintegiaren gastuen gehiengoa, Canadako Gobernuak finantziatu du. Antolakuntza, aldiz, lurralde horretan lan egiten duen Canadako ONGa den SOCODEVIk antolatu du.

    Euskaditik, Federazioak hitzaldi batekin parte hartu du, Idazkari Teknikoa den Iñaki Nublarekin.

    Honetaz gain, ostegun eta ostiral honetan, Iñaki Nublak Peruko ONGa den CEDEPASen teknikoekin formakuntza hitzaldi batzuetan parte hartuko du.

    Honekin batera, atxikututa, argazki batzuk. Egoitza, Federazioaren Idazkari Teknikoa SOCODEVIko zuzendari nagusiarekin, Perun Canadako Embajadorarekin eta Paraguayko Kooperatiben Federazioaren zuzendariarekin.

  • Kooperatiben hauznarketa ihardunaldiak

    Estatu mailako Kooperatiben Federazioak batzartu dira, atzo eta gaur goizean, Madrilgo Buitrago de Lozoyan.

    Bileraren helburuak: barneko kohexioa indartzea, elkarren arteko ezagutza hobetzea, estatu mailako kooperatiben keskak eta erronkak batzea eta eguneratzea izan dira.

    Federazioaren partetik joan direnak, Pablo Durana eta Iñaki Nubla, Presidentea eta Idazkari Teknikoa, hurrenez hurren.

    Konfederazioaren aldetik egon direnak, besteak beste, Presidentea den Angel Villafranca eta Zuzendaria Agustin Herrero.

    Bilera, Buitragoko Gredos San Diego Ikastetxean egin da.

    Parte hartzaileen argazakia atxikitzen da.

  • Eusko kooperatibisten ipar-italiako bidaia bukatu egin da

    Joan den larunbatean bukatu zen Eusko Kooperatiben berrogeita hamar ordezkariek Italiara egin zuten bidaia, horko kooperatiba eta elkarteen errealitatea ezagutzeko asmoz.

    Bidaiatik azpimarratu behar da:
    – Italian kooperatibismoak duen garrantzia, batez ere, ardo, baratza fruita eta esne kooperatibetan.
    – Kooperatiben dimensioa, eskaintza aberatz batekin, bai zerbitzuetan, bai produktuetan.
    – Kooperatibek bezeroen eskaintzara eta bere produktuen esportaziorako duten joera handia.

    Bidaian ere, aisialdia aprobetxatu da zenbait hiri ezagutzeko, besteak beste, Bolzano, Trento, Verona eta Milano.

  • Eusko Kooperatibistak Italia bisitari

    Berrogei ta hamar bat kooperatibista Portugal bisitari.

    Euskadiko nekazari eta abeltzainen ordezkapen bat Italiako kooperatiba batzuk bisitatuko dituzte.

    Bidaiaren helburua, hango kooperatiba garrantzitsuen antolamendua eta herri honetan nekazaritzan dauden erakundeak ezagutzea da. Honekin batera, barne ikuspuntutik, Euskadiko koopeatibak bateratzea da, alde enpresariala indartuz eta elkarlana. Bisitatuko diren kooperatibak, Bolzano, Trento eta Veronako ingorukoan daude.

    Bidaiara joango direnak, gehienetan, kooperatiba inportanteenetako kudeaketan ardura daukaten nekazari eta ganaduzaleak dira, baita langile teknikoak ere.

    Egingo diren bisiten artean, azpimarratu behar da:
    – Esne kooperatiba.
    – Mendiko esne-ustiapena.
    – Upategi kooperatiboa.
    – Okela kooperatiba.
    – Fruta eta barazki kooperatiba batzuk.
    – Gazta kooperatiba.
    – Confederazione Trentina.

    Horretaz gain, turismo egiteko denbora ere egongo da.

    Bidaiaren jarduera hasi zen atzo, Federazioaren egoitzan. Bilbon Italiako Kontsula den Giorgio Baravalle jaunak hitzaldi bat emanez.

    Federazioak, Europako herrietara eta lurraldetara 26 urte darama honelako bidaia teknikoak egiten. Bidaiari erantzuna oso ona izaten da, bai kooperatiben aldetik, bai alde instituzionalaren aldetik.

    Atzoko hitzladiaren argazkia atxikita.

  • DCOOP Labastidan bisitari

    Andaluziako DCOOP kooperatiba, Unión de Cosecheros de Labastida kooperatiba upategian bisitari.

    Atzo, abuztuaren 31an, Andaluziako DCOOP kooperatibaren kontseilu errektorea batzartu zen Labastida.

    Estatuko kooperatibarik handienetariko bat, DCOOP da. (Bere salmentak, Euskadiko Autonomia Elkargoaren nekazari-elikagaien kooperatiben fakturazioaren batuketa, hiru aldiz dira). Bere eginkizunik handiena olioa eta olibak saltzea da. Houetaz gain, beste sekzio batzuk baditu, elegia, hornidurak, abeltzaintza, ardogintza, zerealak eta kreditua. Andaluziako, Castilla-La Mancha eta Euskadiko 200 bat kooperatiba elkartzen ditu. Guztira, 75.000 nekazari eta abeltzain. Bere urteko emaitzak, miloi batetik 3 miloi artean egoten da.

    Duela gutxi, DCOOP sartu da bazkide Unión de Cosecheros de Labastida kooperatiban. Horrregatik bilera. Era berean, Labastida sartu da bazkide DCOOPen ardo sekzioan.

    Bileran, kontseilari eta teknikoen artean, 30 pertsona batu ziren, kooperatibaren gauzaz eztabaidatzeko.

    Bilera hau bukatutakoan, Labastidako kooperatibaren Kontseiluarekin batzartu ziren, iritsiak eta informazioa aldatzeko. Bilera, Labastida eta DCOOPen presidenteak diren Marga Areta eta Antonio Luque burutu dute. Hauetaz gain, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako sailburuordea den Bittor Oroz eta Federazioaren presidentea den Pablo Durana parte hartu zuten

    Geroago, upategiaren bisitaldia egin zen.

    Informazio gehiago:
    www.dcoop.es
    www.bodegaslabastida.com