Monthly Archives

urria 2016

  • Euskadiko kooperatibak Quebeceko Nazioarteko Kooperatiben Biltzarrean

    Aste honetako asteartetik ostegunara, Quebec-en 2016ko Nazioarteko Kooperatiben Biltzarra egiten ari da.

    Biltzarra honen helburua, kooperatibismoaren etorkizunean izango dituen erronkaz hausnarketa egitea da, besteak beste:
    – Munduko erronkak eta joerak, sozioekonomiko eta geopolitiko ikuspuntutik.
    – Negozioen errealitate berriak. Erronkak eta aukerak sektoretan.
    – Garapen jasangarrien helburuekin Kooperatibak eta ONUrekiko bat egiteareana.

    Biltzarrean, hiru egunetatik bi pasata, zenbait gaietaz mintzatu da, besteak bete:
    – Berrikuntza, ekonomiaren digitalizazioa, elkarrekiko ekonomia;
    – Ingurumena, klima-aldaketa, bizitzaren zikloa, bererabilketa;
    – gizarte-ezberdintasuna, etorkinak, eskulana, globalizazioaren eragina:
    – ekonomiaren konfidantza, gobernuak, sektore pribatua eta kooperatiboa, zergak;
    – elkar-kooperazioa, enpresa-neurriak, errentagarritsanua, kontsumidoreak

    Euskaditik ordezkapen handia joan da. Besteak beste, Federazioaren presidentea eta presidente ordea, Pablo Durana eta Martin Uriarte, hurrenez hurren. Hauetaz gain, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren presidentea den rosa Lavin. Mondragon Corporazio – (MC)-tik joan direnak, Jabier Goienetxea, Arantza Laskurain eta Oscar Goitia, MC-ren Kongresuko lehendakaria, MC-ko idazkari nagusia eta MC-ko presidente ordea, hurrenez hurren. Eroskiko idazkari nagusia de Mikel Larrea ere joan da.

    Hauetaz gain, Arrasateko alkatea den Maria Ubarrretxena ere joan da. Hain zuzen ere, solasaldi batean parte hartu du eta harrakasta handia izan du. Mahai-inguruan kooperatiboa eta instituzioen arteko laguntzaz hitz egin du.

    Biltzarreko atsedenaldi batean, Quebeceko Legebiltzarrak, adeitasun handiz, Euskadiko taldeari egoitza eta funtzionamendu erakutsi dio.

  • Kudeaketa Zentroak galiziar eta asturiar kooperatibetan bisitari

    ABERE, AGA, ABELUR, LURGINTZA eta LORRA kooperatibak Galiza eta Asturiaseko kooperatiben federazioak bisitatzen ari dira, gaur eta bihar.

    Euskadiko taldea kooperatiben zuzendariekin osatuta dago. Hain zuzen ere, Belen Balerdi, Itziar Oquina, Bautista Jauregi, Juan Manuel Erasun eta Martín Uriarte. Bidaiaren helburua, horko lurraldeetan nekazaritza zerbitzuak aztertzea eta esperientziak partekatzea da.

    Federaziaren elikagintzan teknikoa den Maite Corres eta LURSAIL enpresako Amaia Garrastazu ere bidaira joan dira.

    Gaur, Santiago de Compostelan, AGACA-Galiziako Kooperatiben Federazioaren zuzendaria den Higinio Mouganekin egon dira.

    Bihar, etxerako bidean, Oviedon, Asturiaseko kooperatiben zuzendaria den Luis M. Rodriguezekin egongo dira.

    Atxikitako argazkian, Santiago de Compostelako AGACA bulegoan, aipaturikoak.

  • Kooperatibistak, UDAPA eta PATURPAT kooperatibetan bisitari

    Joan den larunbata, Federazioak deituta eta UDAPA eta PATURPATen laguntzarekin, berrogei ta hamar bat baserritar bisitatu zituzten bi kooperatiba hauek.

    Bisita hauen helburua, kooperatiba hauen informazioa jasotzea izan zen. Alegia, patataren eraldaketa eta komertzializazioa, hala nola sozietate egitura.

    Ihardunaldian, bi kooperatiba hauen zuzendariek aurkezpenak egin zituzten. Alde batetik, UDAPAtik Alfonso Saenz de Camara. Beste aldetik, Koldo Lopez de Roblesek egin zuen PARTUPATena.

    UDAPAk, egiten duena, patata garbitzea, sailkatzea eta zenbait neurriko ontzietan sartu eta gero saldu, batez ere, antolatuta dagoen saltzaile handiei. Bai bolumenagatik, bai kaudimenagatik, bai mekanizazioagatik eta automatizazioagatik, patatetan, Europako lehendabiziko enpresen artean dago.

    Beste aldetik, PATURPAT, duela gutxi eratu den kooperatiba da, UDAPA bere bazkide nagusia izanik. Bere helburua, patataren eraldaketan aurreratzea. Eskaintzen dute patata sukaldatuta eta jateko prest.

    Aurkezpenak egindakoak, bi kooperatiben egoitzak bisitatu ziren. Bukatzeko, anaiarteko bazkaria egin zen, bertako industria poligonoan dagoen ALDAIA jantokian.

    Atxikituta bidaltzen dizuet argazkia, Federazioaren presidentea den Pablo Durana bi zuzendariekin.

    Pablo Duranak, pasatako goiza eskertuz, Peruko jatorrizko patata liburu bat oparitu zien.