Daily Archives

urria 3, 2016

  • Kooperatibistak, UDAPA eta PATURPAT kooperatibetan bisitari

    Joan den larunbata, Federazioak deituta eta UDAPA eta PATURPATen laguntzarekin, berrogei ta hamar bat baserritar bisitatu zituzten bi kooperatiba hauek.

    Bisita hauen helburua, kooperatiba hauen informazioa jasotzea izan zen. Alegia, patataren eraldaketa eta komertzializazioa, hala nola sozietate egitura.

    Ihardunaldian, bi kooperatiba hauen zuzendariek aurkezpenak egin zituzten. Alde batetik, UDAPAtik Alfonso Saenz de Camara. Beste aldetik, Koldo Lopez de Roblesek egin zuen PARTUPATena.

    UDAPAk, egiten duena, patata garbitzea, sailkatzea eta zenbait neurriko ontzietan sartu eta gero saldu, batez ere, antolatuta dagoen saltzaile handiei. Bai bolumenagatik, bai kaudimenagatik, bai mekanizazioagatik eta automatizazioagatik, patatetan, Europako lehendabiziko enpresen artean dago.

    Beste aldetik, PATURPAT, duela gutxi eratu den kooperatiba da, UDAPA bere bazkide nagusia izanik. Bere helburua, patataren eraldaketan aurreratzea. Eskaintzen dute patata sukaldatuta eta jateko prest.

    Aurkezpenak egindakoak, bi kooperatiben egoitzak bisitatu ziren. Bukatzeko, anaiarteko bazkaria egin zen, bertako industria poligonoan dagoen ALDAIA jantokian.

    Atxikituta bidaltzen dizuet argazkia, Federazioaren presidentea den Pablo Durana bi zuzendariekin.

    Pablo Duranak, pasatako goiza eskertuz, Peruko jatorrizko patata liburu bat oparitu zien.