Daily Archives

urtarrila 20, 2017

  • EUSKO LEGEBILTZARREAN BILERA

    Gaur goizean, Eusko Legebiltzarreko kidea eta Lehiakortasuna eta Azpiegituren Batzordearen bozeramailea den Luis Javier Telleria, Federazioaren presidentea eta idazkari teknikoa diren Pablo Durana eta Iñaki Nubla, hurrenez hurren, batzortu egin da.

    Bileraren helburua, legealdi honetan, legebiltzarreko taldeak Federazioari informazioa, lehentasunak, eskakizunak eta abar elkar-trukatzeko joera adieraztea izan da.

    Esate baterako, Errioxa Jatorrizko Deitura problematika, Emakume Nekazariaren Estatutoaren arautegia, edo Landa Garapenerako Legea, besteak beste, hitz egindako gaiak izan dira.

    Era berean, Federazioaren aldetik, hurrengo gaiak agertu dira:

    • gazteen sarrera eta gizarte segurantzaren problematikak, zenbait kooperatibetan.
    • eskaintza bultzatzearen eta biltzearen beharra, eta
    • komerzializatzeko joera berriak bultzatzearen alde egotea, baina ikuspuntu desberdin batetik. Alegia, banaka gutxiago eta aldiz, elkartuago eta sozialago. Adibidez KM0 ELKARTUA edo SALMENTA ELKARTUA-ZUZENA.

    Honekin batera, bileran parte hartu dutenak Legebiltzarrean.