Monthly Archives

otsaila 2017

  • MUNDUKO LANDAGUNEAK BERE BATZAR NAGUSIA EGIN ZUEN

    Atzo, Derioko Hotel Seminarion, Munduko Landaguneak bere Batzar Nagusia burutu zuen.

    Ekitaldira, euskal bazkideak eta munduko bazkideak joan ziren. Kanpotik etorri diren artean, hurrengo ordezkapenak nabarmendu behar dira: Samoa – Pacifico Irletakoa, Nepalekoa, Senegalekoa, Brasil eta  Urugaykoa.

    Batzarra bukatutakoan, batzarkide batzuk Arantzazuko Artzain Eskola bisitatu zuten. Bertan, beste batzuen artean, Eskolako adierazlerik handiekin diren Batis Otaegi eta Nikolas Segurolarekin hitz egiteko aukera izan zuten.

    Horretaz gain, gaur ere bisitak egingo dituzte. Hoien artean, Arabako UDAPA kooperatiba bisitatuko dute.

    Atxikita, Arantzazuko Artzain Eskolan egin zen bisitaren argazkia.

  • Pentsu-banatzaile kooperatibei emandako informazioa

    Joan den asteazkenean, Mungiako San Isidro Kooperatiban, pentsu-banatzaileek bete behar dituzten lege-baldintzei buruzko hitzaldiak eman ziren.

    Helburua:

    • Elikagai-segurtasunean eta trazabilitatea ziurtatzeko bete behar diren balditzak jakinaraztea.
    • Eusko Jaurlaritzako gai honetako ikuskariak aurkeztea.
    • Bete-beharrak betetzen duen modelu bat Kooperatibei heleraztea.

    Hizlariak:

    • Maite Corres. Federazioaren Elikadura Segurtasunez arduraduna.
    • Ahinoa Medizabal. Eusko Jaurlaritzako ikuskaria.

    Hauetaz gain, MIBA kooperatibako kalitate-ardurduna den Javier Urkizak ere hitz egin zuen. Gaia: EPEA-Euskadiko Pentsu Konpuestuen Fabrika Elkarteak daukan lehengaietan kalitate-kontrolak egiteko sistema adieraztea.

    Dokumentazioaz interesaturik egonez gero, hitz egin Maite Corresekin.

  • Arabar Errioxako Kontseilu Errektorei zuzendutako ikastaroa bukatuta.

    Atzo, Arabar Errioxako kooperatatiben Kontseilu Errektorei zuzendutako ikastaroa amaitu zen.

    Ikastaroa, Arabar Errioxako kooperatiba desberdinetan bi urtero egiten dugu. Aurten, urtarrila eta otsaileko azken 6 astearte eta ostegunetan egin da.

    Aukera honetan, Elvillar-eko San Roke upategi kooperatiboan egin da ikastaroa.

    Ikastaroan zehar, ardogintza munduan elkar-lanaz, komertzializazioaz eta marketing adimenduaz hitz egin da. Ikastarora, inguruko upategi kooperatiben 15 bat lagun joan dira. Gehienen bat, Erektore Kontseilukideak.

    Atzo, azken egunean, Aldeanueva de Ebro herrira bidaia egin zen. Bidaiaren helburua, Errioxa-beheko herri honen esperientzia ezagutzea izan zen.

    Eguna hasi zen herriko bazkideen mahastiak bisitatzen, bertoko kooperatibak duen landa-teknikoarekin.

    Geroago, kooperatibak dituen bi upategiak bisitatu ziren. Kooperatibako presidenteak eta zuzendariak, kooperatibaren jarduera eta funtzionamenduari buruzko azalpen guztiak eman zituzten.

    Azpimarratu behar dugu upategi honen ekonomi-finantza egoera ona, hala nola kalitatea, produktu bukatua eta profesionalizazioaren apustua.

    Bukatu zen ekitaldia anai-arteko bazkari batekin.

  • ENBAren 25. Urteurrena dela eta, Lehendakariak bere batzarrean parte hartzen du.

    Atzo, igandea, Urnietan, ENBA sindikatuak eta honi atxikituta dagoen ENARO kooperatibak, bere Ohiko Batzar Nagusia egin zuten. Honekin batera 25. Urteurena ospatuko dute. Ekintzara jende asko joan zen, bai afilituen aldetik, bai erakundeetatik.

    Batzarrean, presidentea den Iñaki Goenagak eta zuzendaria den Xabier Iraolak, informazio zabala eman zuten ekitaldiaren eboluzioari eta nekazarien ekonomia makromagnitudei buruz, bai CAVen, bai Gipuzkoan.

    Honekin batera, kooperatiben eta sindikatuaren diruzainek urteko kontuak eman zituzte.

    Geroago, Valenciako Unibertsitatearen irakaslea eta agronomia gaietan aditua den Jose María Garcia Alvarez-Coquek “El futuro del sector agrario en un mundo cambiante” delako hitzaldia eman zuen.

    Aurten, Sindikatua sortzearen 25. Urtemuga ospatzen dela eta, instituzioen aldetik jende asko joan zen. Maila guztietako ordezkariak eta instituzio bakoitzetik burua joan zen.

    Atxikitako argazkian, txapelarekin, 25 urte hauetako sindikatuaren presidenteak, alegia, Jon Arruti, Mikel Arteaga eta orain dena, Iñaki Goenaga.

    Hauetaz gain, argazkian ikus ditzakegu, instituzio aldetik, honako hauek zegoelarik:

    • Urnietako Alkatea den Mikel Pagola.
    • Gipuzkoako Nekazaritza Ahalduna den Ainhoa Aizpuru,
    • Gipuzkoako Ahaldun Nagusia den Markel Olano,
    • Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoaren sailburua den Arantza Tapia,
    • Eusko Legebiltzarreko presidentea den Bakartxo Tejería, eta
    • Lehendakaria, Iñigo Urkullu

    Batzarra bukatutakoan, Urnietako Eula Sagardotegian anai-arteko bazkaria egin zen.

    ZORIONAK ENBA!!!

    ZORIONAK ENARO!!!