Monthly Archives

martxoa 2017

  • EKOTARRIKO KOOPERATIBAK ATEAK ZABALIK

    Atzo, sortu berria den EKOTARRIKO kooperatibak “ate irekien eguna” ospatu zuen.

    EKOTARRIKO, kooperatiba txikia da, Zuriñe Vigalondok eta Maitane Beltran de Gervarak sortua, ama eta alaba, hurrenez hurren. Bere egoitza Arabako Zuhatzu Kuartangon da.

    Enpresa familiarra, artisaua, platu elaboratuen kontserbera, ekologikoak, etxekoak eta kalitatezkoa azaltzen dute bere burua. Erabiltzen dituzten elikagiak, gehienetan, ingurukoak eta aldikoak dira, barazkiz eta idikiz erabilera handi batekin.

    Bi negozio-lerro dute. Bata, helduei zuzenduta, benetako eta familiar zapore eskeintzen. Bigarrena, umei zuzenduta, artifiziozko kontserbagarririk eta ohiko osagairik gabe.

    Ekitaldian, Arabako Diputatu Nagusia den Ramiro Gonzalez egon zen, hala nola beste instituzioen ordezkariekin, bai Diputazioetatik bai Arabar Batzar Nagusietatik edo Udalatik. Era berean, auzokiden, bezeroen, hornitzaileen eta eragileen lagunen ordezkapen zabala egon zen.

    Atxikita argazki batzuk.

     

     

     

     

     

     

  • Mantxako kooperatibistak Euskadin bisitari

    “Programa para Jóvenes Directivos de la Cadena Agroalimentaria” delako kurtsoaren bukaeran, Gaztela-Mantxako hogei inguruko nekazari gazte bistatu gaituzte.

    Kurtsoa, Tomelloson egin dute, azken bi hilabetetan, ostegunero. Ikastaroaren helburua kooperatibetara heltzen den belaunaldi berria ondo formatzea izan da, bere ustiapenetan ardura hartu eta gero.

    “Ikastarora etorritakoak analisia egiteko, diagnostikoa, irtenbideak  eta ekintzak adierazteko gai dira. Honetaz gain erabakiak hartzeko eta enpresaren kontzepzio orokorra ikasi dute” LKSko aholkulari-ohia eta kurtsoaren irakaslea izan den Antxon Vitoriak esan du.

    Bertaratutakoak. Arrasaten, Mondragon Korporazioa eta Aretxabaletan, Otalora, taldearen formazio egoitza bisitatu dute. Bertan Euskadiko kooperatibismoaren egoerari buruzko informazioa eman zaie.

    Atxikita, OTALORAn egindako argazkiak.

  • EROSKI ETA EUSKADIKO NEKAZARI-ELIKAGAIEN KOOPERATIBAK, BATURIK

    Atzo, astelehena, EROSKI eta nekazari-elikagaien ordezkariak bildu ziren Federazioaren egoitzan.

    Bileraren helburua bikoitza izan zen. Alde batetik, EROSKIkoek bere garapenaz eta etorkizuneko egitasmoaz hitz egin zuten. Beste aldetik kooperatibak tokiko produktuaz informatu zuen.

    Beste aldetik, nekazari-elikagaien kooperatibek EROSKIri jakinarazi zioten haien ikuspuntuak eta etorkizuneko erronkak.

    Bilera bukatzeko, helburu batzuk jarri ziren, besteaz beste:

    • Bertoko produktua bultzatzea, bai kopuruaren aldetik, bai kalitatearen aldetik, bai dibertsifikazioaren aldetik.
    • Indartzea eskaintza. Konzentrazioa, produktu eta zerbitzua seguruagoa, kalitatea, homogeneotasuna eta urtean zehar eskaintza.
    • Bilera hauek aldizka errepikatzea, ebaluazio kutsua eta elkarren arteko konpromezua indartzen.

    EROSKIren aldetik bertaratu ziren:

    • Mikel Larrea, idazkari nagusia.
    • Josean Yela, Instituzio Harremanetarako zuzendaria.
    • Miguel Angel Nafarrate, Lurralde Erosketen arduraduna.
    • M. Asun Bastida, Tokiko Produktuen arduraduna.

    Nekazari-elikagaien kooperatiben aldetik parte hartu zuten:

    • Alfonso Saenz de Camara y Roberto Ruiz de Infante, UDAPA koopeatibaren zuzendaria eta zuzendari-ordea.
    • Aitor de Las Heras, GARAIA Kooperatibaren zuzendaria.
    • Josu Arrizabalaga, BARRENETXE kooperatibaren zuzendaria.
    • José Luis Fresno, GARLAN kooperatibaren zuzendaria.
    • Celes Aja, OVO-12 kooperatibaren zuzendaria.
    • Unai Ibarzabal, HARAKAI-URKAIKO kooperatibaren zuzendaria
    • Pablo Durana, Federazioaren presidentea.
    • Iñaki Nubla, Federazioaren idazkari teknikoa.

    Honekin batera, bileran parte hartzaileen argazkia.

  • UAGAren BATZARRA EGINDA

    Atzo, San Jose eguna zelarik, Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian ospatu zen Arabako Nekazarien Elkartearen Batzar Nagusia.

    Batzarrak, bere 40 urteurrena betzetzen zuela. Sindikatuaren presidentea den Javi Torrek gidatu zuen batzarra.

    “Arabako Nekazaritza Sektorea biziberritzen” lelopean, presidenteak, joan den urteko ekintzak eta kontuak helerazi zituen. Honetaz gain, hurrengo urtetarako hildo estrategikoak aurkeztu zituen.

    Jardueran erakundeen ordezkapen inportantea egon zen, besteaz beste, Arabako Foru Aldundiko Nekarzaritza Diputatuta den Eduardo Aguinaco, Eusko Jaurlaritzako zuzendaria den Ikerne Zuloaga, Federazioaren presidentea den Pablo Durana edo legebiltzarkide jelkidea den Luisja Tellería.

     

  • Nafarroako San Adrianen dagoen INTERMALTAn GARLAN bisitari

    Munduan zehar garagardo fabriketan malta hornitzen duen frantziar talde kooperatiboa den Malteurop – Vivesciak badu Nafarroako San Adrian herrian malta egiteko empresa inportante bat. INTERMALTA.

    GARLAN ere, enpresa honetan garagarra-hornitzailea da. Honetaz gain, bere akzionariadoan ere parte hartzen du, zati txiki batekin.

    Atzo, GARLANgo kontseilu Errektorea zaharra eta berria hauen egoitzara joan ziren. Planta honetan aukera izan zuten  bisita bat egiteko horko arduradunekin.

    Nabarmendu behar da orain arte, ANOGAren partetik GARLANgo presidentea zen Pedro Fernández de la Peña bukatu bu bere legealdia, 8 urte karguan eta gero. Presidente berria, COCEFOR kooperatibatik datorren Mikel Lopez de Armentia da.

    Bisitaren bi argazki atxikituta.

  • Javier Goienetxea, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren presidente berria.

    Atzo, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren presidente berria aukeratu zen.

    Euskadiko Kooperatibaren Goren Kontseilua, kooperatiben sustapen eta zabalkunderako goren organo lez eratuta, kooperatiben arloari dagozkion gai guztietan Herri-Administrazioen kontsulta eta aholkularitzatako herri-erakunde legez eratzen da. Bere eginkuzunen artean, esandakoaz gain, beste batzuk ere baditu, esatebaterako, arbitrajetan edo kooperatiben likidazioetan parte hartzea.

    Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua honela osatuta dago: Kooperatiben Federazioetatik, 3 ordezkari, Deustu, Euskal Herriko eta Mondragon Unibertsitatetik, 3 ordezkari. Eusko Jaurlaritzako, Nekazaritza, Lana eta Irakaskuntza Departamentuetatik, 3 ordezkari.

    Javier Goienetxea, Lan Kooperatiben Federazioa den “Erkide”ren izenean dago Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluan