Monthly Archives

apirila 2017

  • Nekazari-elikagaien kooperatiben produktuen eta zerbitzuen katalogoa.

    AGROSMARTcoop proiektuaren bazkideok kooperatiben produktuekin katalogo elektroniko bat egiten ari gara. Katalogoaren helburua kooperatiben produktuak nabarmentzea da.

    Katalogoak, informazioa emango dio:

    • Banatzailei, produktu berriak jakinarazteko.
    • Kooperatibei, benchmarkig egiteko.
    • Kontsumidorei eta internet erabiltzailei.

    Katalogoa, www.agrosmartcoop.eu proiektuaren webean kokatuko da. Produktuen aurkezpen-gunea izango da, eta ez komertzial-gunea.

    Edozein kooperatibak parte har dezake aipaturiko katalogoan, gehienez jota, hiru produktuekin. Produktu bakoitzetik, atxikitako Excel orria bete behar du: Product sheet FR ESP PT

    Zalantzak izatekotan edo informazio gehiago nahi izatekotan, jarri zaitez harremanetan Maite Corresekin hurrengo e-postan mcorres@euskadi.coop edo 688 880 203 telefonoan.

    Epea, ekainaren hasieran bukatzen da.

  • Arabar Errioxako upategiak Nafarroako Trujal Mendia eta AGRALCO alkoholera bisitatzen ari dira

    Egun hauetan, Arabar Errioxako upategi kooperatiboak, bere bazkideekin, Arronizeko Trujal Mendia eta Lizarrako AGRALCO  alkoholera bisitatzen ari dira.

    Ekimena, Oiongo COMYko presidentea eta AGRALCOko idazkaria den Jose Maria Sarabiak sortu zuen. Helburua, AGRALCO eta bere jarduera ezagutaraztea da.

    AGRALCO, 1962an sortutako bigarren mailako kooperatiba da. Bere sorrerarekin, lurraldeko alkoholera txikiak batu nahi zen, Lizarrako planta berri batean.

    Gaur egun, alkohola, aguardienteak eta beste deribatu batzuk ekoiztuz gain, ingurugiroko eta energetiko eginkizun batzuk ere betetzen ditu. Ikusi:  www.agralco.es

    Eguna, Arronizeko Trujal Mendia kooperatiba ikusten hasten da. Trujalak, ia, 5.000 bazkide dauka, eta Nafarroaren olioaren erdia ekoizten eta merkaturatzen du. Ikusi: www.trujalmendia.com

    Geroago, Lizarratik kanpo dagoen AGRALCO fabrika ikusten da. Ondoren, Lizarran, hiriaren barnetik, bisita turistikoa.

    Eguna, babarrun eta txerrikiz egindako anaiarteko bazkariarekin bukatzen da.

    Joan den ostiralean, Lapuebla de Labarkako eta Iekorako COVILA eta San Sixto kooperatibak egon ziren.

  • Euskadiko Nekazari-elikagaien Kooperatiben Federazioaren Batzar Nagusia eginda

    Arkauteko Nekazari Eskolan egin da. Helburua, Urteko Kontuak eta 2017ko aurrekontua eta kuotak onartzea izan da, hala nola Kontseilu Errektorea berriztatzea partzialki.

    Batzarraren irekiera Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiaren Zuzendaria den Jokin Diaz Arsuagak egin zuen.

    Ekitaldira 35 kooperatiba joan ziren, alegia, federatuen artean % 56a.

    Dokumentuen aurkezpenak eta gero, bozketetean, den dena aho batez onartu zen.

    Batzarra, Eusko Jaurlaritzako Nekazari-sailburu ordea den Bittor Orozek itxi zuen.

    Hitzaldia eta gero, Europar Komisioaren goi mailako funtzionarioa den Francesco Meggiolariok hitz egin zuen. Gaia: Kanadarekin merkataritza libreko ituna (CETA) eta nekazari-elikagaien sektorea.

    Ekitaldiaren argazkiak bidaltzen dizut.

    Era berean, jarraian dagoen estekan ikus ditzakezu joan den urteko argazkiak. https://www.dropbox.com/s/zotoby0im601jk8/2016.mp4?dl=0

  • Laboral Kutxako Batzar Nagusia eginda

    Joan den larunbatean, apirilak 1, Laboral Kutxa Kreditu Kooperatibak bere Ohiko Batzar Nagusia egin zuen, Vitoria-Gasteizen.

    Beste gai batzuen artean, Kontseilu Errektorea berrizten zen, partzialki. Gogoratuko duzunez, nekazari-elikagaien eta landagunearen ikuspuntua ematearekin, nire burua aurkeztu nuen.

    Bozketa eta gero, ni ez nago aukeratuen artean. Agian, etorkizunean!

    Hauekin batera, eskertu nahi diet, Laboral Kutxako bazkidei, bai kooperatibei bai pertsonei, nirengan emandako konfiantza eta botoa.

    Honekin batera bidaltzen dizut Batzarraren prentsa oharra: PO Batzar Nagusia 2017