Monthly Archives

maiatza 2017

  • Bolibiar ordezkari batzuk Euskadin bisitari

    Joan de astea eta honetan, ONGD ZABALKETA eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Bolibiako “Valles Cruceños”eko ordezkari batzuk bisitari ditugu Euskadin. “Valle Cruceños” Bolibiako eskualde oso rurala da.

    Bisitaren helburua, Euskadiko nekazaritza eta landa-garapena nola egiten ari den eta orain arte martxan jarri diren nekazari-elikagai politikak ezagutzea da.

    Horretarako, bisitatu edo bisitatuko dira, Urkiola eta Izkiko Parke Naturala, Laguardia, Elburgoko ureztatzeko baltsa, Garaia kooperatiba, Artzai Eskola, nekazalturismo bat, Neiker eta Aberekin.

    Hauetaz gain, atzo Zaldibia bisitatu zuten. Hain zuzen ere, Olaeta Nekazari-aldea eta Goizane Egoitza. Egoitza honetan, GOIMEN Landa Garapenerako Elkartea kokaturik dago, Gipuzkoako Goierriko beste lehen sektoreko eta landa enpresekin.

    Egunean zehar, Euskaberko zuzendaria den Esteban Atxak, arraultzak merkaturatzei buruz hitz egin zuen; HAZIko teknikaria den Josu Garaialdek kalitateari buruzko berba egin zuen; eta Federazioaren idazkari teknikoa den Iñaki Nubla kooperatibismoaz mintzatu zen. Horretaz gain, bertako nekazari-aldea dagoen EUSKABERko egoitza ikusi zuten.

    Atxikita, EUSKABERen egindako argazkiak.

  • Upategi kooperatibak elkartzen dira Kripan eta Lapuebla de Labarkan

    Joan den larunbatean, Bizkaiko Morgako Talleri upategiaren ekimenez, Arabar Errioxako eta Talleri upategi kooperatibako ordezkariak elkartu ziren joan.

    Bileraren zioa, ardoa komertzializazioaren desberdin bideak ezagutzea izan zen. Kripango San Tirso upategia eta Lapuebla de Labarka upategia bisitatu ziren. Era berean, ardo eta inguruko produktuen dastaketak egin ziren.

    Jardunaldira, TALLERIren Artezte Kontseilu eta bazkideak joan ziren. Arabar-errioxatik, Kripango San Tirso upategi, Oiongo COMY upategi, Lapuebla de Labarcako COVILA upategi eta Labastidako Unión de Cosecherosen kontseilari eta ordezkariak joan ziren.

    Atxikita, bertaratutako batzuk egunaren bukaeran.

  • ANOGAn, ordutegi berria

    Zurbanoko ANOGA Kooperatibak jakinarazten dit, pentsu-fabrika kentzearekin batera denda bultzatu nahi dutela. Horretarako, jendeaurreko ordutegia egokitu dutela.

    Ordutegi berria:

    • Astelehenetik ostirala, 9tik 19ra arte, jarraian.
    • Larunbatetan, 9tik 13ra arte.

     

     Ordutegi honek ez du eraginik zereal arloarekin, aurrekoa jarraituz.

  • Txiletar kooperatibistak, Euskadin, bisitari

    Aste honetan, Txileko Melipilla aldeko 8 kooperatibista bisitari ditugu, zenbait kooperatibetan.

    Bidaiaren helburua, barazkiak eta bereziki patatak komerzializatzeko ditugun ereduak ezagutzea da.

    Hori dela eta, astearen zehar, UDAPA, N.S. de OCON, GARLAN, GARAIA eta BARRENETXE kooperatibak bisitatuko dituzte, hala nola kooperatiba hauen  bazkideak. Honetaz gain, kooperatiba hauen osagarriak diren beste batzuk ere bisitatuko dituzte, besteak beste, LORRA eta Mungiako San Isidro; edo erakunde batzuk, besteak beste, HAZI edo NEIKER. Era berean, EROSKIk Zornotzan duen freskuen biltegia ikusteko aukera ere izango dute.

    Gurekiko egonaldia bukatuko dute larunbatean, turismoa egiten Bilboko itsasadarrean, Guggenheimen eta abar.

    Honekin atxikituta, gaur goizeko argazkiak, UDAPA kooperatiban.

  • Federazioak parte hartzen du San Prudenzio harreran

    Aprirlaren 28an, San Prudentzio, Arabako patroi eguna dela eta, Arabako Diputatu Nagusiak, gizarte, empresa eta politiken ordezkariak gonbidatzen ditu harrera batera.

    Ekitaldi honetan, Diputatu Nagusia den Ramiro Gonzalezek, bertaratuei agurtu eta gero, Lurralde Historikoaren egoeraz balorazioa egiten du eta Arabako Domina merezi duen empresa/erakunde bati ematen dio.

    Aurtengo domina, BBC Philarmonic Orquestaren zuzendaria eta duela 52 urte, Vitoria-Gasteizen jaio zen Juan Jose Menari eman zion.

    Geroago, luntxa egoten da. Agerturikoak aukera dute beste gonbidatuekin,  Diputatu Nagusiarekin  eta bere lan-taldearekin hitz egiteko aukera dute.

    Atxikitako argazkietan, Pablo Durana eta Alfonso Saenz de Camara, Federazioaren  presidente eta kontseilaria, hurrenez hurren, Diputatu Nagusiarekin.