Daily Archives

maiatza 23, 2017

  • Bolibiar ordezkari batzuk Euskadin bisitari

    Joan de astea eta honetan, ONGD ZABALKETA eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Bolibiako “Valles Cruceños”eko ordezkari batzuk bisitari ditugu Euskadin. “Valle Cruceños” Bolibiako eskualde oso rurala da.

    Bisitaren helburua, Euskadiko nekazaritza eta landa-garapena nola egiten ari den eta orain arte martxan jarri diren nekazari-elikagai politikak ezagutzea da.

    Horretarako, bisitatu edo bisitatuko dira, Urkiola eta Izkiko Parke Naturala, Laguardia, Elburgoko ureztatzeko baltsa, Garaia kooperatiba, Artzai Eskola, nekazalturismo bat, Neiker eta Aberekin.

    Hauetaz gain, atzo Zaldibia bisitatu zuten. Hain zuzen ere, Olaeta Nekazari-aldea eta Goizane Egoitza. Egoitza honetan, GOIMEN Landa Garapenerako Elkartea kokaturik dago, Gipuzkoako Goierriko beste lehen sektoreko eta landa enpresekin.

    Egunean zehar, Euskaberko zuzendaria den Esteban Atxak, arraultzak merkaturatzei buruz hitz egin zuen; HAZIko teknikaria den Josu Garaialdek kalitateari buruzko berba egin zuen; eta Federazioaren idazkari teknikoa den Iñaki Nubla kooperatibismoaz mintzatu zen. Horretaz gain, bertako nekazari-aldea dagoen EUSKABERko egoitza ikusi zuten.

    Atxikita, EUSKABERen egindako argazkiak.