Monthly Archives

ekaina 2017

  • 2016ko Baltzu Zerga ihardunaldia bukaturik

    Gaur goizean, Federazioak urtero egiten duen Baltzu Zerga ihardunaldia egin da, Arkauteko Nekazari Eskolan.

    Kooperatibetatik hogei bat kontable eta fiskalitate arduradun agertu dira.

    Ihardunaldian, kooperatiben berezitasunak fiskalitatearen aldetik aztertu dira, hala nola legislazioan sartu diren azken berrikuntzak.

  • Euskadiko kooperatibistak frantziako Alpeetara joango dira, ikasteko xedearekin.

    70 kooperatibista, nekazari eta abeltzainak, Frantziako Rhone-Alpeetara joango dira iraliaren lehendabiziko astea.

    Bidaiaren helburuak, hango kooperatiba garrantzitsuen antolamendua eta herri honetan nekazaritzan dauden erakundeak ezagutzea da. Honekin batera, elkarlana eta kooperatiben arduradunen elkarren arteko harremanak bultzatzea du helburu.

    Bisitatuko diren kooperatibak aintzindariak dira Frantziako merkatuan. Okelgintzan, esnegintzan, hobekuntza genetikoan, ardogintzan, zerealean eta nekazari-makinarian dihardute.

    Euskadiko kooperatibistekin batera, Galiziako kooperatiba baten ordezkaritza ere joango da. Kooperatiba hau aintzindari da esnegintzan eta bat-egite prozesu batean murgildurik dago.

    Hauetaz gain, instituzioen ordezkapen bat ere joango da. Hain zuzen ere, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua, Euskadiko Legebiltzarra, Eusko Jaurlaritza, Españako Nekazaritza Ministerioa, Laboral Kutxa eta Espainako Kooperatiben Konfederazioa joango dira.

    Federazioak, 1991 urtetik, arrakasta handiz, urtero, bidaia tekniko hau antolatzen du, 2014an izan ezik, talde politiko batek egindako boikota zela eta. Ia, ia, Europar herri guztiak bisitatu dira, eta Europako lurralde asko ere bai.

  • UDAPA KOOPERATIBAK BERE EGUNA OSPATZEN DU

    Atzo, jende askorekin, UDAPA, patata merkaturatzen duen kooperatibak bere eguna ospatu zuen.

    Goizeko 11etan, Vitoria-Gasteizetik Laguardiara, bazkide, langile eta lagunekin beterik hiru autobus joan ziren. Bertan, Santa Maria de los Reyes elizaren atariari bisita turístika egin zioten eta hiritik kalez kale ibili ziren.

    Geroago, inguruan oso ezaguna den upategi batera joan ziren. Bertan ere, bisita eta anai-arteko bazkaria.

    Eguna bukatzeko, San Isidro baseliza bisitatu eta ingurutik paseo txiki bat.

    Ekitaldiatik, kooperatibaren zuzendaria den Alfonso Saenz de Camararen hitzetan, “hau da bazkide, langile eta beste interesdun parteekin egiten dugun lehendabiziko jaia, eta hurrengo urteetan jarraipena izango due.

    Atxikituta argazki batzuk.

  • HARAKAI-URKAIKO KOOPERATIBAK BERE BATZAR NAGUSIA VALDEREJO-ARABAN EGIN DU.

    Gaur, HARAKAI-URKAIKO kooperatibak, bere Ohiko Batzar Nagusia ospatu du Arabako Valderejon.

    Hirurogei inguru bazkide hurbildu dira ekitaldira. Bertan, urteko kontuak, soberakinen banaketa eta Kontseilu berria onartu dira.

    Azpimarratzekoa, ekitaldiaren emaitza ona, bai komertzialitzazioaren aldetik, bai hiltegiaren aldetik.

    Era berean, bazkidei ordaindutako salneurriak, %4tik eta %15ra arte, gainetik, erreferentziaren merkatuarekin konparatuta.

    Egoera ona dela eta, kooperatibaren presidentea de Jose Angel Uzkudunek iragarri du: Zestoan, gaur egungo despiezearen egoitzaren ondoan,  eraikuntza baten erosketa, eta zorren amortizazio azeleratua.

    Batzarra bukatutakoan, bazkideek bertoko gizendegia bisitatu dute. Eguna bukatzeko, elkarren arteko bazkaria egon da.

    Atxikututa, egunaren argazkiak.

  • Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailaren sailburuak nekazari-elikagaien kooperatibak bisitari

    Atzo, Eusko Jaaurlaritzako Lan eta Justiziaren sailaren burua den M. Jesus San Josek UDAPA eta GARLAN kooperatibak bisitatu ditu, “nekazari-elikagaien kooperatibak gertu ezagutzearen asmoz”.

    Sailburuarekin batera joan ziren, sailburu ordea den Jon Azkue, Gizarte Ekonomiaren zuzendaria den Jokin Diez, Federazioaren presidentea eta idakari teknikoak diren Pablo Durana eta Iñaki Nubla, hurrenez hurren.

    Lehendabiziz, Sailburuak, kontsumorako patata merkaturatzen duen UDAPA koopeatiba bisitatu zuen. Zuzendari eta zuzendariordea diren Alfonso Saenz de Camara eta Roberto Ruiz de Infanterekin egon zen. Bisitan, kooperatibaren jarduera eta ibilbidea azaldu zioten. Honekin batera, kooperatibaren instalazioak erakutsi zioten.

    Geroago, GARLAN kooperatiba bisitatu zuen. Kooperatiba honen jarduera nagusia zerealarena da, baina beste laborei eta balio katean aurrera doazen beste produktuei hasi da jotzen. Hemen, egon zirenak: presidenteordea den Iñaki Fernandez de Larrea, zuzendaria den Jose Luis Fresno, laborantza arduraduna den Andres Garcia eta administrazio arduraduna den Noemi Revilla.

    Sailburuak azpimarratu zuen, nekazari-elikagaien kooperatibek: landa-ekonomia eragiten dutela, biztanleria finkatzen dutela, bizitza kalitatea hobetzen dutela, kalitatezko lanak sortzen dituztela, ingurugiroa errespetatzen dutela, bazkidei formakuntza eta informazioa zabaltzen dietela eta lurraldearen zehar enpresen sarea eratzen dutela.

    Era berean, gaineratu zuen: “Nire sailaren laguntza eskeitzen dizuet, kezkatzen zaituzten arazoak konpondu ahal izateko. Zuek egiten duzuen lana oinarrizkoa delako euskal ekonomiarako;  eta ezkertzen dizuegu kalitatezko elikagaiak lortzeko egiten duzuen ahalegina”

    Atxikituta, bisitaldiaren argazki batzuk.

  • EROSKI BIDAIAK ETA FEDERAZIOA

    EROSKI BIDAIAK eta Federazioak elkar-laneko hitzarmen bat sinatu dute.

    Federazioak eta EROSKI BIDAIAK elkar-laneko hitzarmen bat sinatu dute gaur.

    Hitzarmen honen arabera, Federazioan dauden kooperatiben bazkide eta langileek aukera izango dute opor bidaietan tratu berezia eta beherapen bat bidaia-agentziaren aldetik.

    Atxikita argazkian, Federazioaren presidentea den Pablo Durana eta EROSKI BIDAIAKen ipar-aldeko arduraduna den Vanesa Arranz.

    Convenio EROSKI – FCAE

    INFORMACION EROSKI BIDAIAK-FCAE