Daily Archives

uztaila 4, 2017

  • NEKAZARI-ELIKAGAIEN KOOPERATIBAK BILDU DIRA OSALANekin.

    OSALAN – Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea, Kooperatiben Federazioarekin eta Kudeaketa Kooperatibekin bildu da gaur goizean.

    Bileraren helburuak bi izan dira, alegia:

    • Euskadiko nekazari-elikagaien ustiapenetan laneko segurtasun eta osasunen egoeraren diagnostikoa gaurkoratzea.
    • Aurreko diagnostikoa harturik, balio kateko eta Lehen Sektoreko Lan Arriskuen Prebentzioarako proposamen berri bat egitea.

    Bileran, OSALANgo arduradun nagusienak, AGA, ABELUR, ABERE eta LURGINTZA kudeaketa kooperatiben zuzendariak, Federazioaren idazkaria den Iñaki Nubla, eta Enpresa arteko Lan Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuaren arduraduna den Sergio Achicallende egon dira. Hauekin batera, AZTI-Zentro Teknologikoaren teknikoak diren Pedro Monzon eta Marta Renteria egon dira.

    Atxikita, Barakaldoko OSALANen egoitzan egindako argazkia.