Monthly Archives

abuztua 2017

  • Vitoria-Gasteizen, Frantzes Merkatuari buruzko hitzaldia

    Madrilgo Komertzio eta Industria Ganbara Franco-Española-ren aholkularia den Geli Villaescusak hitzaldi bat eman du gaur Euskadiko Nekazari-elikagaien Kooperatiben Federazioaren egoitzan.

    Hitzaldia, igande honetan Federazioak hasiko duen bidaia teknikoaren ekintzen artean kokatzen da. Bidaia, Frantziako Auvergne-Rone-Alpes aldera joango da.

    Bidaiaren helburua frantzes kooperatiboaren elkarteak eta frantzes kooperatiben errealitatea ezagutzea da, hain zuzen ere, haragitan, esnekietan, ardogintzan, genetikan, zerealean, fruitugintzan eta nekazari makinerian. Alde turistikoa ere ikutzen da. Besteen artean, Lyon, Valance eta Grenoble hiriak ikusiko dute.

    Bidaiara, 70 pertsona joango dira. Kooperatiben ordezkariak, nekazari-elikagaien eta  kooperatibismoaren ardura duten instituzioen ordezkariak eta Laboral Kutxakoak. Aurten, Galiziako kooperatiba baten ordezkariak ere joango dira.

    Honekin batera, asteazkenean, Frantziako Lurralde honetako Gobernuak bidaiaren ordezkaritza batekin elkarrizketatuko da.

    Bidaia hau, Federazioak,  bere Formakuntza eta Sustapen kooperatiboaren egitasmo barruan urtero egiten du. Helmuga, Europako lurralde bat izaten da.