Monthly Archives

iraila 2017

  • LATXA ESNEA kooperatibaren artzainak Zaragozako OVIARAGON bisitari

    Joan den astelehenean, LATXA ESNEA kooperatibaren hogei bat  artzainek, presidentea den Mariano Imazarekin, Zaragozako OVIARAGON bisitatu zuten.

    Kooperatiba hau PASTORES talde kooperatiboaren barruan dago. “Ternasco de Aragon Babestutako Izendapen Geografikoaren barruan dago eta okela honen %70a saltzen du.

    Harrera, kooperatibaren zuzendaria den  Paco Marcenek eta talde teknikoak egin zuten, Kooperatibak, MERCAZARAGOZAn duen egoitzan izan zen.

    Kooperatibaren oinarrizko datuak, lehendabiziko  gertaerak, egiten dituzten ekoizpenak, kooperatibaren historioa bideoz, eta abar, zatitze gela ikusi zen. Geroago, Los Monegrosen kooperatibak duen loditegi bat ikustera joan zen.

    Bisita, “Ternasco de Aragon” dastatze batekin bukatu zen.

  • EUREST enpresak, katering eta sukaldaritzaz ihardutenak, euskal produktoaz, kalitatezkoaz eta kooperatiboaz hornitzeko insteresaturik.

    Atzo, EUREST EUSKADIko sukalde nagusian, Derion, Espainako EUREST enpresaren arduradun nagusiak Madriletik Deriora etorriz ziren. Hemen, EUREST EUSKADIko areduradunekin eta bertoko kooperatibekin elkartu ziren, elkarren artean ezagutzeko eta etorkizunari begira harremanetan egin ahal izateko.

    EUREST enpresa, COMPASS nazioarteko enpresaren zatia da. www.compass-group.es Bere helburua, jantokiak eta bazkariaren kudeaketa da. Esate baterako, irakaskuntzako jantokiak, ospitalak eta klinikak, enpresak, geriatrikoak, eta halakoak.

    EURESTek, bere eskaintza eguneratu nahi du, herriko produktuekin, kalitatearekin eta hornitzailaren katea laburbilduz. Horrekin, Eusko Jaurlaritzari eta ikasle-gurasoen elkartei erantzun nahi die, bertoko produktuen kontsumoa indartzen eskolako bazkarietan.

    Esatebaterako, EUREST EUSKADIk, eskolako jantokietan, 20.000 bazkariak ematen ditu egunero, batez ere Bizkaian, baina inguruko larraldeetan ere.

    Bileran, EURESTen arduradunek bere enpresa aurkestu zuten, bere kalitate eta produktu eskaintzarekin batera. Beste aldetik, kooperatibistek, bere produktuak eta beste gauza batzuk jakinarazi zituzten, hala nola bolumena, kalitatea, logística, …

    Kontaktu honekin, EURESTen ordezkariek iragarri dute kooperatiben egoitzara bisitaldia egingo dutela, bere teknikoekin. Asmoa, erosketak, kalitatea, eta abarretaz adostu ahal izateko, hornitzaile eragiketak egitekotan.

    EURESTen partehartzaileak, izan ziren:

    • Lurdes Alonso, EUREST EUSKADI filialaren presidentea.
    • Clemente Alarcon, España eta Portugalen erosketa-arduraduna.
    • Eneka Martinez, España eta Portugalen kalitatea-arduraduna.
    • Mariano Tejero, España eta Portugalen eskola-jantokien arduraduna.
    • Juan Carlos García, Euskadiko eskola jantokien arduraduna.

    Kooperatiben aldetik, partehartzaileak:

    • Aitor de las Heras, GARAIA kooperatibaren zuzendaria. Fruitak eta barazkien eskaintza.
    • Josu Arrizabalaga, BARRENETXE Kooperatibako zuzendaria. Barazkiak.
    • Celes Aja, OVO-12 kooperatibaren zuzendaria. Arraultzak eta deribatuak.
    • Aitor Alonso, HARAKAI-URKAIKO kooperatibaren eragiketa-zuzendaria. Okela.
    • Koldo López de Robles, PATURPAT kooperatibaren zuzendaria. Patataren eskaintza.

    Hauekin batera, Federazioaren teknikoa den Iñaki Nubla egon zen, bilera koordinatzen.

    Hauekin batera, esnekien arloan, EURESTeko arduradunek jakinarazi zuten eskaintza oso aurreratuta daukatela KAIKUrekin.

  • Kooperatibak eta UAGA sindikatua Eusko Jaurlaritza eta Arabako Foru Aldundiarekin elkartu dira.

    Europar Batasunak eta ondorioz Estatu legeriak Ekologiko interesa duten lurraldeetan produktuen fitosanitarioen erabilpena galerazi du. Akordioak izugarrizko eragina du lekadun laborantzaz, praktikoki desagertuaraziz. Hori dela eta, goiko erakundeak gaur goizean bildu dira.

    Bileran, beste batzuen artean, Federazioaren presidentea den Pablo Durana, UAGAren presidentea den Javier Torre, Eusko Jaurlaritzako zuzendaria den Ikerne Zuluaga eta Arabako Diputazioaren zuzendaria den Asun Quintana egon dira. Parte guztietatik adostasuna egon da, bai diagnostikoan, bai ondorioetan, bai hartu behar diren neurrietan.

    Hain zuzen ere, erakunde bakoitzak, estatu mailan duen ordezkaritza erakundeari edo/ta zuzenean Ministeritzari, jakinaraztea Arabako lekadun laborantzari eragin diezaioke kaltea.

    Era berean,

    • epe laburrean, Nekazaritza Ministeritzari, atera behar den  legedi osagarrian, kontutan izateko beste aukera batzuk. Aukera hoiek Europa mailan eginten ari dira eta jatorrizko Europar Arautegian aurreikusten dira.
    • epe erdian, Europako parlamentuan ordezkaritza duten  alderdiekin hitz egitea, akordio hori mugiarazteko.
  • EUSKO KOOPERATIBISTEN FRANTZIAKO BIDAIA BUKATU EGIN DA

    Joan den larunbatean bukatu zen Eusko Kooperatiben ordezkariek Frantziara egin zuten bidaia, horko kooperatiba eta elkarteen errealitatea ezagutzeko asmoz. Zehatz mehatz, Auvergne – Rhone – Alpes aldera joan ziren.

    Bidaiatik azpimarratu behar da:

    • Frantzian kooperatibismoak duen garrantzia.
    • Kooperatiben dimensioa, eskaintza aberatz batekin, bai zerbitzuetan, bai produktuetan.
    • Kooperatibek bezeroen eskaintzara eta bere produktuen esportaziorako duten joera handia.
    • Ekoizpen ekologikoa bere ustiapenetan sartzeko egiten ari diren ahaleginak.
    • Kooperatibek lurrak eta ustiapenak hartzen ari dira, bere bazkide eta ustiapen berriei emateko helburuarekin.

    Guztira, 68 bidaiariak joan ziren. Hoien artean, kooperatibistak, kooperatiben langileak, instituzioen ordezkariak eta Laboral Kutxakoak.

    Bidaian ere, aisialdia aprobetxatu da zenbait hiri ezagutzeko, besteak beste, Lyon, Valence eta Grenoble.

  • FEDERAZIOAK, PORTUGALEKO NEKAZARI AZOKA HANDIENEAN PARTE HARTZEN DU

    Federazioaren teknikoa den Maite Corres Portugaleko nekazari azokarik handienetan partzen ari da egun hauetan. Azoka, bereziki, esne ekoizpenari zuzenduta dago eta Oporton egiten ari da. Portugaleko Kooperatibek azoka antolatzen dute.

    Federazioa hortxe dago  AgroSMARTcoop izeneko proiektua europeoan parte hartzen duelako eta bazkide portugaldarrak ere badaudelako.

    Azokan, proiektuaren bazkideen arteko lanak egiten ari dira gai honetaz. Lan hauetan Portugaleko kooperatibek ere parte hartzen dute. Berrikuntza eta komertzializazioaren aukerak lan egiten ari dira.

    Nabarmendu, beste batzuen artean, Portugal Errepublikaren Presidentea den Marcelo Rebelo de Sousa joan da. Atxikitako argazkian, Maite Corres, Errepublikaren Presidentearekin solasaldian.

    Honetaz gain, azokan, parte hartzen ari garen beste europar proiektu bat ere aurkezten da. Proiektua SCOoPE deitzen da. Helburua, nekazari-elikagaien industrian energia erabilpenaren eraginkortasuna eta elkarlana lantzea da.

    Aurreko kasuan bezala, Federazioaren arduraduna, Maite Corres da, Atxikitako argazkian, portugaldar bazkideekin.