Daily Archives

iraila 12, 2017

  • EUSKO KOOPERATIBISTEN FRANTZIAKO BIDAIA BUKATU EGIN DA

    Joan den larunbatean bukatu zen Eusko Kooperatiben ordezkariek Frantziara egin zuten bidaia, horko kooperatiba eta elkarteen errealitatea ezagutzeko asmoz. Zehatz mehatz, Auvergne – Rhone – Alpes aldera joan ziren.

    Bidaiatik azpimarratu behar da:

    • Frantzian kooperatibismoak duen garrantzia.
    • Kooperatiben dimensioa, eskaintza aberatz batekin, bai zerbitzuetan, bai produktuetan.
    • Kooperatibek bezeroen eskaintzara eta bere produktuen esportaziorako duten joera handia.
    • Ekoizpen ekologikoa bere ustiapenetan sartzeko egiten ari diren ahaleginak.
    • Kooperatibek lurrak eta ustiapenak hartzen ari dira, bere bazkide eta ustiapen berriei emateko helburuarekin.

    Guztira, 68 bidaiariak joan ziren. Hoien artean, kooperatibistak, kooperatiben langileak, instituzioen ordezkariak eta Laboral Kutxakoak.

    Bidaian ere, aisialdia aprobetxatu da zenbait hiri ezagutzeko, besteak beste, Lyon, Valence eta Grenoble.