Daily Archives

iraila 15, 2017

  • Kooperatibak eta UAGA sindikatua Eusko Jaurlaritza eta Arabako Foru Aldundiarekin elkartu dira.

    Europar Batasunak eta ondorioz Estatu legeriak Ekologiko interesa duten lurraldeetan produktuen fitosanitarioen erabilpena galerazi du. Akordioak izugarrizko eragina du lekadun laborantzaz, praktikoki desagertuaraziz. Hori dela eta, goiko erakundeak gaur goizean bildu dira.

    Bileran, beste batzuen artean, Federazioaren presidentea den Pablo Durana, UAGAren presidentea den Javier Torre, Eusko Jaurlaritzako zuzendaria den Ikerne Zuluaga eta Arabako Diputazioaren zuzendaria den Asun Quintana egon dira. Parte guztietatik adostasuna egon da, bai diagnostikoan, bai ondorioetan, bai hartu behar diren neurrietan.

    Hain zuzen ere, erakunde bakoitzak, estatu mailan duen ordezkaritza erakundeari edo/ta zuzenean Ministeritzari, jakinaraztea Arabako lekadun laborantzari eragin diezaioke kaltea.

    Era berean,

    • epe laburrean, Nekazaritza Ministeritzari, atera behar den  legedi osagarrian, kontutan izateko beste aukera batzuk. Aukera hoiek Europa mailan eginten ari dira eta jatorrizko Europar Arautegian aurreikusten dira.
    • epe erdian, Europako parlamentuan ordezkaritza duten  alderdiekin hitz egitea, akordio hori mugiarazteko.