Monthly Archives

urria 2017

  • IKUSGARRI, Arabako patataren kanpainaren emaitza.

    Araban, aurten patatekin hazitako 1.150 ha. bildu eta gero, ikusgarritzat jo dezakegu uzta. Hoietatik, 475 ha. patata-hazia ekoizteko joan dira; eta bestea, 675 ha. kontsumo-patatak eta txip-patatarako bideratu dira. Guztira, 50.000 tonako uzta, bataz beste. Hoietatik, 6.000 tona Kalitatezko Labela edo Baserri markarekin salduko dira.

    Hektarearen errendimendua bikaina izan da, 60 tn/harekin puntetan. Hala ere, batazbestekoa, 40 tn/hakoa izan da patata-hazian eta 50koa kontsumoan.

    Kalitatearen aldetik ere, uzta bikaina izan da. Euriaren faltak eta giro lehorrak kanpaina garbia eta tratamentu gabekoa bultzatu dute.

    Diru partetik ere, nekazariak etorkizunean gogoratzeko urte bikaina izan da. Araban, patataren %80a kooperatibizatuta dago. Honek ekartzen du prezioa garantizatuta ereintzatik. Errendimendu bikaina eta salneurri on bat garantizatuak ematen digu urte ikusgarria.

    Beste aldetik, merkatu librean, patataren prezioa oso baju egon da aurten. Alde batetik, gehiegizko ekoizpena egon delako, ereintza eta uzta, hurrenez hurren,  garai berberan egin zelako. Alegia, tartekatu gabe. Guzti honi, hegoaldeko zenbait lurraldetan gaixotasun batzuk egon direla gehitu behar zaio. Honek patatak ahalik eta lasterren eta merke salerazi du. Era berean, Frantzian, patataren uzta ere handia izan da, prezioan eragina eginez.

    Hazi-patataren prezioa oraindik ez da mugitu, kontutan izanik patata honen salmenta beranduago hasten dela, ereitzaren bezperan. Hala ere, patata honen bezeroak profesionaltasuna  eta kalitatezko hazia nahi du. Beraz, prezioaren oszilazioak txikiak dira aurreko urteekin konpartuz.

  • IZKI, Landa Garapenerako Elkarteak Jaca eta Biescas bisitari.

    Joan den ostiralean, Arabako Mendialdeko IZKI ADRak Jaca eta Biescaseko nekazari-elikagaien enpresen hazitegira bisitaldi bat antolatu zuen.

    Bisita, ADR honek Noemi Salazar den aholkulariari eskatu zion ikerketa baten ondorioa da. Ikerketak, Arabar lurralde honetan nekazari-elikagaien industria balorizatzea eta bultzatzea helburu zituen.

    Jacan eta Biescasen enpresen hazitegiek dituzten instalazioak bisitatu ziren. Hazitegi hauen jomugak, aldi baterako, enpresak sortzea eta bultzatzea da, baita martxan dauden enpresetan produktu edo inbertsio berriak aztertzea ere.

    • Jacako hazitegia hiru zatitan banatzen da. Alde batetik haragi freskoak zatitzeko tokia, beste aldetik plater prestatuak egitekoa eta hirugarrena gozogintza eta mermelada ekoiztekoa.
    • Biescasen eraikuntzan, badago esnekiak egitekoa, eztia ateratzeko eta ontziratzeko tokia; eta bukatzeko, ardo eta likoreak ekoizteko ardandegia.

    Bisitaren zehar, hazitegiaren ardurakunek eta erabiltzaileek funtzionamendua eta etorkizunerako aukerari buruzko azalpenak eta informazio osagarria eman zituzten.

    Honekin batera, bisitarien argazkia.

  • PATURPAT kooperatiba sarituta geratu da FRUIT ATTRACTION 2017 azokan

    Madrilen egiten ari den Estatu mailako azokarik handienean eta ospetsuenean, gertatu da sarituta PATURPAT kooperatiba, LANZADERA sariarekin.

    PATURPAT kooperatiba joan den urtean sortu zen, UDAPA kooperatibaren partaidetzarekin. Bere helburua, kontsumoaren joera berriei aurre egiteko da, konbenientzia produktuekin, osasungarriak eta prestatzeko errezak. Era honetan, “depatata” markarekin, Paturpatek 5. Gama barruan kontsumitzeko prest dauden produktuak garatzen ditu. www.paturpat.com

    LANZADERA saria, azken bi urtetan, baratzagintza eta fruitugintza arloan berrikuntzan eta hasigintzan dagoen saririk onena da.

    Sariaren zenbatekoa, Congoko Errepublikan dagoen laguntza proiektu bati amango zaio.

    UDAPA kooperatibak eta duela gutxiago PATURPATek ALBOAN ONGrekin parte hartzen dute garapen-bidean dauden herriekin.

    Zorionak PATURPAT!!!

  • Alderdi politikoak eta kooperatiboak

    Atzo, Bilbon, Kooperatiba-eztabaidarako Foroa den FOROKOOP dela eta, alderdi politikoak eta kooperatibei buruzko jardunaldia izan zen.

    Ekitaldia, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailburua den M. Jesus San Josek ireki zuen. Honekin batera, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko presidentea den Javier Goienetxeak eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa presidentea den Rosa Lavinek parte hartu zuten.

    Jarraian, Eusko Mogimendu Kooperatiboaren bideoa proiektatu zen.

    Bideoa bukatuta, Sevilla Unibertsitateko irakaslea den Juan Torres Lopezek “El papel de las empresas Cooperativas en la sociedad actual” hitzaldia bota zuen.

    Mintzaldia amaitu eta gero, Eusko Legebiltzarreko alderdi politikoen arteko mahai ingurua antolatu zen, EAJ-PNVkoa den Aitor Urrutiarekin hasiz eta PPkoa den Carmelo Barriorekin bukatuz.

    Laburbilduz, hauek izan ziren esandakoak:

    • Eusko Legebiltzarreko indar politiko guztiek Euskal Kooperatiben Mugimenduarentzako paper kuantitatibo eta kualitatibo garrantzitsuago bat eskatu dute.
    • Bat etorri dira eta denek nabarmendu dute oso garrantzitsua dela Kooperatibo Mugimenduan presente egotea azterketak egin eta erabakiak hartzeko gaur egun martxan dauden foro instituzional guztietan. Horrela, kooperatiben ezagutza eta balioak mota guztietako erakunde instituzionaletan txertatuko direla ziurtatuko da, hala nola industria-politika publikoak kudeatzeko ardura daukaten guneetan, hezkuntzaz arduratzen direnetan, enpleguaren ingurukoetan, gizarte-politiken ardura daukatenetan, etab.
    • Alderdi politikoetako arduradunek mundu osoan ezaguna den erreferentzia honen balioa goraipatu dute. Bere eguneroko jardunak erakusten du posible dela aberastasun ekonomiko eta soziala lortzea, pertsonak ahalduntzea eta proiektuen iraunkortasuna eta lurraldearekiko lotura ziurtatzea.
    • Horrez gain, legealdi honetan euskal kooperatiben Lege berria onartzea aurreikusita dago, eta indar politiko guztiek aho batez nabarmendu dute horrek sortuko dituen aukera berriak.

    Bukatzeko, Iñigo Urkullu, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak itxi du foroa, eta bere hitzaldian euskal kooperatibismoak etorkizuneko garapen-eredua eraikitzeko eta zabaltzeko daukan garrantzia azpimarratu du, “pertsonak oinarri dituen eredua, herrialdeak eta kooperatiben mugimenduak komunean dituzten balioak ardatz hartuta: elkarlana eta kooperazioa, hots, auzolana”.

  • “Mahats-bilketa laburra eta goiztiar, baina kalitate onekoa” upategi koopeatiben balorazioa

    Arabar Errioxako upategi kooperatibek “Laburra eta goiztiar, baina kalitate onekoa” baloratu dute mahats-bilketa, aurten.

    Aurten, oso arazotsua izan da mahastizainarentzat. San Prudentzio eguneko izozteak eta izan duten lehorteak ekoizpen murrizketa handia eragin dute, baita mahats-bilketa aurreratzea ere.

    Mahats beltz, 10 miloi kilo hartu dira. Mahats zuri, aldiz, miloi 1 kilo. Murrizketa, urte normal batekin konparatuz, bataz beste, %25-30koa izan da. Beste aldetik, kalitatea oso ona izan da, eta espero den salneurria, ere, oso ona.

    Txakolinari dagokionari, izozteek ez dute eragin handirik. Ostera, ekaina eta uztailako mildiuk gehi mahats-bilketa aurrekoan izan ziren euriteek, mahats-bilketa arrunta sorrarazi dute, gradu bajuagorekin, baina ondo emaitza aldetik.

  • “Monedas de necesidad, jetones de propaganda y fichas de casino País Vasco – Euskadi 1900/1960” liburua aurkezturik

    Joan den larunbatean, Portugaleten, 55ª Exposición Filatélica Estatal – EXFILNA-ren   erakusketa barruan, aipaturiko liburua aukeztu zen.

    Liburua, Juan Luis Perelló Zabalak egindakoa da. Juan Luis Perelló, oso ezaguna da bildumasaletasun munduan. Euskadiko Nekazari-elikagaien Kooperatiben Fedeazioaren idazkaria den Iñaki Nubla Otaolak aurkeztu zuen.

    Liburuak, kontsumo kooperatibek sortutako  “behar-txanponak” jasotzen ditu, batez ere, Bilboko itsasadarraren ingurukoak. Hala ere, Gipuzkoako eta Arabako txanponak ere badaude, baino gutxiago.

    XIX mendearen bukaeran eta XX mendean ere, giro oso mugitua egon zen, gizartean. Meatzaritzak, industrializazioak, langilen eta errekurtsoen gehiegizko ustiatzeak,… oinarrizko gaien urritasuna ekarri zuten. Elikagaiak, arropa, erregaiak, … osasun zerbitzuak, formakuntzakoak edo kulturalak. Giro honetan langileak hasi ziren antolatzen.

    Halaber, ingelesen eredua jarraituz, lehendabiziko kooperatibak sortu ziren. Inglaterrako kooperatibismo modernoaren sehaska zen Rochdalen moduan, lehendabiziko kooperatiba hauek kontsumitzaileenak ziren, gehien bat, enpresa handien langileekin osatutakoak, gaien gabezia eta merkatarien lukurreriari aurre egiteko.

    Kooperatiba hauek bere bazkidei, oinarrizko gaiak hornitzen zizkieten, esate baterako, ogia, esnea, olioa, azukrea, beste jangaiak eta beste produktu batzuk ere, hala nola, ikatza, arropa edo oinetakoak. Era berean, kontutan izanik produktuen gehienak egunerokoak zirela eta langileari soldata eskasa larunbatean ordaintzen ziotela, kooperatibek langilei produktuen erosketa finantziatu behar zieten. Honetaz gain, kooperatiben dendek ez zituzten eskaintzen produktu guztiak, beraz, tokiko komertzioekin prezioak eta ordaintzeko erak adostu behar zituzten.

    Hain zuzen ere, hortxe jaio ziren “txapak” edo “behar-txanponak”, kooperatibek sortuak eta bere inguruko komertzio gehienetan onartuak. XX. mendearen bigarren aldearen hasiera arte oso zabalduak.

    Liburua, garaiko propaganda jetonekin eta kasino fitxekin osatzen da,  liburuari aberatzen.

    Norbait liburuan interesaturik egonez gero, aleak baditugu.

    Portada          Contraportada

  • Arrakasta, Pobesen, Arabar Babarrun Pintoaren Azokan.

    Jende askorekin eta egun eguzkitsuarekin ospatu zen, atzo, Pobesen, Arabar Babarrun Pintoaren XXIII azoka. Instituzioen ordezkaritza zabala ere egon zen. Besteaz beste, Arabako Diputatu Nagusia den Ramiro Gonzalez, Eusko Jaurlaritzan Nekazaritzaren sailburuordea den Bittor Oroz eta Federazioaren presidentea den Pablo Durana.

    Goizean zehar, jarduera batzuk egon ziren, hoien artean, Juanito Oiarzabalen pregoia eta babarrunen dastaketa.

    Honetaz gain, bertoko eta artisau elikagaien erakusketa eta salmenta ere egon zen. Nabarmendu behar da, GARLAN koopeatibak, bere standen, ia 1.500 kilo egoskari saldu zuela.

    Eguna, esku-pilotaren jaialdiarekin bukatu zen.

    Ondoko argazkian, ikus daitezke GARLAN kooperatibaren kide hauek:

    • Mikel López de Armentia, presidentea.
    • José Luis Fresno, zuzendaria.
    • David Fernández, egoskarien eta zerealen teknikoa.
    • Pedro Fernández de la Peña, presidente ohia eta lekarien ekoizlea.

  • Federaziak, PREVENCIONAR I. KONGRESUAN parte hartu du, Madrilen. (Lan Arriskuen prebentzioa)

    Euskadiko Nekazari-elikagaien Kooperatiben Federazioaren Lan Arriskuen  Enpresen arteko Zerbitzuaren teknikoa den Sergio Achicallendek parte-hartze aktiboa hartu du PREVENCIONAR I. KONGRESUAN.

    Kongresua, joan den 2017ko urriaren 5 eta 6an egin da, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, “compartiendo conocimiento e ilusión en torno a la Salud, Seguridad y Bienestar en el Trabajo” izenburupean.

    Estatu maila, Laneko Osasun, Segurtasun eta Ongizateari buruzko urteko ekimenik handiena izan da.

    Osalanek, erakusketa-gunean standa izateaz gain, bi mahai-ingurutan parte hartu du, Alberto Alonso zuzendari nagusiaren bidez: lehenengoak “Cano Taldea: elkarlanaren arrakasta arrantza-sektorean” gaia izan du hizpide eta bigarrenak “laneko arriskuen prebentziorako politikak, herri-administrazioaren ikuspegitik”.

    Halaber, Osalaneko hainbat teknikarik hartu dute parte hizlari gisa programako zati ezberdinetan, esaterako, Arabako Laneko Arriskuen Prebentziorako saileko arduradun Alberto Alonso Vivarrek; industria-higieneko laborategiko arduradun Mª Jesús Arenazak; Plangintzarako zuzendariorde Juan Carlos Cotok; Luis Mª Grijalba LAPeko teknikariak eta Javier Indak, Osalaneko zuzendariorde teknikoak.

    Sergio Achicallendek, bere aldetik, parte hartu du Euskal Kooperatibismoaren Mugimendua ordezkatuz eta sektorean konpondu gabe dauden arazo batzuk helarazten.

  • Kooperatibetako ia 40 bazkidek eta teknikok, EROSKI Kooperatibak Elorrio duen biltegi adimendua bisitatu zuten

    Ekitaldia, AGROSMARTcoop europar proietuan kokatua egon zen. Egitasmo hau elikagaien kooperatiben zuzendariak, bazkideak eta langileak formatzeko egin zen. Formakuntza, honelako gaietan kokatu zen, alegia: berrikuntza iraunkorren teknikak eta alternatibak; eta salmenta iraunkorrak bultzatzeko estrategiak eta tresnak.

    Jardunaldian, EROSKIko plataforma logistika honetan arduradun den Gotzon Zulueta Andikoetxeak txosten bat aurkestu zuen. Bukatutakoan, plataformari bisita bat egin zitzaion.

    Egunean zehar, berrikuntza iraunkorraren zenbait alde ikusi ziren, hala nola prozesuen optimizazioa eta kudeaketa prozedimenduen hobekuntza. Honekin batera, Ikerketa eta Komunikazioaren Teknologiaen erabilerak.

    AGROSMARTcoop europar proiektu bat da. Bere helburua, Europako  hego-mendebaldeko PYMEn eraginkortasuna eta internazionalizazioa bultzatzea da.

    Informazio osagarria, esteka honetan: www.agrosmartcoop.eu

  • Bihotzeko desfibriladoreak hasi dira ipintzen, kooperatibetan.

    Federazioaren Enpresa arteko Lan Arriskuen Zerbitzua hasi da, uda hasieran iragarritako bihotzeko desfibriladoreak instalatzen.

    Desfibriladorea tresna elektrikoa eta eramangarria da. Arnaseketa-geldialdia tratatzen du, bihotz-erritmoa berezartzen, bai elektrikoki, bai mekanikoki.

    Desfibrilazioak, bihotzari korrente zuzenarekin bultzada ematen dio, despolarizatzen, aldi berean, zelula miokardiaka guztiak, ohiko erritmo elektrikoa edo egokiago den beste bat berhartzen.

    Zuntz-bentrikuluarra, bat-bateko hilen sorburua da, gehienetan.

    Instalazioak, legal ikuspuntutik derrigortuta dauden kooperatibekin hasi dira. Jarraian beharturki ez dauden kooperatibetan egingo da.

    Ondoko argazkietan, kooperatibista batzuk Sergio Achicallenderekin. Sergio Achicallende, Federazioaren Enpresa arteko Lan Arriskuen Zerbitzuaren arduraduna da. Horretaz gain, tresna hauen kokatzearen eta lehen  laguntzen ikastaroen eta desfibriladorearen formakuntzaren arduraduna ere bada.