Daily Archives

urria 9, 2017

  • Arrakasta, Pobesen, Arabar Babarrun Pintoaren Azokan.

    Jende askorekin eta egun eguzkitsuarekin ospatu zen, atzo, Pobesen, Arabar Babarrun Pintoaren XXIII azoka. Instituzioen ordezkaritza zabala ere egon zen. Besteaz beste, Arabako Diputatu Nagusia den Ramiro Gonzalez, Eusko Jaurlaritzan Nekazaritzaren sailburuordea den Bittor Oroz eta Federazioaren presidentea den Pablo Durana.

    Goizean zehar, jarduera batzuk egon ziren, hoien artean, Juanito Oiarzabalen pregoia eta babarrunen dastaketa.

    Honetaz gain, bertoko eta artisau elikagaien erakusketa eta salmenta ere egon zen. Nabarmendu behar da, GARLAN koopeatibak, bere standen, ia 1.500 kilo egoskari saldu zuela.

    Eguna, esku-pilotaren jaialdiarekin bukatu zen.

    Ondoko argazkian, ikus daitezke GARLAN kooperatibaren kide hauek:

    • Mikel López de Armentia, presidentea.
    • José Luis Fresno, zuzendaria.
    • David Fernández, egoskarien eta zerealen teknikoa.
    • Pedro Fernández de la Peña, presidente ohia eta lekarien ekoizlea.

  • Federaziak, PREVENCIONAR I. KONGRESUAN parte hartu du, Madrilen. (Lan Arriskuen prebentzioa)

    Euskadiko Nekazari-elikagaien Kooperatiben Federazioaren Lan Arriskuen  Enpresen arteko Zerbitzuaren teknikoa den Sergio Achicallendek parte-hartze aktiboa hartu du PREVENCIONAR I. KONGRESUAN.

    Kongresua, joan den 2017ko urriaren 5 eta 6an egin da, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, “compartiendo conocimiento e ilusión en torno a la Salud, Seguridad y Bienestar en el Trabajo” izenburupean.

    Estatu maila, Laneko Osasun, Segurtasun eta Ongizateari buruzko urteko ekimenik handiena izan da.

    Osalanek, erakusketa-gunean standa izateaz gain, bi mahai-ingurutan parte hartu du, Alberto Alonso zuzendari nagusiaren bidez: lehenengoak “Cano Taldea: elkarlanaren arrakasta arrantza-sektorean” gaia izan du hizpide eta bigarrenak “laneko arriskuen prebentziorako politikak, herri-administrazioaren ikuspegitik”.

    Halaber, Osalaneko hainbat teknikarik hartu dute parte hizlari gisa programako zati ezberdinetan, esaterako, Arabako Laneko Arriskuen Prebentziorako saileko arduradun Alberto Alonso Vivarrek; industria-higieneko laborategiko arduradun Mª Jesús Arenazak; Plangintzarako zuzendariorde Juan Carlos Cotok; Luis Mª Grijalba LAPeko teknikariak eta Javier Indak, Osalaneko zuzendariorde teknikoak.

    Sergio Achicallendek, bere aldetik, parte hartu du Euskal Kooperatibismoaren Mugimendua ordezkatuz eta sektorean konpondu gabe dauden arazo batzuk helarazten.