Daily Archives

urria 16, 2017

  • “Mahats-bilketa laburra eta goiztiar, baina kalitate onekoa” upategi koopeatiben balorazioa

    Arabar Errioxako upategi kooperatibek “Laburra eta goiztiar, baina kalitate onekoa” baloratu dute mahats-bilketa, aurten.

    Aurten, oso arazotsua izan da mahastizainarentzat. San Prudentzio eguneko izozteak eta izan duten lehorteak ekoizpen murrizketa handia eragin dute, baita mahats-bilketa aurreratzea ere.

    Mahats beltz, 10 miloi kilo hartu dira. Mahats zuri, aldiz, miloi 1 kilo. Murrizketa, urte normal batekin konparatuz, bataz beste, %25-30koa izan da. Beste aldetik, kalitatea oso ona izan da, eta espero den salneurria, ere, oso ona.

    Txakolinari dagokionari, izozteek ez dute eragin handirik. Ostera, ekaina eta uztailako mildiuk gehi mahats-bilketa aurrekoan izan ziren euriteek, mahats-bilketa arrunta sorrarazi dute, gradu bajuagorekin, baina ondo emaitza aldetik.

  • “Monedas de necesidad, jetones de propaganda y fichas de casino País Vasco – Euskadi 1900/1960” liburua aurkezturik

    Joan den larunbatean, Portugaleten, 55ª Exposición Filatélica Estatal – EXFILNA-ren   erakusketa barruan, aipaturiko liburua aukeztu zen.

    Liburua, Juan Luis Perelló Zabalak egindakoa da. Juan Luis Perelló, oso ezaguna da bildumasaletasun munduan. Euskadiko Nekazari-elikagaien Kooperatiben Fedeazioaren idazkaria den Iñaki Nubla Otaolak aurkeztu zuen.

    Liburuak, kontsumo kooperatibek sortutako  “behar-txanponak” jasotzen ditu, batez ere, Bilboko itsasadarraren ingurukoak. Hala ere, Gipuzkoako eta Arabako txanponak ere badaude, baino gutxiago.

    XIX mendearen bukaeran eta XX mendean ere, giro oso mugitua egon zen, gizartean. Meatzaritzak, industrializazioak, langilen eta errekurtsoen gehiegizko ustiatzeak,… oinarrizko gaien urritasuna ekarri zuten. Elikagaiak, arropa, erregaiak, … osasun zerbitzuak, formakuntzakoak edo kulturalak. Giro honetan langileak hasi ziren antolatzen.

    Halaber, ingelesen eredua jarraituz, lehendabiziko kooperatibak sortu ziren. Inglaterrako kooperatibismo modernoaren sehaska zen Rochdalen moduan, lehendabiziko kooperatiba hauek kontsumitzaileenak ziren, gehien bat, enpresa handien langileekin osatutakoak, gaien gabezia eta merkatarien lukurreriari aurre egiteko.

    Kooperatiba hauek bere bazkidei, oinarrizko gaiak hornitzen zizkieten, esate baterako, ogia, esnea, olioa, azukrea, beste jangaiak eta beste produktu batzuk ere, hala nola, ikatza, arropa edo oinetakoak. Era berean, kontutan izanik produktuen gehienak egunerokoak zirela eta langileari soldata eskasa larunbatean ordaintzen ziotela, kooperatibek langilei produktuen erosketa finantziatu behar zieten. Honetaz gain, kooperatiben dendek ez zituzten eskaintzen produktu guztiak, beraz, tokiko komertzioekin prezioak eta ordaintzeko erak adostu behar zituzten.

    Hain zuzen ere, hortxe jaio ziren “txapak” edo “behar-txanponak”, kooperatibek sortuak eta bere inguruko komertzio gehienetan onartuak. XX. mendearen bigarren aldearen hasiera arte oso zabalduak.

    Liburua, garaiko propaganda jetonekin eta kasino fitxekin osatzen da,  liburuari aberatzen.

    Norbait liburuan interesaturik egonez gero, aleak baditugu.

    Portada          Contraportada