Daily Archives

urria 30, 2017

  • IKUSGARRI, Arabako patataren kanpainaren emaitza.

    Araban, aurten patatekin hazitako 1.150 ha. bildu eta gero, ikusgarritzat jo dezakegu uzta. Hoietatik, 475 ha. patata-hazia ekoizteko joan dira; eta bestea, 675 ha. kontsumo-patatak eta txip-patatarako bideratu dira. Guztira, 50.000 tonako uzta, bataz beste. Hoietatik, 6.000 tona Kalitatezko Labela edo Baserri markarekin salduko dira.

    Hektarearen errendimendua bikaina izan da, 60 tn/harekin puntetan. Hala ere, batazbestekoa, 40 tn/hakoa izan da patata-hazian eta 50koa kontsumoan.

    Kalitatearen aldetik ere, uzta bikaina izan da. Euriaren faltak eta giro lehorrak kanpaina garbia eta tratamentu gabekoa bultzatu dute.

    Diru partetik ere, nekazariak etorkizunean gogoratzeko urte bikaina izan da. Araban, patataren %80a kooperatibizatuta dago. Honek ekartzen du prezioa garantizatuta ereintzatik. Errendimendu bikaina eta salneurri on bat garantizatuak ematen digu urte ikusgarria.

    Beste aldetik, merkatu librean, patataren prezioa oso baju egon da aurten. Alde batetik, gehiegizko ekoizpena egon delako, ereintza eta uzta, hurrenez hurren,  garai berberan egin zelako. Alegia, tartekatu gabe. Guzti honi, hegoaldeko zenbait lurraldetan gaixotasun batzuk egon direla gehitu behar zaio. Honek patatak ahalik eta lasterren eta merke salerazi du. Era berean, Frantzian, patataren uzta ere handia izan da, prezioan eragina eginez.

    Hazi-patataren prezioa oraindik ez da mugitu, kontutan izanik patata honen salmenta beranduago hasten dela, ereitzaren bezperan. Hala ere, patata honen bezeroak profesionaltasuna  eta kalitatezko hazia nahi du. Beraz, prezioaren oszilazioak txikiak dira aurreko urteekin konpartuz.

  • IZKI, Landa Garapenerako Elkarteak Jaca eta Biescas bisitari.

    Joan den ostiralean, Arabako Mendialdeko IZKI ADRak Jaca eta Biescaseko nekazari-elikagaien enpresen hazitegira bisitaldi bat antolatu zuen.

    Bisita, ADR honek Noemi Salazar den aholkulariari eskatu zion ikerketa baten ondorioa da. Ikerketak, Arabar lurralde honetan nekazari-elikagaien industria balorizatzea eta bultzatzea helburu zituen.

    Jacan eta Biescasen enpresen hazitegiek dituzten instalazioak bisitatu ziren. Hazitegi hauen jomugak, aldi baterako, enpresak sortzea eta bultzatzea da, baita martxan dauden enpresetan produktu edo inbertsio berriak aztertzea ere.

    • Jacako hazitegia hiru zatitan banatzen da. Alde batetik haragi freskoak zatitzeko tokia, beste aldetik plater prestatuak egitekoa eta hirugarrena gozogintza eta mermelada ekoiztekoa.
    • Biescasen eraikuntzan, badago esnekiak egitekoa, eztia ateratzeko eta ontziratzeko tokia; eta bukatzeko, ardo eta likoreak ekoizteko ardandegia.

    Bisitaren zehar, hazitegiaren ardurakunek eta erabiltzaileek funtzionamendua eta etorkizunerako aukerari buruzko azalpenak eta informazio osagarria eman zituzten.

    Honekin batera, bisitarien argazkia.