Daily Archives

azaroa 10, 2017

  • VITORIA-GASTEIZen BERRIKUNTZAri BURUZKO JARDUNALDIA EGINDA

    Atzo, azaroak 9, Vitoria-Gasteizko UDAPA kooperatiban BERRIKUNTZAri buruzko jardunaldia burutu zen. Ekitaldia, AGROSMARTcoop europar proiektuaren barruan kokatzen da.

    Jardunaldiaren helburuak, berrikuntza eta elkar-laneko ekintzetan nekazari-elikagaien kooperatiben parte-hartzea bultzatzea izan dira.

    Hiztunen artetan, bazuden:

    • Leire Barañano, NEIKER-TECNALIAren zuzendaria. Bere Gaia: nekazari-elikagintzan berrikuntzan eta iraunkortasuna. Kooperatibentzako etorkizuneko erronkak.
    • Rogelio Pozo, AZTI-TECNALIAren zuzendaria. Gaia: Berrikuntza proiektuak ekiteko baliabide eta estrategiak.
    • Koldo Lopez de Robles, PATURPAT kooperatibaren zuzendaria. Bere kasua azaldu zuen.
    • Patxi Aldasoro, HARAKAI-URKAIKO kooperatibaren zuzendari-ordea. Euskadin okela sektorean egindako berantolaketaz mintzatu zen.

    Eguna PATURPATen eraikuntza eta patata eraldatzeko jarraitzen den prozesua ikusi zen.

    Atxikitutako prentsa oharrean informazio hau osatzen da.

    C-17020 – AGROSMARTcoop_NotadePrensa_Seminario Regional fcae 2017

  • EROSKIk, NEKAZARI-ELIKAGAIEN KOOPERATIBEN ALDEKO APUSTUA BERRIZTEN DU

    Vitoria-Gasteizko Boulerbard hipermerkatuan egindako ekintza sinboliko batean, kontsumidoreen kooperatiba den EROSKIk berriztu egin du eusko kooperatiben aldeko produktuen apostua.

    Ekitaldian EITBko aurkeslea den Adela Gonzalezekin kontatu du. Honetaz gain, Euskadiko Sumilleren Elkartearen presidentea den Iñaki Suarezek ardo dastaketa egin du.

    EROSKI kooperatibaren bidez bere ekoizpenak saltzen dituenak batzuk dira. Hoien artean, UDPA, GARLAN, SOLAGUEN, KAIKU, OVO-12, GARAIA, BARRENETXE, HARAKAI-URKAIKO, COTA 585, ARTZAI-GAZTA, LATXA ESNEA edo TXAKOLI BITXIA.

    Atxikitako argazkian ikus dezakezu hoietako batzuk, EROSKIko ordezkariekin, Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin eta Arabako Foru Aldundiaren Nekazaritza Diputatuarekin. Alegia,

    • Asun Bastida, Eroskiko bertoko produktuaren komertzial-zuzendaria.
    • David Sarabia, Garlango lekeen sailaren arduradun teknikoa.
    • Eduardo Aginako, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritzako burua.
    • Josean Yela, Eroskiko erakundeko harremanen zuzendaria.
    • Peli Manterola, Eusko Jaurlaritzako Nekazari-elikagaien zuzendaria.
    • Jesus Moreno, Udapa kooperatibaren zuzendari-komertziala.

  • Eusko Jaurlaritzak gazteak bueltatzeko programa zabaltzeko protokoloa sinatu du Konfekoop´ekin hiru unibertsitateekin, Confebask´ekin eta ASLE´rekin

    • Aldeek adostu dute protokoloari zabalkundea ematea, enplegu-aukerak antzematen lankidetzan jardutea eta sustapen zuzena egitea
    • Agente sinatzaileek interesa dute gazteak euskal enpresetara buelta daitezen sustatuko duten programetan sakontzeko

    Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateek, Confebaskek (Euskal Enpresarien Konfederakuntza), ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen Elkartea) eta Konfekoopek (Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa), joan den asteazkenean, euskal gazteak Euskal Autonomia Erkidegoan finkatuta dauden lan-zentroetara bueltatzeko programari zabalkundea emateko lankidetza-protokoloa sinatu zuten.

    Aldeek adostu zuten gazteak bueltatzeko programari buruzko informazioari zabalkundea ematea, enplegu-aukerak antzematen lankidetzan jardutea eta programak eskaintzen dituen aukeren inguruan interesa izan dezaketen pertsonen aurrean sustapen zuzena eta pertsonalizatua egitea. Horretarako, alde sinatzaileek beren giza baliabideak, informatikoak eta materialak izango dituzte. 

    Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, Roberto Larrañaga Confebaskeko presidenteak, Kepa Olivares ASLEko presidenteak, Rosa María Lavín Konfekoopeko presidenteak, Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak, José María Guibert Deustuko Unibertsitateko errektoreak eta Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak, gaur, akordioa izenpetu zuten Eusko Jaurlaritzak Vitoria-Gasteizen duen egoitzan.

    Euskal enpresa-sarean, Confebask euskal enpresarien interesen adierazle da, ASLE lan-sozietateen enpresa-taldea da gizarte-ekonomiaren arloan eta Konfekoop Euskadiko kooperatiben ordezkaria da, lankidetzako sustapena eta prestakuntza bultzatuz. Euskal Unibertsitate Sistema dela eta, prestakuntza-eskaintza zabala eta kualifikatua du, ezagutza-adar guztietan.

    Prestakuntzaz gainera, horietan ikasketak egin zituzten pertsonekin loturei eusteko programak dituzte; horrela, pertsona horien lan-ibilbideen datuak izateko sareak eratzen dituzte (Ehualumni, Deustoalumni edo Mukide).

    Sinaduran, agerian geratu zen agente sinatzaile guztiek interes bera dutela: erkidego honetatik kanpo lan-jarduera hasi duten gazteak euskal enpresetara buelta daitezen sustatuko duten lan-jarduketako programetan sakontzea. 

    Programa aitzindaria

    Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak eta Lanbidek, aurten, programa aitzindaria jarri dute martxan; kalitateko enplegua sustatzen du, beste herrialde edo autonomia-erkidego batean lanean ari diren 35 urtetik beherako gazteak Euskadira itzuli ahal izateko. Laguntza-ildoa bikoitza izango da: alde batetik, 35 urtetik beherakoak diren eta kanpoan gutxienez 12 hilabete lanean daramatzaten euskaldunak kontratatzen dituzten euskal enpresek diru-laguntza jasoko dute, soldataren zati bat ordaintzeko; bestetik, kontratatutako gazteek laguntza bat jaso ahalko dute, joan-etorrien gastuak ordaintzeko.

    Enpresentzako laguntzak gutxienez urtebeteko iraupena duten kontratuetara bideratuko dira, eta plusak emango zaizkie kontratu mugagabeak sinatzen dituzten enpresei. 2017an, 1.766.667 euro bideratu dira programa horretara, eta programarekin jarraitzea aurreikusten da.