-
Abe 22 2017 Ganadu-hondakinen kudeaketaren formazioa AGROSMARTcoopearen inguruan.
Joan den asteazkenean, 20a, zenbait kooperatiba eta entitate batzuen ganaduzale eta teknikoak Nafarroako Señorío de Sarria behi-ustiakuntza eta Mendigorriko hondakinen biometanizatzeko planta bisitatu zituzten.
Lehenengo kasuan, 700 behi-esneen ustiakuntza, iogurta eta esnearen eraldatzeko lerroa eta purinak zabaltzeko sistema bisitatu zituzten.
Bigarrenean, minda eta beste hondakinekin energia elektrikoa ekoizten dituzten instalazioak bisitatu zituzten.
Atxikituta, prentsa oharra eta dokumentazio grafikoa.
-
Abe 07 2017 BADAJOZen, AGROSMARTcoop JARDUNALDIETAN FEDERAZIOAK PARTE HARTU DU
Federazioak, joan den astean, jardunaldi batzuetan parte hartu zuen, Extremaduran. Ekintza, Cicytex Centro de Investigaciones Científicas y Tecnológicas de Extremadura eta Cooperativas Agroalimentarias Extremadura-k antolatu zuten, AGROSMARTcoop europar proiektuan kokatua.
Jardunaldiak, berrikuntza eta salerosketetan oinarrituta da. Hala ere, bidaia aprobetxatu da Almendarlejoko VIÑAOLIVA kooperatiba eta Salvaleongo SEÑORIO DE MONTANERA harakintza bisitatzezko.
Antolatzaileez gain, jardunaldietan parte hartu dute, besteaz beste, AGROSMARTcoop-en beste baskideak, alegia:
- Cooperativas Agro-alimentarias Castilla-La Mancha
- Euskadiko Nekazari-elikagaien Kooperatiben Federazioa,
- Frantziako AREPO, Francia,
- Frantziako Coop de France (Nouvelle Aquitaine).
- Portugaleko UNINORTE kooperatiba eta
- Portugaleko UTAD-Unibertsitatea.
Atxikita, jardunaldien argazki batzuk.