Monthly Archives

urtarrila 2018

  • ENBAk, SUSTRAIA saioari ematen dio BASERRITARREN LAGUNA saria

    Atzo, igandea, Urnietan, ENBA sindikatuak eta honi atxikituta dagoen ENARO kooperatibak, bere Ohiko Batzar Nagusia egin zuten. Ekintzara jende asko joan zen, bai afilituen aldetik, bai erakundeetatik.

    Batzarrean, presidentea den Iñaki Goenagak eta zuzendaria den Xabier Iraolak, informazio zabala eman zuten ekitaldiaren eboluzioari eta nekazarien ekonomia makromagnitudei buruz, bai CAVen, bai Gipuzkoan.

    Honekin batera, kooperatiben eta sindikatuaren diruzainek urteko kontuak eman zituzten.

    Geroari begira, gogoeta estrategikoa egingo dutela baserritarrentzat tresna eraginkorragoa izateko eta nekazal sektorea gizarteak dituen helburu berriekin lerroratzeko.

    Geroago, ENBAko presidentea den Iñaki Goenagak, BASERRITARRON LAGUNA saria eman zion Euskal Telebistako SUSTRAIA saioari. Josu Butron zuzendariak eta Luis Mari Bengoa aurkezle ohiak eskultura jaso zuten. Sariaren zioa, Nekazal sektorearen irudia goratzen egindako lana eskertzea izan zen.

    Batzarra bukatutakoan, Urnietako Eula Sagardotegian anai-arteko bazkaria egin zen.

    Atxikitato argazkietan saritutak ikus ditzakegu, hala nola erakundeen ordezkariak eta bertaratutako sindikatuaren bazkideak.

  • 2017ko ekitaldiko kontable eta fiscal itxierari buruzko eta COMPLIANCE kooperatibetan ikastaroa

    Atzo, ostegunean, 2017ko ekitaldiko kontable eta fiscal itxierari buruzko eta COMPLIANCE kooperatibetan ikastaroa bukatu zen.

    Ihardunaldia, Arkauteko Nekazaritza Eskola eman zen. Ia 30 kooperatiben administrazio arduradun bertaratu ziren.

    Lehenengo partean, kooperatiben kontable eta fiskal berezitasunak ikusi ziren, hala nola azken urtean agerturiko berriak. Bereziki, kooperatibetan eragina dituztenak.

    Bigarren partean, Federazioaren lege-aholkularia den Carlos Gonzalezek COMPLIANCE-i buruzko hitzaldia eman zuen. Alegia, pertsona juridiko erantzunkizunaz mintzatu zen. Era berean, kooperatiben esanetan jarri zuen bere burua, informatzeko eta bakoitzaren kasuan sakondu ahal izateko.

  • Txileko nekazari gazte batzuk Euskadin bisitari

    Txileko nekazari gazte batzuk, lurralde eta ekoizpen sektore batzuen ordezkariak, Euskadin bisitari daude aste honetan.

    Bisitaren zioa, nekazari-elikagaien sektorearen eta kooperatibismoaren administrazioa eta lalguntza egitura ezagutzea da. Eusko Jaurlaritza, Elika, Hazi, Neiker edo kooperatiba batzuk -Garlan, Garaia, Kudeaketa kooperatibak-  eta beste enpresa batzuk dira helburu.

    Gazteekin batera, Txileko Nekazaritza Ministeritzaren ordezkari bat eta Kanpo Harremanetarako Ministeritzaren ordezkari bat badatoz.

    Gaur goizean, besteaz beste, Eusko Jaurlaritzako Landa Garapenerako zuzendaria den Irma Basterrarekin eta ELIKAko zuzendaria de Arantza Madariagarekin egon dira. Hauetaz gain, Iñaki Nublak, gaur egungo nekazari-kooperatibismoaren egoera eta erronkak azaldu dizkio.

  • NPBri buruzko jardunaldi interesgarri, ENBAk antolaturik

    Joan den ostiralean, ENBA nekazari elkarteak NPBri buruzko jardunaldi bat antolatu zuen Gipuzkoako Hernanin.

    Jardunaldiaren helburua: “2020tik aurrerako NPBaren erreformarean Klabeak” jakinaraztea.

    Hitzaldi nagusia, Europako Nekazaritza Batzordekide ohia eta gaiaz aditua den Tomas García Azcárate-k eman zuen.

    Jarraian, europarlamentari batzuen ikuspuntua eta eztabaida egon zen.

    Bukatzeko, euskal nekazaritzaren lau ikuspuntu ezberdin azaldu ziren. Hoietako bat, Federazioaren presidentea  eta zerealista den Pablo Durana mintzatu zen.

    Jardunaldian, jendetza egon zen, bai nekazari, bai poliko, bai teknikoen aldetik.

    Argazki batzuk atxikitzen ditut.

    enba_cartel

  • Europako Hego eta Eki aldeko nekazari-elikagaien berrikuntza eta komertzializazioari buruzko I kongresoa

    Frantzia, Portugal eta Espainako kooperatiba batzuekin parte hartzen ari garen AGROSMARTcoop europar programaren barruan, Kongreso bat antolatu dugu. Kongresuaren ezaugarriak jarraian jakinarazten dizut. Interesaturik egonez gero, izena eman beheko estekan, ahalik eta lasterren.

    EUROPAKO HEGO ETA EKI ALDEKO NEKAZARI-ELIKAGAIEN BERRIKUNTZA ETA KOMERTZIALIZAZIOAri buruzko I Kongresua

    www.agrosmartocoop.eu

    • Egunak: 2018ko otsailak 7 eta 8, asteazkena eta osteguna.
    • Lekua: Europa Jauregia. V-Gasteiz
    • Ordutegia: Ikusi ondoko egitaraua
    • Hizlariak: Distribuzio eta talde handiko sukaldaritza, (EROSKI-UVESCO-AUSOLAN-COMPASS GROUP), hala nola kooperatiba arrakastatsu batzuk. Era berean, Kantar Worldpaneleko Elikagaien Arloko zuzendariaren hitzaldia eta eta beste batzuena ere egongo da.
    • Sarrera dohainik, hurrengo estekan izena eman eta gero.

     

    Izena eman

    PROGRAMA CAST OK

  • Esne-ekoizle gazte batzuk Araba eta Nafarroako ustiapen berritzaileen bisitari

    Gipuzkoako ia hogei bat gazte, KAIKU kooperatibaren bazkideak edo hauen semeak, joan den astea bisitatu zuten Arabako eta Nafarroako  ustipen berritzaile batzuk.

    Bisitak, -bai lan-antolakuntzan, bai genetikan, bai ikuiluaren erabileran, bai ekoizpenaren salmentetan,- ustiapen arrakastatsuak ezagutzearen helburu zuen. Urnietako IPARLATek duen fabrikatik irten ziren, joan den osteguna, hilak 28. Bidaia, hurrengo egunean bukatu zuten Nafarroako bisitekin eta Urnietara bueltatzen.

    Ostegunean, bi elkarkor-ustiapen bisitatu ziren, Etxalde SAT eta LAGUNAK Koop. Elkartea. Biak eredugarriak lehen aipatutako arloetan.

    Ostiralean Nafarroa zegokion. DIAZ de CERIO nekazari-makinaria enpresa eta SEÑORIO DE SARRIA ganadutegia bisitatu zituzten.

    Bidaian, aisiarako eta kulturarako uneak egon ziren. Hain zuzen ere, ostegunean, arratsaldez  Etxebarri-Ibiñako kart zirkuitoan egon ziren kotxeak gidatzen. Era berean, ostiraleko lehengo orduan, Eusko Legebiltzarra bisitatu zuten.

    Honekin batera atxikitzen dira prentsa oharra eta argazkiak.

    AGROSMARTcoop_NotadePrensa_ES_05012018 monografico