Daily Archives

urtarrila 5, 2018

  • Esne-ekoizle gazte batzuk Araba eta Nafarroako ustiapen berritzaileen bisitari

    Gipuzkoako ia hogei bat gazte, KAIKU kooperatibaren bazkideak edo hauen semeak, joan den astea bisitatu zuten Arabako eta Nafarroako  ustipen berritzaile batzuk.

    Bisitak, -bai lan-antolakuntzan, bai genetikan, bai ikuiluaren erabileran, bai ekoizpenaren salmentetan,- ustiapen arrakastatsuak ezagutzearen helburu zuen. Urnietako IPARLATek duen fabrikatik irten ziren, joan den osteguna, hilak 28. Bidaia, hurrengo egunean bukatu zuten Nafarroako bisitekin eta Urnietara bueltatzen.

    Ostegunean, bi elkarkor-ustiapen bisitatu ziren, Etxalde SAT eta LAGUNAK Koop. Elkartea. Biak eredugarriak lehen aipatutako arloetan.

    Ostiralean Nafarroa zegokion. DIAZ de CERIO nekazari-makinaria enpresa eta SEÑORIO DE SARRIA ganadutegia bisitatu zituzten.

    Bidaian, aisiarako eta kulturarako uneak egon ziren. Hain zuzen ere, ostegunean, arratsaldez  Etxebarri-Ibiñako kart zirkuitoan egon ziren kotxeak gidatzen. Era berean, ostiraleko lehengo orduan, Eusko Legebiltzarra bisitatu zuten.

    Honekin batera atxikitzen dira prentsa oharra eta argazkiak.

    AGROSMARTcoop_NotadePrensa_ES_05012018 monografico