Monthly Archives

otsaila 2018

  • Arabako Moretako TRUJAL LA EQUIDAD kooperatibak, VIRITE 1947 olioa aurkezten du.

    Atzo, ZAPARDIEL gastronomia elkartean, TRUJAL LA EQUIDAD kooperatibak Birgen Extra eta Ekologikoa den bere olioa aurkeztu zuen, VIRITE 1947 izenarekin.

     

    VIRITE 1947 olioa 2017ko kanpainakoa da, extra, birgen eta ekologikoki ekoiztuta. Olioa ekoizteko, Arabako Moretako udalaren  olibak erabili dira, Arroniz oliba-motakoa, azaroan jasota, berde daudenean eta jaso bezain laster ehota, berezitasunak ez galtzeko. Emaitza, olio bikaina, askura eta mingatsa apur batekin, baita lurraintsu ere.

    Produktuaren izena latinetik dator, zeren virite = beredea. Beste aldetik, 1947 da kooperatiba sortu zen urtea.

    Ikusgarria den litro erdiko botila berde batean ontziratuta, bere salerosketa denda adituetan eta gourmet aurkitu daiteke, hala nola kooperatiban.

    Jarduera Gasteizko alde zaharreko Zapardiel Gastronomia Elkartean burutu zen. Beste batzuen artean, parte hartu zuten koopeatibaren presidentea den Jesus Eraso Diaz de Cerio eta Nekazaritza Diputatu Forala den Eduardo Aginako.  Hauenkin batera, koopeatibako bazkideak diren Jose Ramon Ceballos, Oscar Jimenez eta Juan Luis Bujanda.

  • Europako Hego eta Eki aldeko Nekazari-elikagaien Berrikuntza eta Komertzializazioari buruzko I Kongresua bukaturik

    Ehun bat kooperatiben bazkide eta langile parte hartu dute, Europako Hego eta Eki aldeko Nekazari-elikagaien Berrikuntza eta Komertzializazioari buruzko I Kongresuan, atzo eta gaur, Vitoria-Gasteizen, goian aipaturiko Kongresuan.

    Ekitaldian, kooperatiben ordezkariaz gain, aditu batzuek parte hartu dute, hizlari moduan. Haien artean, hornikuntza handien ordezkariak, (EROSKI eta UVESCO) eta talde handienetarako Sukaldaritza, (COMPASS GROUP eta AUSOLAN), hala nola, kooperatiba arrakastatsu batzuk. Era berean, Kantar Worldpaneleko Elikagaien Arloko zuzendariak hitzaldi polita eman zuen.

    Kongresua, AGROSMARTcoop europar programaren barruan kokatzen da. Programan, Federazioarekin batera, Frantzia, Portugal eta Espainako kooperatiba batzuek parte hartzen dute. www.agrosmartcoop.eu

    Kongresua, Nekazari-elikagaien zuzendaria den Peli Manterolak ireki zuen. Itxiera, aldiz, Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea den Jon Azkue.  Biak, Eusko Jaurlaritzakoak.

    AGROSMARTcoop_NotadePrensa_ES_08022018 Congreso AGROSMARTcoop v1

                

  • Eusko Jaurlaritzaren Eskola Jantokien Batzordeak Federazioari galdezka.

    Joan den abenduaren 15an, Eusko Jaurlaritzak  eratu zuen Eskola Jantokien Batzordea. Batzordeak, Eusko Jaurlaritzaren saila batzuk, (Hezkuntza, Osasuna, Nekazaritza) hala nola ikastetxeko publikoetako ordezkariak, guraso elkarteenak eta Hezkuntza Sailaren menpeko sukaldeko langileen ordezkariak biltzen ditu.

    Eskola jantokien kudeaketaren inguruko hausnarketa partekatua eta egun gure eskoletan diren kudeaketa eredu ezberdinen inguruko hausnarketa egiteko gune izan nahi du batzordeak. Bere helburu nagusia du –zenbait eragile eta elkarteren esperientziak edo proposamenak entzun ondoren- eskola jantokien egunerokoan dauden hainbat errealitate hobeto ezagutzea, ondoren eskola jantokietan garatu daitezkeen kudeaketa eredu berrien aukerak aztertzeko.

    Era berean, batzordeak mahai gainean  duen beste alderdi esanguratsu bat eskola menuetan bertan ekoitziriko produktuak erabiltzeari buruzkoa da. Gai honi, ekoizpenaren eta ekonomiaren ikuspegitik ez ezik, pedagogia eta hezkuntzaren alderditik ere heldu nahi zaio, bertako lehengaien eta bertako ekoizlehen lanaren balioa nabarmenduz, Eusko Jaurlaritzak erabat bere egiten duen ildoan.

    Horretarako, batzordeak datozen hilabeteetan gai honetan zeresana duten hamarren bat eragile nahiz elkarteren esperientziak eta proposamenak ezagutuko ditu zuzen-zuzenean.

    Hain zuzen ere, Federazioaren Idazkari Teknikoa den Iñaki Nubla atzo agertu zen aipaturiko Batzordean. Bileran jakinarazi zuen  Euskadiko Erkidegoan dagoen nekazari-elikagaien ekoizpena  eta honetatik  kooperatibizatuta dagoena.

    Kooperatibetan, gotorleku moduan,  nabarmendu zuen garaiko eta tokiko produktuen salmenta. Era berean, kooperatiben beste balio moduan, azaldu zuen “salmenta zuzena, bitartekaririk gabe, baserritarra kooperatibaren parte delako eta prozesu hau kooperatiban uzten du”. Era berean, kooperatiben beste alde sendoak azpimarratu zuen, alegia, elikatze-segurtasuna, eskaintzaren bilketa, horniduraren epe zabala, ekoizleari ordainketa eta Erkidego osoan dagoen enpresa-sarea dela.

    Halaber, arrakastarekin merkatuan dauden kooperatiba batzuen adibidea jarri zuen, hala nola baserritarrekin duten konpromisua. Esatebaterako, Kaiku esnekietan, Harakai-Urkaiko okelgintzan, Udapa patatetan, Garaia eta Barrenetxe fruita eta barazkietan, Ovo-12 arraultzetan, Garlan lekadunetan, eta abar.

    Hezkuntza sailburuordea eta Batzordearen presidentea den Olatz Garamendik aintzat hartu zuen jasotako informazioa eta kooperatibek egiten duten lana, bai tokiko produktuen alde, bai bertako baserritarren alde.

                                 

  • ENERGIA ERAGINKORTASUNA JARDUNALDIA BUKATUTA

    Atzo goizez, hogei bat kooperatibista, AGROSMARTcoop europar-proiektuan kokatuta Arabako ANOGA kooperatiban batzartu ziren formakuntza jasotzeko. Formazioa, energia eraginkortasuna hobetzeko neurriei buruz eta autokontsumorako eguzki-fotovoltaiko enegiari buruz izan zen.

    Goizean zehar, zenbait alde azaldu ziren, besteak beste, enegia-auditoriak, gaurko salneurri-zerrenda, egokitze inbertsioak, finanziazioa, dauden laguntzak, fiskal kenketak, nekazari-elikagaien sektorean dauden benetako adibideak, eta abar luze bat.

    Era berean, autokontsumorako eguzki-fotovoltaiko energiari buruzko berria zabaldu zen.

    Bukatzeko, energia berriztagarria erabiltzen duen GOIENER kooperatibak bere jardueraz eta erronkaz mintzatu zen.

    Atxikituta, ekitaldiaren prentsa oharra, ponentziak eta argazkiak.

    EFICIENCIA ENERGÉTICA – FCAE

    AGROSMARTcoop NotadePrensa ES 01022018 eficiencia