Daily Archives

otsaila 2, 2018

  • Eusko Jaurlaritzaren Eskola Jantokien Batzordeak Federazioari galdezka.

    Joan den abenduaren 15an, Eusko Jaurlaritzak  eratu zuen Eskola Jantokien Batzordea. Batzordeak, Eusko Jaurlaritzaren saila batzuk, (Hezkuntza, Osasuna, Nekazaritza) hala nola ikastetxeko publikoetako ordezkariak, guraso elkarteenak eta Hezkuntza Sailaren menpeko sukaldeko langileen ordezkariak biltzen ditu.

    Eskola jantokien kudeaketaren inguruko hausnarketa partekatua eta egun gure eskoletan diren kudeaketa eredu ezberdinen inguruko hausnarketa egiteko gune izan nahi du batzordeak. Bere helburu nagusia du –zenbait eragile eta elkarteren esperientziak edo proposamenak entzun ondoren- eskola jantokien egunerokoan dauden hainbat errealitate hobeto ezagutzea, ondoren eskola jantokietan garatu daitezkeen kudeaketa eredu berrien aukerak aztertzeko.

    Era berean, batzordeak mahai gainean  duen beste alderdi esanguratsu bat eskola menuetan bertan ekoitziriko produktuak erabiltzeari buruzkoa da. Gai honi, ekoizpenaren eta ekonomiaren ikuspegitik ez ezik, pedagogia eta hezkuntzaren alderditik ere heldu nahi zaio, bertako lehengaien eta bertako ekoizlehen lanaren balioa nabarmenduz, Eusko Jaurlaritzak erabat bere egiten duen ildoan.

    Horretarako, batzordeak datozen hilabeteetan gai honetan zeresana duten hamarren bat eragile nahiz elkarteren esperientziak eta proposamenak ezagutuko ditu zuzen-zuzenean.

    Hain zuzen ere, Federazioaren Idazkari Teknikoa den Iñaki Nubla atzo agertu zen aipaturiko Batzordean. Bileran jakinarazi zuen  Euskadiko Erkidegoan dagoen nekazari-elikagaien ekoizpena  eta honetatik  kooperatibizatuta dagoena.

    Kooperatibetan, gotorleku moduan,  nabarmendu zuen garaiko eta tokiko produktuen salmenta. Era berean, kooperatiben beste balio moduan, azaldu zuen “salmenta zuzena, bitartekaririk gabe, baserritarra kooperatibaren parte delako eta prozesu hau kooperatiban uzten du”. Era berean, kooperatiben beste alde sendoak azpimarratu zuen, alegia, elikatze-segurtasuna, eskaintzaren bilketa, horniduraren epe zabala, ekoizleari ordainketa eta Erkidego osoan dagoen enpresa-sarea dela.

    Halaber, arrakastarekin merkatuan dauden kooperatiba batzuen adibidea jarri zuen, hala nola baserritarrekin duten konpromisua. Esatebaterako, Kaiku esnekietan, Harakai-Urkaiko okelgintzan, Udapa patatetan, Garaia eta Barrenetxe fruita eta barazkietan, Ovo-12 arraultzetan, Garlan lekadunetan, eta abar.

    Hezkuntza sailburuordea eta Batzordearen presidentea den Olatz Garamendik aintzat hartu zuen jasotako informazioa eta kooperatibek egiten duten lana, bai tokiko produktuen alde, bai bertako baserritarren alde.