Daily Archives

otsaila 8, 2018

  • Europako Hego eta Eki aldeko Nekazari-elikagaien Berrikuntza eta Komertzializazioari buruzko I Kongresua bukaturik

    Ehun bat kooperatiben bazkide eta langile parte hartu dute, Europako Hego eta Eki aldeko Nekazari-elikagaien Berrikuntza eta Komertzializazioari buruzko I Kongresuan, atzo eta gaur, Vitoria-Gasteizen, goian aipaturiko Kongresuan.

    Ekitaldian, kooperatiben ordezkariaz gain, aditu batzuek parte hartu dute, hizlari moduan. Haien artean, hornikuntza handien ordezkariak, (EROSKI eta UVESCO) eta talde handienetarako Sukaldaritza, (COMPASS GROUP eta AUSOLAN), hala nola, kooperatiba arrakastatsu batzuk. Era berean, Kantar Worldpaneleko Elikagaien Arloko zuzendariak hitzaldi polita eman zuen.

    Kongresua, AGROSMARTcoop europar programaren barruan kokatzen da. Programan, Federazioarekin batera, Frantzia, Portugal eta Espainako kooperatiba batzuek parte hartzen dute. www.agrosmartcoop.eu

    Kongresua, Nekazari-elikagaien zuzendaria den Peli Manterolak ireki zuen. Itxiera, aldiz, Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea den Jon Azkue.  Biak, Eusko Jaurlaritzakoak.

    AGROSMARTcoop_NotadePrensa_ES_08022018 Congreso AGROSMARTcoop v1