Daily Archives

otsaila 24, 2018

  • Arabako Moretako TRUJAL LA EQUIDAD kooperatibak, VIRITE 1947 olioa aurkezten du.

    Atzo, ZAPARDIEL gastronomia elkartean, TRUJAL LA EQUIDAD kooperatibak Birgen Extra eta Ekologikoa den bere olioa aurkeztu zuen, VIRITE 1947 izenarekin.

     

    VIRITE 1947 olioa 2017ko kanpainakoa da, extra, birgen eta ekologikoki ekoiztuta. Olioa ekoizteko, Arabako Moretako udalaren  olibak erabili dira, Arroniz oliba-motakoa, azaroan jasota, berde daudenean eta jaso bezain laster ehota, berezitasunak ez galtzeko. Emaitza, olio bikaina, askura eta mingatsa apur batekin, baita lurraintsu ere.

    Produktuaren izena latinetik dator, zeren virite = beredea. Beste aldetik, 1947 da kooperatiba sortu zen urtea.

    Ikusgarria den litro erdiko botila berde batean ontziratuta, bere salerosketa denda adituetan eta gourmet aurkitu daiteke, hala nola kooperatiban.

    Jarduera Gasteizko alde zaharreko Zapardiel Gastronomia Elkartean burutu zen. Beste batzuen artean, parte hartu zuten koopeatibaren presidentea den Jesus Eraso Diaz de Cerio eta Nekazaritza Diputatu Forala den Eduardo Aginako.  Hauenkin batera, koopeatibako bazkideak diren Jose Ramon Ceballos, Oscar Jimenez eta Juan Luis Bujanda.