Monthly Archives

martxoa 2018

  • Euskadiko Nekazari-elikagaien Kooperatiben Federazioaren Batzar Nagusia eginda.

    Donostiako San Telmo Museoan, Federazioaren Urteko Batzarra egin zen. Helburua, Urteko Kontuak eta 2018ko aurrekontua eta kuotak onartzea izan zen, hala nola Zaintza Batzordea berriztatzea.

    Batzarraren irekiera Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiaren Zuzendaria den Jokin Diaz Arsuagak egin zuen.

    Ekitaldira 41 kooperatiba joan ziren, alegia, federatuen artean %67a.

    Dokumentuen aurkezpenak eta gero, bozketetean, den dena onarturik gertatu zen.

    Hitzaldia eta gero, Vicent Llopis, marketing digitalean aditua eta gai honetaz, ipar-ameriketan eskarmentu handikoa –zenbait konpañia handietan aholkulari-, besteaz beste Walmart, Samsung, Nestlé, eta abar, “Estrategia digitala eta nekazari-elikagaien katea”ri buruz mintzatu zen.

    Jardunaldia, Eusko Jaurlaritzako Nekazari-sailburu ordea den Bittor Orozek itxi zuen.

    Ekitaldiaren argakiak bidaltzen dizkizut.

  • NIREA topaketa eta GUSTOKO azoka.

    Gaur, Bilbao Exhibition Centre – BECen NIREAren partaideen arteko topaketa bat egon da.

    NIREA Euskadiko Lehen Sectorea eta Landa nahiz Itsasertzeko ingurunea berrindartu daitezela sustatzeko programa bat da. Topaketaren helburuak, ibilitako bideaz ausnartzea eta komunikazioa bultzatzea izan dira.

    Geroago, BECen ere, gastronomia eta elikadura azoka, GUSTOKO izenekoa, inauguratu da. Azoka asteburu osoaren zehar egongo da. Bertara, 275 erakusketariak hurbildu dira, 345 produktuekin.  Erakusketarien artean, ordezko kooperatibo zabal bat dago.

    Atxikituta, argazki batzuk.