Monthly Archives

apirila 2018

  • Laboral Kutxak bere Ohiko Batzar Nagusia egin du Donostia-San Sebastian.

    Joan den larunbatean, apirilak 21, Laboral Kutxa Kreditu Kooperatibak bere Ohiko Batzar Nagusia egin zuen, Donostia-San Sebastianen.

    Orokorrean, ekonomiaren martxa ona azpimarratu zen eta kooperatibaren emaitzen igoera ere. Atxikita, koopeatibak ateratako prentsa oharra.

    Era berean, pertsonen aldetik, azpimarratu orain arte Zuzendari Nagusia den Julio Gallastegui aurten jubilatzen dela. Bere lekuan, Xabier Egibaren izendapena iragarri zuten.

    Nekazari-elikagaien aldetik ordezkapen handi bat egon zen. Besteaz beste, Federazioaren presidentea den Pablo Durana. Atxikita argazki batzuk.

  • Castilla La Manchan AGROSMARTcoop Europar proiektuak egindako Nazioarteko Foroa bukaturik

    Berrikuntza, Kooperazioa eta Lehiakortasuna lelopean joan den astea burutu zen AGROSMARTcoop proiektuaren Nazioarteko Foroa.

    Espainako zenbait autonomía-erkidegotik, Frantziako Aquitaniatik eta Portugaleko Iparraldetik,  ehun bat kooperatiben eta erakunden ordezkari bildu ziren egitarau zabal bat betetzeko. Besteaz beste, esportazio digitalaz, internazioanlizazioaz, berrikuntza teknologikoa eta elkarlanaz hitz egin zen.

    Egutegi estu baten, arrakastako zenbait kasu erakutsi ziren. Era berean, Alcazar de San Juanen DCOOP kooperatiba eta Tomelloson Virgen de las Viñas kooperatibak bisitatu ziren.

    Euskaditik, Federazioarekin batera, Udapa, Paturpat, Talleri, Covila eta Union de Cosecheros de Labastida kooperatibak egon ziren ordezkaturik.

    Hurrengo AGROSMARTcoop proiektuaren Nazioarteko Foroa Burdeosen egingo da, maiatzaren erdialdean.

    Atxikita, argazki batzuk.

  • Newsletter AgrosmartCoop Nº2 – Asesoría

    Federazioak, AGROSMARTcoop europear proiektuaren bidez, AHOLKULARITZA zerbitzu bat eman dezake, dohainik, hurrengo gaietan:

    • Olioa.
    • Okelgintza.
    • Ardogintza.
    • Esnekiak
    • Fruta eta barazkiak.

    Aipatutako zerbitzuan aukera izateko, Federazioan gai honetaz arduratzen den teknikoarekin kontaktatu behar duzu. Maite Corres – mcorres@euskadi.coop – Telefonoa: 688 88 02 03

    Zerbitzuaren iraupena 2018ko ekainaren 30 arte izango da. Seguraski, urte bukaeraino zabalduko da.

    Informazio zehatzagoa atxikita.

    Convocatoria_AsesoramientoInnovación_AGROSMARTcoop_ES_TUTORS