Daily Archives

maiatza 2, 2018

  • Federazioak parte hartzen du San Prudenzio harreran.

    Apirilaren 28an, San Prudentzio, Arabako patroi eguna dela eta, ohitura denez, Arabako Diputatu Nagusiak, gizarte, empresa eta politikoen ordezkariak gonbidatzen ditu harrera batera.

    Ekitaldi honetan, Diputatu Nagusia den Ramiro Gonzalezek, bertaratuei agurtu eta gero, Lurralde Historikoaren egoeraz balorazioa egin zuen. Jarraian, Arabako Domina Euskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntari eman zien, bi erakunde hauen mendeurrena delarik.

    Geroago, Arabako jakiekin luntx bat eskeini zuten. Agerturikoak aukera izan zuten Diputatu Nagusiarekin, bere lan-taldearekin eta gizartearen beste ordezkariekin hitz egiteko.

    Federazioa ere hor egon zen, ekitaldia aprobetxatuz gizartearen ordezkariekin egoteko.

    Atxikita argazki batzuk, besteaz beste, UAGAren presidentea den Javi Torrekin, diputatu nagusia den Ramiro Gonzalezekin, Euskaltzaindiaren presidentea den Andres Urrutiarekin, Arabako nekazaritza diputatua den Eduardo Aguinacorekin, Eusko Jaurlaritzaren Gizate Segurtasun sailburua den Estefania Beltran de Herediarekin, Arabako gotzaina den Juan Carlos Elizalderekin eta Nekazaritza Ingenieroen Elkargoaren presidentea den Fernando Lopez de Aretxabaletarekin.

  • MURTZIAN ESPAINAKO NEKAZARI-ELIKAGAIEN KOOPERATIBEN BILKURA AMAITUTA

    Joan den asteko ostegun eta ostiralean, Murtzian, Espainako Nekazari-elikagaien Kooperatiben Bilkura egin zen. Bilkuraren helburua, Espainako Nekazari-elikagaien Kooperatiben Erronkak eta Aukerak azterzea izan zen.

    Ekitaldian, goi-mailako hizlariekin kontatu zen. Gaiak, Europa Batasunaren etorkizuna, nekazaritza ekoizpenaren, nekazari-elikagaiaren industriaren eta komertzializazioaren eta kontsumoaren joerak.

    Era berean, arrakastako kooperatibak erakusteko aldia ere egon zen. Besteak beste, UDAPA kooperatibaren zuzendaria den Alfonso Saenz de Camara mintzatu zen.

    Halaber, kooperatiben garapenean ardura garrantzitsua izan duten pertsonei errekonozimendua egin zitzaien. Beste batzuen artean, 1979tik AN Kooperatibaren zuzendaria izan den Jesus Sarasari.

    Bilkura honetan ekoiztutako dokumentazioa Konfederazioaren web-orrian eskekiko da. http://agro-alimentarias.coop

    Euskaditik, ordezkaritza bat ere joan zen, Federazioaren presidentea den Pablo Durana buru izanik.

  • ELKARGI SGRren Batzar Nagusia eta empresa topaketa

    Joan den asteazkenean, apirilaren 25a, Donostiako Kursaal Kongresu-Jauregian, ELKARGI SGRren Batzar Nagusia izan zen.

    Batzarrean urteko kontuak onartu ziren eta 2018-2020 Plan Estrategikoa aurkeztu zen.

    Batzar Nagusia bukatutakoan, ohitura denez, urteko Enpresa Topaketa egin zen. Aukera honeta, hiztunak honako hauel izan ziren: Tubos Reunidos-en Guillermo Ulacia, Fintonic-ren Lupina Iturriaga eta Masmovil Iberica-ko Jose Poza. Hitz egiteko gaiak beraien enpresena eta geroaren erronkak izan ziren.

    Ekitaldian jendetza egon zen. Besteaz beste, mugimendu kooperatiboa eta nekazari-elikagaien kooperatiben ordezkaritza ere.

    Junta General de Socios y Encuentro Empresarial. ELKARGI. Palacio Congresos Kursaal. Donostia San Sebastián