Daily Archives

maiatza 11, 2018

  • ARABAKO DIPUTATU NAGUSIA, LAGUNAK KOOPERATIBAN

    Gaur goizean, Arabako diputatu nagusia den Ramiro Genozalezek, LAGUNAK kooperatiba bisitatu du.

    LAGUNAK, behi-esnea ekoizten duen ustiapena da, 1973 sortua eta Europa mailan liderra. Lau lan-bazkidez osatuta dago, Jose Luis, Aitor, Kepa eta Mirotz. Hauek ez dira kooperatiba sortu zirenak, eta kooperatiban sartzen joan dira bazkide-sortzaileak jubilatzen ziren heinean.

    Ustiapenean 140 behi daude ekoizpen, beste 20 siku eta beste 140 buru, hazkuntzan. 100 hektarea arto eta belarrako kudeatzen dute.

    Bere lidergoa aintzinatik dator eta zenbait alde ikutzen du, esate baterako:

    • ekoizpenean, bataz beste, 12.300 litro/behi/urtean,
    • kalitatean, celular somatiko zenbaketan, 50.000 eta 60.000 arteko zelula/ml.,
    • gizartean, 3 gazte bazkide sartzen azken 5 urtetan,
    • kooperatiboan, zenbait kooperatibetan bazkide hornitzaile edo kontsumitzaile izanik, besteak beste, KAIKU, ANOGA, HARAKAI, ABERE …

    Bazkiderik zaharrena den Jose Luis Ortiz de Zarateren hitzetan, “arrakastaren arrazoiak hiru eragile ditu, alegia, jenetika + ganaduen erabilpena + elikadura”.

    Beste aldetik, diputatu nagusiak azpimarratu du “ustiapenaren  bikaintasun altua eta hitzeman du, sektorean belaunaldiaren erreleboa-aldaketa bultzatuko duela.

    Foru Aldunditik, diputatu nagusiarekin egon dira nekazaritza diputatua eta zuzendaria, Eduardo Aguinaco eta Asun Quintana, hurrenez hurren.

    Kooperatiban, bazkideaz gain, bazkide-ohia eta sortzaileetariko bat den Miguel Ortiz de Zarate ere egon da. Era berean, ABERE kooperatibaren albaitaria eta kudeaketa teknikoa den Lurdes Nafarrate ere bisitan egon da.

  • ARIZMENDIARRETA, gizon kooperatiboa.

    Atzo, ostegunean, Vitoria-Gasteizen, Mondragon talde kooperatiboaren eragilea izan zen Don Jose Maria Arizmendiarretari buruzko dokumentala estrenatu zen.

    Dokumentalak, Don Jose Maria Arizmendiarretaren bizitza kontatzen du, Markinan jaio zenetik, apaizerako ikasketak, EGUNA egunkarian kazetaria, Arrasatera joana, Mondragon talde kooperatiboan egin behar zuen zenbait ekintza, garaiko pasadizo batzuk, eliza eta gobernuarekiko harremanak eta abar.

    Honetaz gain, bere garaiko lankideen ekarpenak agertzen dira, Hauen artean, besteak beste, Alfonso Gorroñogoitia, Jose Maria Ormaechea, Javier Retegi eta bere lanaren ikertzaile batzuk ere.

    Pelikularen aurrerapen moduan, honako trailerra ikus dezakezu, pelikularen zuzendaria den Gaizka Urrestik eginda.

    Emanaldia, Florida zinetan egin zen. Hara, ordezkapen kooperatiboa, politikoa, elizakoa eta gizartekoa bertaratu zen.

    Federazioa ere, hor egon zen.