Daily Archives

maiatza 21, 2018

  • Burdesosen AGROSMARTcoop Europar proiektuak egindako Nazioarteko Foroa bukaturik.

    Berrikuntza, Kooperazioa eta Lehiakortasuna indartzearen helburuarekin joan den astea, Burdeosen, burutu zen AGROSMARTcoop proiektuaren Nazioarteko Foroa.

    Espainako zenbait autonomia-erkidegotik, Frantziako Aquitaniatik eta Portugaleko Iparraldetik,  ehun bat kooperatiben eta erakunden ordezkari bildu ziren egitarau zabal bat betetzeko. Besteaz beste, BNPren berrikuntzaz eta kalitatezko politikei buruz, nekazari-elikagaien produkutuen balorizazioaz, eko-berrikuntzaz eta kooperatibetan praktika onez mintzatu zen.

    Egutegi estu baten, arrakastako zenbait kasu erakutsi ziren, COVILA upategia Euskadiko kasuan. Honetaz gain, “Les Vignerons de Buzet” y “Les Vignerons D’uni-Medoc” bertako koopeatibak ere bisitatu ziren. Era berean, Burdeoseko Azokan ireki berria Nouvelle-Aquitaineko Nekazaritza Erakusketa bisitatu zen. Leku honetan, COOP DE FRANCE NOUVELLE-AQUITAINEk jarri zuen standen inaugurazioan parte hartu zen.

    Euskaditik, Federazioarekin batera, Lorra, Talleri, Covila eta Union de Cosecheros de Labastida kooperatibak egon ziren ordezkaturik.

    Antolaketa, Association des Regions Européenes des Produits D’origenek egin zuen, COOPDEFRANCE NOUVELLE-AQUITAINEren laguntzarekin.

    Hurrengo AGROSMARTcoop proiektuaren Nazioarteko Foroa Portugalen egingo da, abuztuaren bukaeran.

    Atxikita, argazki batzuk.