Daily Archives

ekaina 1, 2018

  • Cooperativas Agro-alimentarias de Españak bere Batzar Nagusia egin zuen.

    Joan den asteazkenean, Madrilen, Confederación de Cooperativas Agro-alimentarias de Españak bere Ohiko Batzar Nagusia egin zuen.

    Andaluciako koopeatiben presidentea eta COVAPeko bazkidea den Juan Rafael Lealek Batzarra presiditu zuen. Bertan, Batzarrean zerikusi zuzena dituen gaietaz gain, esatebaterako, kontuen onarpena, kuotak, eta abar, beste gai batzuk ikusi ziren. Besteaz beste, kooperatiben bilakaera zenbait arloetan, adibidez, salmentetan, langiletan, esportazioan, eta abar.

    Honetaz gain, ekitaldia aprobetxatuz, elikagintzan ematen diren “fake news” edo gezurreko-berriei buruz mahai-inguru bat antolatu zen.

    Bukatzeko, 2018ko Sariak banatu ziren, zenbait   mailetan, hurrengo kooperatibei, egindako lan-ona dela eta:

    • Urteko kooperatiba: CLUN Galizia Koop. Elk.
    • Landa Garapena: Unió Corporación Alimentaria
    • Berrikuntza: AN S. Coop.
    • Aukera Berdintasunean: Nuestra Señora de las Virtudes S. Coop.

    Federazioaren aldetik, joan ziren, Pablo Durana, presidentea, Martin Uriarte, presidente-ordea eta Iñaki Nubla, Idazkari Teknikoa. Atxikituata prentsa oharra eta argazki batzuk.

    20180530 Asamblea