Daily Archives

ekaina 7, 2018

  • UDAPA kooperatiba Lehendakariarekin

    Atzo goizean, Iñigo Urkullu Lehendakariak UDAPA Kooperatibaren Artezte kontseiluarekin bildu zen, kooperatiba honen 25. urteurrenaren ospakizuna dela eta.

    Artezte Kontseilua presidentea den Sergio Lasarte buru ibili zen. Hauekin batera, kooperatibaren zuzendaria den Alfonso Saenz de Camara eta PATURPATeko zuzendaria den Koldo Robles ere egon ziren.

    Azken 25 urteko Kooperatibaren ibilbidea Lehendakariari azaltzeko aukera aprobetxatu zen. Honetaz gain, aukera eta negozio berriaz hitz egin zuten. Bereziki, V Gamaren aldeko eta PATURPAT kooperatibaren aldeko egin duten apostuaz.

    Atxikitako argazkietan, UDAPAko jendea, Lehendakaria eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza sailburuordea den Bittor Orozekin.