Daily Archives

ekaina 15, 2018

  • ARAEX, Unión de Cosecheros de Labastida kooperatibaren elkartea bere 25. Urtemuga ospatu zuen atzo.

    Atzo, ekitaldi batzuekin, Unión de Cosecheros de Labastida kooperatiba eta beste 6 upategien ardoak kanpoko merkatuetan saltzen dituen elkarteak bere 25. Urteurrena biziki ospatu zuen.

    Lehendabiziz, taldearen upategi batean, Arabar Errioxan, ardo-dastaleta bertikal bat egin zen, upategi-enpresa taldearen ardo desberdinekin. Mundu osoko gonbidatuak, ehun bat, bertaratu ziren. Degustazioa, ardo-adituak diren Jose Peñin-ek eta David Schwarzwaelder-ek komentatu zuten.

    Jarraian, kanpokoaldean, aire-erakusketa bat egon zen, bi kazaekin. Hegazkinek akrobaziak egin zituzten  eta ke-lorratzekin margotu zuten zerua. Goizaldea bukatu zen bazkari batekin, upategiaren barruko aldean.

    Arratsaldez, Europa Jauregia, stakeholders-ei edo interesdun-partei aintzatespena egin zieten, upategi bazkideekin hasi, bezeroekin jarraituz eta erakundeekin bukatuz.

    Egunean zehar, ardo batzuk dastatzeko aukera egon zen, Labastidako Manuel Quintano erreserbak arrakasta handia edukiz. Kooperatibaren presidentea den Marga Aretak, ekitaldiaren aurkezlea zen Anne Igarteburuen eskutik jaso zuen ardo-eskanzadior berezi bat, jardunaldirako eginda, oroigarri moduan.

    Eguna, koktel eta musika-emanaldi batekin amaitu zen.