Monthly Archives

iraila 2018

  • Federazioak parte hartzen du Osasuna eta Ongizatea enpresen lehiakortasunaren elementu gisaren Jardunaldian

    Federazioaren Enpresa arteko Lan Arriskuen Prebentzioarako Zerbitzuak, Mondragoi Taldearen Prebentzio kooperatiba den OSARTENek antolatutako Osasun eta Ongizateari buruzko II. Topaketan parte hartu du.

    Jardunaldia, “Osasuna eta Ongizatea enpresen lehiakortasunaren elementu gisa” izenarekin burutu da. Lekua, Hernaniko ORONA kooperatibaren eraikuntzetan izan da. Txostengile adituekin kontatu du eta bere  esperientziak Mondragoi Kooperatiben prebentzio-arduradunei eta taldeko zuzendariei helarazi diete.

    Instituzioen aldetik ere, ordezkari asko egon dira. Besteaz beste, OSALANgo zuzendaria den Alberto Alonso, Eusko Jaurlaritzako Lan Sailako sailburuordea den Jon Azkue edota Gizarte Ekonomiako zuzendaria den Jokin Diez.

    Atxikitako argazkian, Federazioaren Enpresa arteko Lan Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuaren teknikoak diren Maite Corres eta Sergio Achicallende, Eusko Jaurlaritzaren sailburuordea eta zuzendariarekin daude.

  • Federazioak, garapen jasangarrirako Adierazpena onasten du

    Atzo, astelehena, Federazioa beste Administrazio, enpresa eta Arabako instituzioekin batera Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda onatsi zuen.

    Garapen Jasangarrirako 2030 Agendan, mundu mailan itundutako bide mapa bat zehazten da, giza, gizarte, ekonomia eta ingurumen garapena jasangarria izatea bermatzeko. 2030 Agendaren eta garapen jasangarriko 17 helburuen jomuga da desberdintasunak gutxitzea, gizaki guztien oparotasuna ziurtatzea eta Lurraren jasangarritasuna zaintzea.

    Ekitaldian parte hartu zutenak, besteaz beste: Arabako diputatu nagusia den Ramiro Gonzalez, Vitoria-Gasteizeko alkatea den Gorka Urtaran, Federazioaren presidentea den Pablo Durana, Eusko Jaurlaritzako zenbait kontseilari,  legebiltzarkide, udal, enpresa, instituzioen ordezkariak eta abar.

    Adierazpena_Declaración

  • Kooperatibistek, ABEREKIN, hazi-jartze etxea bisitatu zuten

    Hogeita hamar inguru kooperatibistek ABEREKIN Derioko Hazi-jartze etxea bisitatu zuten joan den larunbatean.

    Jardunaldia, Federazioak urtero egiten dituen formakuntza-ekintzen artean kokatzen zen. Zehatz-mehatz, Federazioak urtero egiten duen bidaia-teknikoaren amaiera gisa. Aurten, egindako bidaia Bavierara izan zen.

    Aberekin-en zuzendaria eta albaitaria den Carlos Ugarte Garagalzak hartu zituen bertaratutakoak. Zuzendariak, ABEREKINen helburua, historioa, bazkideen osaera, funtzionamendua, erronkak, eta abar azaldu zituen. Baita bertaratukoek  egindako galdera anitzei ere.

    Azalpenak eta gero, instalazioak bisitatu ziren, zezen-tokiak eta laborategia bereziki.

    Eguna, anaiarteko bazkari batekin bukatu zen, herriko jatetxe batean.

  • Arabako Patataren uztaldia aurkeztu zen atzo

    Arabako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, El Corte Inglés eta UDAPA kooperatibaren arduradunek aurkeztu zuten atzo Arabako Patataren uztaldia.

    Ekitaldia, Vitoria-Gasteizeko EL CORTE INGLESeko supermerkatuan burutu zen, El Corte Ingleseko arduradun askorekin, bai bertakoak, bai Medriletik etorritakoak. Era berean, Eusko Jaurlaritzako, Arabako Foru Aldundiko, Kalitatezko Labeleko, Euskadiko Nekazari-elikagaien Kooperatiben Federazioaren, Arabako izen handiko sukaldariren ordezkariak eta abar ere egon ziren.

    Ekitaldian hitz egin zuten:

    1.- El Corte Inglesen partetik, España eta Portugalen produktu freskoaren zuzendaria den Adolfo Gomez. Berarentzat oso inportantea da tamainako eta kalitate oneko hornitzaile bat edukitzea, kontutan izanik saltokiak dituela bai Espanian, bai Portugalen. Honetaz gain, adierazi du El Corte Ingeleseko hornitzailea izateko oso iragazki zehatzak pasatu behar direla, bai kalitatean, bai kopuruen aldetik, bai logistikan; eta UDAPA kooperatibak soberaz pasatzen dituela.

    2.- UDAPA kooperatibatik hitz egin zuen zuzendaria dena, Alfonso Saenz de Camara. Adierazi zuen uzta honetan 30 nekazarien 11 miloi kilo espero dutela jasotzea. Arabako patataren etorkizunaz oso itxaropentsua sentitu zen, azken boladan bai bazkideak, bai hektareak gora doazelako. Horretaz gain, jakinarazi zuen kooperatibak 10 miloiko inbertsio berria egingo duela. Era berean, El Corte Inglesekin duen harreman ona azpimarratu zuen. Ohiko patata saltzeaz gain, beste patata motak ere saltzen ari direla. Laugarren eta bostgarren gamakoak, PATURPAT planta berrian egiten direnak.

    3.- Eusko Jaurlaritzaren aldetik Kalitatea eta Elikagai Industriako zuzendaria den Peli Manterolak hitz egin zuen. Bere hitzaldian nabarmendu zuen uzta ona datorrela eta arabako patata maila ona duela. Hain zuzen ere, %50ak Kalitatezko Labela edo Euskal Baserri markarekin saltzen dela.

    4.- Bukatzeko, Arabako Diputatu Nagusia den Ramiro Gonzalezek goratu zuen patata, lurraldeko identifikazio ezaugarria delako. Azpimarratu zuen nola nekazariak, kooperatiba batean antolaturik, eta enpresa-saltzaile handi bat, El Corte Ingles kasua, gauza direla akordioetara heltzeko. Beraz, interesgarria da, bai Lurraldearentzat, bai Diputazioarentzat. Honekin batera, gogoratu zuen ezin dela lehiakorra izan, berrikuntzarik gabe. Bukatu zuen hizketa UDAPA zorionduz 25. Urtemuga betetzeagatik, PATURPAT planta berria martxan jartzeagatik eta inbertsio berria iragartzeagatik.

  • Asekoop – Euskadiko Senior Aholkulari Kooperatiboen Elkartearen

    Asekoop, Euskadiko Senior Aholkulari Kooperatiboen Elkartearen helburu, jarduera eta xedeen inguruko diptiko bat erantsi dizut.

    Diptikoarekin batera, bidalitako idazki honetan, informazio gehiago eman nahi da, Asekoopen egitekoa, helburuak eta jarduerak hobetu ezagutzeko.

    Asekoop irabazi asmorik gabeko elkarte bat da; Konfekoopek (Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa) eta aholkulariek parte hartzen dute.

    Euskadiko Kooperatiba Mugimenduaren partaidea da eta euskal kooperatibismoaren Erakunde Adierazgarri guztien babesa dauka.

    Funtsezko egitekoa zera da, proiektu honetan parte hartu nahi duten Euskadiko Kooperatibei laguntza ematea, enpresa eta sozietate arloko kudeaketan.

    Senior Aholkulari guztiak euskal kooperatiben mundukoak dira; arlo horretan egin dute lan bizi osoan, erretiroa hartu arte. Aholkularitza borondatez eta modu desinteresatuan ematen dute, hala behar duten euskal kooperatibei bere esperientzia eta ezagutzak eman ahal izateko ilusioarekin.

    Gaur egun, sei Aholkulari dira eta hogei kooperatiba ingururi ematen diete aholkularitza. Orain arte, kooperatiben asebetetze-maila bikaina izan da.

    Kooperatiba gehiagok interesa izango balute, profesional gehiago daude proiektuarekin bat egiteko prest.

    Proiektu honetan parte hartzea borondatezkoa da guztiz, eta kooperatiba bakoitzak hala nahi duenean utz dezake. Ez dago gutxieneko eperik.

    Asekoopen finantzaketa Konfekoopek egiten du batez ere (Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa). Kooperatibek kopuru sinboliko batzuk ematen dituzte, proiektuan inplikatuago sentiarazteko helburuarekin, batez ere.

    Honakoak dira Kooperatiben hileroko ekarpenak:

    • 10 lanpostu arte: 0 euro.
    • 11 eta 25 lanpostu bitartean: 10 euro (BEZ kanpo).
    • 25 lanpostutik gora: 30 euro (BEZ kanpo).

    Hala ere, Kooperatibaren egoera dela eta, baliteke ordainketa egitetik salbuestea.

    Bereziki aipatu nahi den aspektu bat, Aholkularien konfidentzialtasuna da, Kooperatiben inguruan jasotako informazioari dagokionez.

    Azkenik, informazioa eskatzera animatu nahi zaitut, inolako konpromisorik Gabe.

    2018 Diptico ASEKOOP

  • EUSKO KOOPERATIBISTEN BAVIERAKO BIDAIA BUKATU EGIN DA

    Joan den larunbatean bukatu zen Eusko Kooperatiben ordezkariek Alemaniako Bavierara egin zuten bidaia, horko kooperatiba eta elkarteen errealitatea ezagutzeko asmoz.

    Bidaiatik azpimarratu behar da:

    • Bavieran kooperatibismoak duen garrantzia.
    • Kooperatiben dimensioa, eskaintza aberatz batekin, bai zerbitzuetan, bai produktuetan.
    • Kooperatiben apustu handia, produktua bukatuta saltzeko kontsumidoreari, zuzenean.
    • Kooperatibek bezeroen eskaintzara eta kasu batzuetan produktuen esportaziorako duten joera.
    • Ekoizpen ekologikoaren eskaera handia

    Bisitatu ziren kooperatibak hurrengo produktuekin lan egiten zuten: gazta, ardoa, zukua, garagardoa, lupuloa, okela (hiltegia eta zatitze-gela). Kooperatibetako bazkideen uztiapen batzuk ere bisitatu ziren. Honetaz gain, Bavierako Kooperatiben Federazioak horko kooperatibismoari buruzko azalpenak ere eman zituen.

    Guztira, 53 bidaiariak joan ziren. Hoien artean, kooperatibistak, kooperatiben langileak, instituzioen ordezkariak eta Laboral Kutxakoak. Nabarmendu Eusko Legebiltzarrak eta Eusko Jaurlaritzak bidalitako ordezkapena.

    Bidaian ere, aisialdia aprobetxatu da turismo egiteko, bereziki Munichen.

  • Ipar-Portugalen, AGROSMARTcoop Europar proiektuak egindako Nazioarteko Foroa bukaturik.

    Berrikuntza, Kooperazioa eta Lehiakortasuna indartzearen helburuarekin joan den astea, Ipar-Portugalean, burutu zen AGROSMARTcoop proiektuaren Nazioarteko Foroa.

    Espainako zenbait autonomia-erkidegotik, Frantziako Aquitaniatik eta Portugaleko Iparraldetik,  berrogei ta hamar bat kooperatiben eta erakunden ordezkari bildu ziren egitarau zabal bat betetzeko. Besteaz beste, kalitatezko politikei buruz, nekazari-elikagaien produkutuen balorizazioaz, eko-berrikuntzaz eta kooperatibetan praktika onez mintzatu zen.

    Egutegi estu baten, Portugaleko AGROS kooperatibak AGROSEMANA azokaren ingurunean, arrakastatsu kooperatiben zenbait kasu erakutsi ziren,

    Euskadiko kasuan, LORRA kooperatibaren zuzendaria den Martin Uriartek esne sektorean dagoen egoera azaldu zuen, baita KAIKUR kooperatibaren kasua ere, erreferente gisa.

    Hildo berean, GARAIA kooperatibaren aintzinako arduraduna den Jesus Pintok bere esperentziaz mintzatu zen, barazkiak, fruitak eta loreak saltzen.

    Honekin batera, azoka ondo bisitatu zen. Baita Douro inguruko upategi kooperatiboa eta horko mahastiak ere.

    Euskaditik, Federazioarekin batera, Lorra, Talleri, Covila, Garlan, Lantaron eta Union de Cosecheros de Labastida kooperatibako ordezkariak egon ziren. Baita Eguren-Ugarte upategi familiaren partaideak ere.

    Antolaketa, Portugaleko UNINORTE elkarteak antolatu zuen.