Daily Archives

iraila 1, 2018

  • Ipar-Portugalen, AGROSMARTcoop Europar proiektuak egindako Nazioarteko Foroa bukaturik.

    Berrikuntza, Kooperazioa eta Lehiakortasuna indartzearen helburuarekin joan den astea, Ipar-Portugalean, burutu zen AGROSMARTcoop proiektuaren Nazioarteko Foroa.

    Espainako zenbait autonomia-erkidegotik, Frantziako Aquitaniatik eta Portugaleko Iparraldetik,  berrogei ta hamar bat kooperatiben eta erakunden ordezkari bildu ziren egitarau zabal bat betetzeko. Besteaz beste, kalitatezko politikei buruz, nekazari-elikagaien produkutuen balorizazioaz, eko-berrikuntzaz eta kooperatibetan praktika onez mintzatu zen.

    Egutegi estu baten, Portugaleko AGROS kooperatibak AGROSEMANA azokaren ingurunean, arrakastatsu kooperatiben zenbait kasu erakutsi ziren,

    Euskadiko kasuan, LORRA kooperatibaren zuzendaria den Martin Uriartek esne sektorean dagoen egoera azaldu zuen, baita KAIKUR kooperatibaren kasua ere, erreferente gisa.

    Hildo berean, GARAIA kooperatibaren aintzinako arduraduna den Jesus Pintok bere esperentziaz mintzatu zen, barazkiak, fruitak eta loreak saltzen.

    Honekin batera, azoka ondo bisitatu zen. Baita Douro inguruko upategi kooperatiboa eta horko mahastiak ere.

    Euskaditik, Federazioarekin batera, Lorra, Talleri, Covila, Garlan, Lantaron eta Union de Cosecheros de Labastida kooperatibako ordezkariak egon ziren. Baita Eguren-Ugarte upategi familiaren partaideak ere.

    Antolaketa, Portugaleko UNINORTE elkarteak antolatu zuen.