Daily Archives

iraila 21, 2018

  • Arabako Patataren uztaldia aurkeztu zen atzo

    Arabako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, El Corte Inglés eta UDAPA kooperatibaren arduradunek aurkeztu zuten atzo Arabako Patataren uztaldia.

    Ekitaldia, Vitoria-Gasteizeko EL CORTE INGLESeko supermerkatuan burutu zen, El Corte Ingleseko arduradun askorekin, bai bertakoak, bai Medriletik etorritakoak. Era berean, Eusko Jaurlaritzako, Arabako Foru Aldundiko, Kalitatezko Labeleko, Euskadiko Nekazari-elikagaien Kooperatiben Federazioaren, Arabako izen handiko sukaldariren ordezkariak eta abar ere egon ziren.

    Ekitaldian hitz egin zuten:

    1.- El Corte Inglesen partetik, España eta Portugalen produktu freskoaren zuzendaria den Adolfo Gomez. Berarentzat oso inportantea da tamainako eta kalitate oneko hornitzaile bat edukitzea, kontutan izanik saltokiak dituela bai Espanian, bai Portugalen. Honetaz gain, adierazi du El Corte Ingeleseko hornitzailea izateko oso iragazki zehatzak pasatu behar direla, bai kalitatean, bai kopuruen aldetik, bai logistikan; eta UDAPA kooperatibak soberaz pasatzen dituela.

    2.- UDAPA kooperatibatik hitz egin zuen zuzendaria dena, Alfonso Saenz de Camara. Adierazi zuen uzta honetan 30 nekazarien 11 miloi kilo espero dutela jasotzea. Arabako patataren etorkizunaz oso itxaropentsua sentitu zen, azken boladan bai bazkideak, bai hektareak gora doazelako. Horretaz gain, jakinarazi zuen kooperatibak 10 miloiko inbertsio berria egingo duela. Era berean, El Corte Inglesekin duen harreman ona azpimarratu zuen. Ohiko patata saltzeaz gain, beste patata motak ere saltzen ari direla. Laugarren eta bostgarren gamakoak, PATURPAT planta berrian egiten direnak.

    3.- Eusko Jaurlaritzaren aldetik Kalitatea eta Elikagai Industriako zuzendaria den Peli Manterolak hitz egin zuen. Bere hitzaldian nabarmendu zuen uzta ona datorrela eta arabako patata maila ona duela. Hain zuzen ere, %50ak Kalitatezko Labela edo Euskal Baserri markarekin saltzen dela.

    4.- Bukatzeko, Arabako Diputatu Nagusia den Ramiro Gonzalezek goratu zuen patata, lurraldeko identifikazio ezaugarria delako. Azpimarratu zuen nola nekazariak, kooperatiba batean antolaturik, eta enpresa-saltzaile handi bat, El Corte Ingles kasua, gauza direla akordioetara heltzeko. Beraz, interesgarria da, bai Lurraldearentzat, bai Diputazioarentzat. Honekin batera, gogoratu zuen ezin dela lehiakorra izan, berrikuntzarik gabe. Bukatu zuen hizketa UDAPA zorionduz 25. Urtemuga betetzeagatik, PATURPAT planta berria martxan jartzeagatik eta inbertsio berria iragartzeagatik.