Monthly Archives

urria 2018

  • Pablo Duranak, Europear Nekazari Kongresuan parte hartzen du

    Federazioaren presidentea den Pablo Durana, Austriako Linz herrian, parte hartzen ari da Europear COPA-COGECA kongresuan, alegia, Europako nekazari sindikatuen eta kooperatiben erakundearen Kongresuan.

    “Europako Etorkizuna elikatuz” lelopean, ekitaldi honen helburuak, nekazi-elikagintzaren zenbait gauza eztabaidatzeko asmoa du, esatebaterako, Europako aurrekontua eta PACen etorkizuna. Era berean, beste alde batzuk ere ikutuko dira, adibidez, Brexit-a, hirugarren herriekin merkataritza-harremanak, inguru-giroa eta eguraldiaren betebeharrak, berrikuntza, eta abar.

    Biltzarrak, 400 bat ordezkari biduko ditu, bai Europar Batasuneko 28 herrietatik, bai Suiza, Islandia, Noruega eta Turquiako lurraldetatik ordezkariak.

  • Federazioak, Gizarte Ekonomia Mundu Foroan parte hartzen du

    Aste honetako astelehenatik ostirala arte, Ekonomia Sozialerako Mundu Foroaren 2018ko edizioa egiten ari da, hemen, Bilbon. Mundu osoko tokiko gobernuko ordezkariak, nazioarteko erakundeak, kooperatiben ordezkariak, eta abar biltzen ari dira, Ekonomia Sozialerako Mundu Foro honetan.

    84 herrietatik etorritako 1.400 pertsonak aztertzen ari dira gizarte ekonomiaren enpresen eta lurralden lehiakortasuna.

    Federazioak ere, Euskadiko mugimendu kooperatiboaren beste ordezkariekin batera, parte hartzen du.