Monthly Archives

azaroa 2018

  • Unesko Etxea eta Federazioa, baturik, 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako Helburuak Euskadin eta Kooperatibetan bultzatzeko.

    Atzo, Bilboko Unesco Etxearen egoitzan, Federazioa Unesco Etxearen ordezkariekin batu zen. Federazioaren aldetik Maite Corres eta Iñaki Nubla egon ziren. Beste aldetik, Arantza Acha eta Txabi Anuzita. Bileraren helburua, 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako Helburuak bultzatzea, Euskadin eta bereziki kooperatibetan.

    2030 Agenda garapenerako nazioarteko agenda da, eta 2015ean onartu zen Nazio Batuetan. Agenda honen helburua mundu osoan giza garapen jasangarriaren alde borrokatzeko trasna bat izatea da, eta pobrezia errotik desagerraraztea, ahultasunak eta desberdintasunak murriztea eta jasangarritasuna sustatzea ditu funtzko oinarri.

    2030 Agenda, 17 helburu zehazten dira, Garapen Jasangarrirako Helburuak izenekoak, alegia:

    1. Pobrezia desagertzea. Pobrezia mota guztiak desagertzea mundo osoan.
    2. Goserik ezizatea. Gosea amaitzea, elikagai-segurtasuna eta elikadura hobea lortzea, eta nekazaritza jasangarria bultzatzea.
    3. Osasuna eta ongiztea. Guztiontzat eta adin gustietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
    4. Kalitatezko hezkuntza. Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea.
    5. Genero-berdintasuna. Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea.
    6. Edateko ura eta saneamendua. Uraren erabilgarritasuna eta kudeaketa jasangarria nahiz guztiontzako saneamendua bermatzea.
    7. Energia berriztagarriak. Energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa bermatzea guztiontzat.
    8. Lan-duina eta hazkunde ekonomikoa. Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu vetea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea.
    9. Berrikuntza eta azpiegitura. Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.
    10. Desberdintasunak murriztea. Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean desberdintasunak murriztea.
    11. Hiri eta komunitate jasangarriak. Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangaarriak izatea lortzea.
    12. Ekoizpena eta kontsumo arduratsua. Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea.
    13. Klima babesteko ekintza. Neurri uugenteak hartzea klima-aldaketaren eta haren ondorioen aurka egiteko.
    14. Uretako bizitza. Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu iraunkorrean erabiltzea garapen jasangarriari begira.
    15. Lehorreko bizitza. Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrian erabili dadila sustatzea, basoak modu jasangarrian kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degrazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.
    16. Bakea eta Justizia. Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inkusibioak sortzea maila guztietan.
    17. Itunak helburuak lortzeko. Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea.

  • Federazioak, “Basque Industry 4.0” 2018 hitzorduan” parte hartzen du.

    Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak hasiera eman dio Euskadin 4.0 Industriako erreferentziazko ekitaldia den “Basque Industry 4.0” hitzorduaren 5. edizioari.  4.0 Industriaren berrikuntza teknologikoei errentagarritasuna ateratzeko moduei ekingo dion Milango Politeknikoko irakasle Marco Taisch-en presentzia duen hitzordu honetan, enpresetako, klusterretako, zentro teknologikoetako eta unibertsitateetako 2.300 eragile baino gehiagok, txosten, stand eta eztabaidetan parte hartzen dute.

    Ekitaldia, Bilboko Euskalduna Jauregian burutzen ari da. Besteaz beste, Federazioaren Elikagai Segurtasunean, Kalitatean, Inguru-giroan eta Energian teknikoan den Maite Corres dago. Oinarri-Elkargi Berme Elkartean, Kooperatibetan komertzial arduraduna den Laura Mata ere dago.

    Ekitaldiak eskuratutako ospe internazionalak, Europar Batzordeak hitzordu hauxe agertoki berean, hilaren 27an eta 28an egingo den espezializazio adimenduneko hiru plataformen (S3Platforms) lehen bilera bateratuarekin bat egiteko erabakia hartu izana ahalbidetu du.

    4.0 Industriako Europa mailako agintari nagusienetako bat den, Berrikuntza eta Fabrikazio Aurreratutako (DG GROW)  Zuzendari Slawomir Tokarsi, Kongresuko mintzaldietako bateko buru izango da.

  • AGROSMARTcoop HEDAPEN AMAIAREN EKITALDIA

    AGROSMARTcoop

    HEDAPEN AMAIAREN EKITALDIA

    Helburua: AGROSMARTcoop proiektuaren bukaera dela eta, honen garapena, helburuak eta lortutako zenbaki adierazagarriei buruz informazioa eman, bai Federazioaren bazkide diren kooperatibei, bai nekazari-elikagaien beste enpresei. Honekin batera proiektuaren bukaerarako egin den bideoa eta AGROlaben dauden tresnak.

    Data: 2018.12.03 astelehena

    Ordutegia: 16:00etatik, 15:00etara

    Lekua: Federazioaren Egoitza

    Hizlariak: Federazioaren talde teknikoa

    Gaiak: Federazioaren talde teknikoa

    • AGROSMARTcoop proiektuan egindako lanak.
    • AGROlab plataforma eta bere edukia.
    • Lortutako zenbaki-adierazgarriak eta helburuak.
    • AGROSMARTcoop proiektuaren bideo-laburpena ikustea.
    • Parte hartu dutenei, eskerrak ematea

    Interesaturik egotekotan, berton eman izena.

  • Eroski – El Boulevar Merkataritza Zentroan aurkeztu dira Arabako produktuen sustapena.

    Gaur goizean, aurten EROSKI merkaturatuko dituen Arabako produktuak aurkeztu dira.

    Aurten, lekeen ordua izan da. Horretarako, GARLAN kooperatiba gonbidatu berezia izan da. Hain zuzen ere, kooperatiba honen zuzendaria den Andres Garciak parte hartu du, Pedro e Iker Fernandez de la Peña ekoizleekin batera.

    Hauetaz gain, kooperatiben ordezkapen handi bat ere egon da, UDAPA kooperatibatik bereziki. Instituzioen artean, Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia eta HAZI egon dira, besteaz beste.

    Ekitaldia bukatzeko, Luis Angel Plagaro eta Juan Gil sukaldari famatuek lekaz egindako platu berezi batzuk sukaldatu eta dastatzera eman dituzte.

  • FEDERAZIOAK, ELIKAGAIEN ETA EDARIEN SISTEMA BATEN IRAUNKORTASUNAREN EBALUAZIOAN PARTE HARTZEN DU.

    Atzo, Federazioaren tekniko batzuk parte hartu zuten ekitaldi batean. Ekitaldi honetan elikagaien eta edarien sistema baten iraunkortasunaren ebaluazioa aztertu zen.

    Jardunaldia, Madrileko Nekazaritza eta Arrantza Ministerioaren egoitzan egin zen. Jardunaldiaren zehar, elikagaien eta edarien iraunkortasunaren alde kontutan izan behar diren alderdiak aztertu ziren.

    Ikusitako sistema, honelako aldeak ikutzen ditu:

    • ONUren Iraunkortasun Garaipen Helburuak,
    • Ebaluazioaren aldeak eta emaitzen hobekuntza,
    • lanbideak, osasuna eta elikadura,
    • nekazariei aholku praktikoak,
    • sektorearen beste jokalariekiko konparatiboa,
    • eta abar.

    Metodologia, interesaturik dauden kooperatiben eskuetan 2019tik aurrera egongo da eta bere egitea Nekazaritza Ministeritzarekin kofinantziatuta egongo da.

    eSIAB Coop-baja

  • MONDRAGONen 2018ko Kongresua.

    Emaitzen banaketa baliabide propioak indartzeko”onarzenen da, kooperatibak indartzeko.

     Atzo. MONDRAGON Korporazioaren 2018ko Kongresua egin zen Donostian. Hitzordura guztira 650 konpromisario daude deituta, talde kooperatiboan integratuta dauden kooperatiba guztiak ordezkatzeko.

    Aurtengo edizioan, besteak beste, organo korporatiboek egindako gestioa aurkeztu zen, bai Batzorde Iraunkorraren aldetik –aurretiaz kide guztiei bidalitako agiri batean ere aurkeztuta–, bai Kontseilu Orokorraren aldetik. Halaber, Kongresuan “Emaitzen banaketa baliabide propioak indartzeko” izeneko ponentzia aurkeztu, eztabaidatu eta onartu zen, kooperatiben egoera finantzarioa eta beren negozioen iraunkortasuna indartzeko helburu nagusiarekin.

    Foro horretan, Kontseilu Orokorreko lehendakari Iñigo Ucinek, bere mezuan, kooperatibek munduko eraldaketa testuingurura etengabe egokitu beharra dutela aipatu zuen, “aldaketa azeleratu batean murgilduta baitago, zeinak modu erabakigarrian eragiten dien Korporazioaren negozioei”. Ucinek egokitzapen horri aurre egiteko funtsezkoak izango diren alderdietan jarri zuen arretagunea, eta pertsonen ekarpena azpimarratu zuen, “erdigunean pertsona kooperatibistak jarrita, taldean lan eginez, kultura partekatu batekin, gure erakundeentzat talentua erakartzeko eta garatzeko gaitasunarekin”. Elkarren arteko lankidetza indar handiagoz bultzatu beharra ere aipatu zuen, “bai elkartasunari dagokionez, bai negozioei lotutako alderdiei dagokienez, etxe barruan zein kanpoan”. Halaber, berrikuntzaren rol esanguratsua azpimarratu zuen, “baina ez soilik teknologikoa, baizik eta merkatuaren garapenarekin eta taldeek erronka konplexuenei zerikusia duten erronkei aurre egiteko duten jarrerarekin zerikusia duena”. Bere mintzaldian beste hainbat alderdi ere nabarmendu zituen, hala nola presentzia globala bultzatzeko beharra, negozioen sendotasun finantzarioa eta digitalizazioaren erronka.

    MONDRAGONek 2018an izan duen bilakaerari dagokionez, esan zuen positiboa izaten ari dela, salmenta metatuak iazkoak baino handiagoak izanik, eta enplegu sorreraren inguruko zifrak gorantz doazelarik; horrek azken urteetako joera berresten du, bereziki industri arloan, non “azken bost urteetan 8.000 lanpostu berri baino gehiago sortu baitira”.

    Baliabide propioei buruzko ponentzia

    Gaur onartu berri den ponentziaren helburua da kooperatiben baliabide propio iraunkorrak (erreserbak) sendotzea. Ponentzia bat dator 2017-2020 Politika Sozioenpresarialean ezarri zen erronkarekin, etorkizunera begira negozioen iraunkortasuna ahalbidetzeko, eta horretarako ezinbestekoa da kooperatibek finantza eta ondare egitura sendoak eta orekatuak edukitzea.

    Ponentziak proposatzen du ratio hauek hartzea erreferentzia gisa:

    • Enpresa Errentagarritasunaren Tasa (> %9);
    • Finantza zor Garbia/Ebitda (< 2,5)
    • Independentzia Ratioa (>1).

    Kooperatibak ratio horiek betetzen baditu, emaitzak banatzeko gaur egun dauden arauak mantentzen dira. Aitzitik, kooperatibak ez baditu erreferentziazko ratio horiek lortzen, emaitzak banatzeko irizpideak aldatu egiten dira, eta, horrenbestez, bazkideen kapitalerako

    ekarpenen interesen sortzapena eta itzulkin kooperatiboak gehiago mugatzen dira, erreserben zuzkidura handitzeko.

    MONDRAGONen Kongresua zer da?

    Kongresua MONDRAGON gidatzeko jarraibide edo irizpide nagusiak ezartzen dituen organoa da, hau da, interes komuneko funtsezko gaiei buruzko oinarrizko politikak definitzen dituena. Urteroko hitzordu korporatibora guztira 650 konpromisario daude deituta, taldean integratuta dauden kooperatiba guztiak ordezkatzeko. Organoan, halaber, kooperatiba berrien sarrera onartzen da, eta Batzorde Iraunkorraren –Kongresu batetik bestera diharduen ordezkaritza instituzionaleko organoa– eta Kontseilu Orokorraren –Korporazioaren zuzendaritza organoa– gestioaren deskargua egiten da.

    Informazio gehiago:

  • Laneko Segurtusanari eta Osasunari buruzko Nazioarteko IV. Biltzarra inauguratuta.

    OSALANek antolatutako Laneko Segurtasunari eta Osasunari buruzko Nazioarteko IV. Biltzarra, inauguratu du Iñigo Urkullu Lehendakariak, Lan eta Justiziako sailburu Mª Jesús San José lagun zuela. Aurten, OSALANek 25urteurrena ospatzen du.

    Laneko Segurtasunari eta Osasunari buruzko Nazioarteko IV. Biltzarraren helburua da produkzio-prozesuetan azken urte hauetan gertatu diren hain aldaketa sakonak aztertzea, baita antzematen diren erronka berriak ere, Biltzarra, Bilboko Euskalduna Jauregian atzo hasi zen eta bihar, ostirala, bukatuko da.

    Federazioaren Enpresa arteko Lan Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuaren teknikoak, Sergio Achicallende eta Maite Corres, hala nola Federazioaren idazkaria den Iñaki Nubla parte hartzen ari dira.  Hain zuzen ere, bihar, Iñaki Nublak hitzaldi bat emango du Biltzar honetan. Hitzaldiaren gaia Euskadiko Nekazari-elikagintzan Lan Arriskuen Prebentzioari buruz izango da.

  • Gaur goizean, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Laneko sailburuordeek, Bittor Oroz eta Jon Azkue, hurrenez hurren, OSALANeko zuzendari nagusia den Alberto Alonsorekin, 2019-2025 Euskadiko Elikaduraren eta Egurraren Laneko Segurtasun eta Osasunerako Estrategia aurkeztu dute. Helburua da prebentzio kultura eta “zero” ikuspegia jartzea Euskadiko elikaduraren eta egurraren balio kate osoan: zero istripu hilgarri gure sektorean eta laneko istripuak eta gaixotasunak %15 murriztea, horretarako ondokoak aplikatuz, hots, prebentzio neurriak, bizitza eta lan baldintzen hobekuntza eta arriskuen gobernu egoki baten sustapena. Jardunaldia, Arkauteko Granja Modeloan egin da eta sektorearen ordezkaritza handi batekin kontatu du. Ekintza barruan, duela urte batzuk, NEKAPREBEN programan parte hartu zuten erakundei aintzatespen bat egin zaie. Aintzat harturiko erakundeen artean, Federazioa egon da, garai hartan izugarrizko lan egin zuelako Enpresa arteko Lan Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuarekin.

    Gaur goizean, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Laneko sailburuordeek, Bittor Oroz eta Jon Azkue, hurrenez hurren, OSALANeko zuzendari nagusia den Alberto Alonsorekin, 2019-2025 Euskadiko Elikaduraren eta Egurraren Laneko Segurtasun eta Osasunerako Estrategia aurkeztu dute.

    Helburua da prebentzio kultura eta “zero” ikuspegia jartzea Euskadiko elikaduraren eta egurraren balio kate osoan: zero istripu hilgarri gure sektorean eta laneko istripuak eta gaixotasunak %15 murriztea, horretarako ondokoak aplikatuz, hots, prebentzio neurriak, bizitza eta lan baldintzen hobekuntza eta arriskuen gobernu egoki baten sustapena.

    Jardunaldia, Arkauteko Granja Modeloan egin da eta sektorearen ordezkaritza handi batekin kontatu du. Ekintza barruan, duela urte batzuk, NEKAPREBEN programan parte hartu zuten erakundei aintzatespen bat egin zaie.

    Aintzat harturiko erakundeen artean, Federazioa egon da, garai hartan izugarrizko lan egin zuelako Enpresa arteko Lan Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuarekin.

  • Mahats bilketa ona, Araban, ERRIOXA Jatorri Deituak ekoizpen handienak lorturik.

    15 edo 20 bat egunen atzerapeenarekin, azken urteetako beste mahats-bilketerekin aldenduz, praktikoki aurtengoa bukatuta dago Arabako Errioxan.

    Esan daiteke mahats-bilketa ona izan dela, bai ekoizpen aldetik, bai kalitatearen aldetik. Ekoizpen ikuspuntutik, sarritan, Errioxak Jatorri Deituak onarturik dituen ekoizpen altuenak lortu dira. Beste aldetik, kalitatea ere ona izan da, oso osasun onesgarri batekin. Gradu aldetik, nahiko aldakorra izan da, leku batetik bestera.

    Mahats bilketa, nahiz eta heterogenea izan, espero zena baino hobea izan da. Batez ere, urtean zehar eguraldi kaskarra zelarik edo mahats-bilketa baino lehen egondako ekaitzak zirelarik.

    Euskadiko kooperatibek 12,3 miloi kilo mahats beltz hartu dute eta 1,3 mahats zuri. Beraz, joan den urtean baino 3 miloi gehiago (izoztea) eta duela bi urtekin konparatuz, miloi bat gutxiago. Gutxi gora behera, Arabar Errioxako kooperatibek, mahats bilketaren %13a jasotzen dute; eta Errioxa D.O.C.ren %3a.

    Gainerako Errioxan, ekoizpena bikaina izan da, Jatorri Deituriko ekoizpen osoak 2000 urteko aldera helduz, alegia, 490 miloi kilo.

    Beste aldetik, Bizkaiko Txakolina Jatorri Deitutakoaren parte den Talleri Upategi Kooperatiboak, , jakinarazten digu mahats-biltegi oso ona izan duela, dagoeneko bukatuta, gradu onarekin eta osasuntsua.