Monthly Archives

abendua 2018

  • Mugimendu kooperatiboak Urkullu Lehendakariaren Gabonetako ohiko harrera-ekitaldian parte hartzen du

    Iñigo Urkullu lehendakaria, Gabonetako ohiko harrera-ekitaldiko buru izan zen. Bertan, euskal gizarteko ordezkaritza zabala bildu zen, horien artean, mugimendu kooperatiboaren ordezkapen zabal batekin eta euskal erakundeetako arduradunak eta alderdi politikoetako ordezkariak, enpresa eta sindikatu-elkarteetako ordezkariak, eragile ekonomikoak eta sozialak, eta kulturako, unibertsitateko, kiroleko eta hedabideetako ordezkari ugari, beste hainbaten artean.

    Bere hitzaldian, Lehendakariak urteko gertaera garrantzitsuak gogoratu zituen eta etorkizun hurbileko konpromisoak azpimarratu zituen: gazteria, berdintasuna, nortasuna, berrikuntza eta elkartasuna. 

    Lehendakariaren hitzetan, bost kontzeptu horiek auzolanaren ikuspegitik elkarrekin landu behar dira, datozen belaunaldiei etorkizun hobea utzi ahal izateko.

    Horren haritik, aipatutako konpromisoei erantzuteko, Gobernu Kontseiluak 2019rako Aurrekontu Proiektuan konprometitutako hainbat neurri onartuko dituela iragarri du.

    Gobernu Kontseiluak onartuko dituen neurrien artean honako hauek daude: inbertsioa eta berrikuntza babestea; industria-zona kaltetuenak sustatzea; hainbat esparrutan inbertsio-planak bultzatzea, adibidez, hezkuntzan, osasunean eta ingurumenean; eta langile publikoekin konpromisoa edo gazteen emantzipazioa sustatzea, besteak beste. “Giza garapeneko eta hazkuntza iraunkorreko ereduarekin jarraituko dugula” ziurtatu du Urkullu lehendakariak.

  • Gernika Gorria Koop. E.

    Helbidea:
    Olabe 10
    Posta-kodea:
    48382
    Hiria:
    Mendata
    Lurralde historikoa:
    Bizkaia
    Telefonoa:
    946258500
    Fax:

    IFK:
    F95928503

    I am promo text. Click edit button to change this text. Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Ut elit tellus, luctus nec ullamcorper mattis, pulvinar dapibus leo.

  • Uneko Koop. E.

    Helbidea:
    Joan XXIII, 16 B
    Posta-kodea:
    20730
    Hiria:
    Azpeitia
    Lurralde historikoa:
    Gipuzkoa
    Telefonoa:
    943083891
    Fax:
    943083889
    IFK:
    F75194654

    I am promo text. Click edit button to change this text. Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Ut elit tellus, luctus nec ullamcorper mattis, pulvinar dapibus leo.

  • MODELO KOOPERATIBOAREN HEDATZAILEEN BILERAN FEDERAZIOAK PARTE HARTU DU

    Gaur, MONDRAGONEKO Hedapen Kooperatiboaren ohiko topaketa ospatu da.

    MONDRAGONek zerbitzu bat dauka Esperientzia Kooperatiboan interesa duten pertsonak artatzeko: Hedapen Kooperatiboa. Eta zerbitzu honekin kolaboratzen dute urtean zehar erakunde ezberdinetako zenbait pertsonek: MONDRAGONeko kooperatibek, Euskadiko Nekazari-elikagaien Kooperatiben Federazioak, Erkidek,  Konfekoopek, gertuko administrazio publikoak eta kooperatibismoaz lotutako bestelako elkarteek. Guztien artean bisitariari erakutsi nahi zaio zer den MONDRAGONeko Esperientzia Kooperatiboa eta, horrekin lotuta, Euskadiko kooperatibismoa.

    Otaloran (MONDRAGONeko Zuzendari eta Kooperatiba Garapenerako Zentroa) izan da topaketa. Lehenik bilera egin da urtea nola joan den jakiteko eta ondoren lagun arteko bazkarian batu dira.

    Nabarmentzekoa da 2018an 1.960 pertsona etorri direla MONDRAGONera, %78 Estatu espainiarretik kanpokoak. Hauek 50 herrialdetatik etorri dira, bereziki (bisitari gehiagoko herrialdetik gutxiagora) Hego Korea, Argentina, Estatu Batuak, Brasil, Mexiko, Japonia, Belgika, Holanda eta Alemania. Bisitarien %45 interes enpresarialarekin dator: ekintzaileak, kooperatibistak edo politikariak dira, zeintzuek beraien lurraldea (edo beraien kooperatiba) hobetu nahi duten gure ereduaz. Partaideen %42ak interes akademikoa dauka: ikasle eta irakasleak dira, zeintzuek eredu kooperatiboa ezagutu eta bertan sakondu nahi duten. Azkenik, esan daiteke %2ak interes orokorra duela. Bestalde, 860 pertsona izan dira Hedapen Kooperatiboak munduan zehar eman dituen hitzaldietan parte hartu dutenak.

  • EUSKADI – FRANCIA, Elikagai Berrikuntzarako Nazioarteko Lan-talea

    Joan den ostegunean, abenduaren 13a, Vitoria-Gasteizen, Nazioarteko Lan-talde bat osatu zen Euskadiko Kooperatibekin, Elikagaien Berrikuntza bultzatzeko. Euskal Herriko Unibetsitateak(UPV-EHU) eta Burdeoseko Unibertsitateak antolatuta.

    Bileran, Unibertsitateko ikasleek kooperatibekin batera  garatu behar diren ekoizpen berriak zehaztu ziren. Honekin batera egutegia egin zen hurrengo proiektuak garatzeko, berrikuntzan eta elkarlanean.

    Erakunde desberdineko pertsonak agertu ziren: Unibertsitateak, Kooperatiben Federazioa, Katillu eta Innobasque-koak. Proiekto honen sorburua, Europako Berrikuntza Estrategiatik dator. Aurten, 2018an gauzatu da, hainbat zabaltze eta ezaguera bileretan.

    Kooperatiben aldetik, agertu ziren:

    • Ana Carrasco (Udapa eta Paturpat Elk. koopeatibak),
    • Joana Tello (Barrenetxe Elk. koop.),
    • Zuriñe Vigalondo (Ekotarriko Elk. Koop.), eta
    • Maite Corres (Federazioa).

    Euskal Herriko Unibertsitatearen aldetik, Farmatzia eta Elikagaien Teknologiaren Tailerra eta arloaren arduradunak, alegia:

    • Ainhoa Ruiz de Aracama eta
    • Encarni Goikoetxea.

    Eusko Jaurlaritza-Katillu eta Innobasqueren aldetik:

    • Elena Gutiérrez y
    • Olga Gómez.
  • LABORAL KUTXA – LORRA sarien 4. ekitaldia.

    Joan den asteazkenean, Bilboko Carlton Hotelean, aurtengo LABORAL KUTXA – LORRA Sariak banatu ziren.

    Sari hauek LORRA kooperatiba eta bere bazkide laguntzailea den Laboral Kurtxa Kreditu Kooperatibaren lotura duten nekazari uztiapenak aintzatesten dituzte. Bereziki, Nekazaritzan parte hartzen duten profesionalen eta enpresen gaurkotasuna baloratzen dituzte, hala nola herri-ekonomian duen eragina.

    Ekitaldian jende asko agertu zen. Hoien artean, lurralde osoaren profesionalen eta erakunden ordezkapen zabala. Administrazioa ere, ondo ordezkaturik egon zen. Besteaz beste, ekintzan, hitza hartu zuten, Bizkaiko Aldun Nagusia den Unai Rementeria, Lorra kooperatibaren presidentea den Jon Lekerika eta Laboral Kutxako Nekazaritzan arduraduna den Jose Mª Perez.

    Sarituak:

    • Abeltzaintzan, Iñaki Bringas. Karrantza Haraneko untxizalea.
    • Laborantzan, Altza C.B.. Mungia eta Fikan  planta ekoizleak. (Hoietako bat, Remigio Ayesta, Federazioaren kontseilari ohia).
    • Jarduera profesionalean, Juana Fisure, Karrantzako abeltzaina.
    • Beste aldetik, Landa Bultzada saria, Nekazaritza bultzatzen duen erakunde batera zuzenduta, Iturriaga Duñabeitia Fundazioarei eman zioten, Fundazioak bere bizitzan egin duen nekazaritza eta bere elkarteak bultzatzeagatik. (EHNE, LORRA, Euskadiko Nekazari-elikagaien Kooperatiben Federazioa, Oinarri, FRM, …)

    Bukatzeko, Diputatu Nagusia den Unai Rementeriak hitz batzuk esan zituen. Alde batetik, baserritarrei eskerrak eman zizkien bere eguneko lanagatik. Beste aldetik, baserritarren elkarteei, lehen sektoreari zerbitzuak emateagatik eta landagunea baturik mantentzeagatik.

  • AGROSMARTcoop Hedapen amaiaren ekitaldia eginda, Vitoria-Gasteizen

    Atzo,  AGROSMARTcoop proiektuaren bukaera dela eta, honen garapena, helburuak eta lortutako zenbaki adierazgarriei buruz informazioa eman zen, bai Federazioaren bazkide diren kooperatibei, bai nekazari-elikagaien beste enpresei. Honekin batera proiektuaren bukaerarako egin zen bideoa eta AGROlaben dauden tresnak ikusi ziren.

    Ekitaldia, Federazioaren teknikoa eta proiektu honen egite-arduraduna den Maite Corres-ek aurkeztu zuen.

    Erakusketaren zehar, honelako gaiak ikusi ziren:

    • AGROSMARTcoop proiektuan egindako lanak.
    • AGROlab plataforma eta bere edukia.
    • Lortutako zenbaki-adierazgarriak eta helburuak.
    • AGROSMARTcoop proiektuaren bideo-laburpena ikustea.
    • Parte hartu dutenei, eskerrak ematea

    Atxikita argazki batzuk eta egindako aurkezpena, informazio zehatzarekin.

    AGROSMART-EVENTO FINAL DE COMUNICACION 20181203

  • AGROSMARTcoop-en Emaitzak zabaltzeko Azken Foroa itxi zen.

    Joan den astea, azaroaren 28tik 30ra arte, Galizian AGROSMARTcoop Azken Foroa egin zen. Besteak beste, Euskadi, Galizia, Ipar-Portugal, Extremadura, Akitania-berria eta Castilla-La Manchako ordezkariak agerturik.

    AGROSMARTcoop-en emaitzen artean, plataforma digital bat dago, informazio, formazio eta aholkularitza tresnekin; esne, okela, fruita eta barazki, olioa eta ardoa elikagaiei zuzenduta.

    Honetaz gain, AGROSMARTcoop, kooperatibak elkarren arteko ezagutzeko plataforma ere bada, geokokatze mapa baten bidez, eta era honetan produktuak eta zerbitzuak erakustea. Orain arte, lurraldeetako 189 kooperatiba interesaturik daude eta katalogoak 150 produktu baditu.

    Azken Foroa

    29 eta 30 egunetan, AGROSMARTcoop proiektuan parte hartzaileek bisita tekniko batzuk egin zituen, alegia:

    • Dairylac esne-industria, AIRA kooperatibarena,
    • Pazo Baion, Condes de Albarei upategi kooperatibarena,
    • Untxigintzan diharduen Cogal kooperatiba,
    • Rodo kooperatibaren makinaria parkea.

    Alba Paz Boubeta, Emprego Idazkari Nagusia, Higinio Mougan, Galiziako Kooperatiben Zuzendaria eta Euskadiko Kooperatiben Idazkari Teknikoa itxi zuten Foroa.

  • FEDERAZIONAK, OSALAN ETA EMAKUNDEREKIN BATERA, LANEKO OSASUNA ETA GENERO IKUSPEGIARI BURUZKO EKITALDI BATEAN PARTE HARTU ZUEN.

    Azaroaren 30ean, ostiralean, Laneko osasuna eta genero-ikuspegia: arrisku muskulu eskeletiko eta sexu-jazarpenaren nahiz sexuan oinarritutako jazarpenaren prebentziorako hurbilketa izeneko jardunaldia egin zen, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak antolatuta.

    Jardunaldiak xede hauek izan zituen:

    • emakumeen laneko osasunean eragiten duten faktoreak genero-ikuspegitik aztertzea,
    • laneko arrisku ergonomikoen prebentzioa aztertzea,
    • lanean sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena egoteko arriskuen prebentzioa lantzea.

    Halaber, genero-ikuspegitik aztertu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Ikuskaritzaren jarduerak eta Osalanek sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako aurreko prebentzio-neurri gisa markatzen dituen jarraibideak.

    Lan-arriskuan aditua den gure teknikoa Sergio Achicallendek, nekazari-elikagaien ikuspuntua ordezkatu zuen, bereziki kooperatibetan.

    Atxikitako argazkian, Sergio Achicallende, Emakundeko zuzendaria den Izaskun Landaidarekin, ekitaldiaren atsedenaldi batean.