Daily Archives

abendua 17, 2018

  • MODELO KOOPERATIBOAREN HEDATZAILEEN BILERAN FEDERAZIOAK PARTE HARTU DU

    Gaur, MONDRAGONEKO Hedapen Kooperatiboaren ohiko topaketa ospatu da.

    MONDRAGONek zerbitzu bat dauka Esperientzia Kooperatiboan interesa duten pertsonak artatzeko: Hedapen Kooperatiboa. Eta zerbitzu honekin kolaboratzen dute urtean zehar erakunde ezberdinetako zenbait pertsonek: MONDRAGONeko kooperatibek, Euskadiko Nekazari-elikagaien Kooperatiben Federazioak, Erkidek,  Konfekoopek, gertuko administrazio publikoak eta kooperatibismoaz lotutako bestelako elkarteek. Guztien artean bisitariari erakutsi nahi zaio zer den MONDRAGONeko Esperientzia Kooperatiboa eta, horrekin lotuta, Euskadiko kooperatibismoa.

    Otaloran (MONDRAGONeko Zuzendari eta Kooperatiba Garapenerako Zentroa) izan da topaketa. Lehenik bilera egin da urtea nola joan den jakiteko eta ondoren lagun arteko bazkarian batu dira.

    Nabarmentzekoa da 2018an 1.960 pertsona etorri direla MONDRAGONera, %78 Estatu espainiarretik kanpokoak. Hauek 50 herrialdetatik etorri dira, bereziki (bisitari gehiagoko herrialdetik gutxiagora) Hego Korea, Argentina, Estatu Batuak, Brasil, Mexiko, Japonia, Belgika, Holanda eta Alemania. Bisitarien %45 interes enpresarialarekin dator: ekintzaileak, kooperatibistak edo politikariak dira, zeintzuek beraien lurraldea (edo beraien kooperatiba) hobetu nahi duten gure ereduaz. Partaideen %42ak interes akademikoa dauka: ikasle eta irakasleak dira, zeintzuek eredu kooperatiboa ezagutu eta bertan sakondu nahi duten. Azkenik, esan daiteke %2ak interes orokorra duela. Bestalde, 860 pertsona izan dira Hedapen Kooperatiboak munduan zehar eman dituen hitzaldietan parte hartu dutenak.