Daily Archives

abendua 28, 2018

  • Mugimendu kooperatiboak Urkullu Lehendakariaren Gabonetako ohiko harrera-ekitaldian parte hartzen du

    Iñigo Urkullu lehendakaria, Gabonetako ohiko harrera-ekitaldiko buru izan zen. Bertan, euskal gizarteko ordezkaritza zabala bildu zen, horien artean, mugimendu kooperatiboaren ordezkapen zabal batekin eta euskal erakundeetako arduradunak eta alderdi politikoetako ordezkariak, enpresa eta sindikatu-elkarteetako ordezkariak, eragile ekonomikoak eta sozialak, eta kulturako, unibertsitateko, kiroleko eta hedabideetako ordezkari ugari, beste hainbaten artean.

    Bere hitzaldian, Lehendakariak urteko gertaera garrantzitsuak gogoratu zituen eta etorkizun hurbileko konpromisoak azpimarratu zituen: gazteria, berdintasuna, nortasuna, berrikuntza eta elkartasuna. 

    Lehendakariaren hitzetan, bost kontzeptu horiek auzolanaren ikuspegitik elkarrekin landu behar dira, datozen belaunaldiei etorkizun hobea utzi ahal izateko.

    Horren haritik, aipatutako konpromisoei erantzuteko, Gobernu Kontseiluak 2019rako Aurrekontu Proiektuan konprometitutako hainbat neurri onartuko dituela iragarri du.

    Gobernu Kontseiluak onartuko dituen neurrien artean honako hauek daude: inbertsioa eta berrikuntza babestea; industria-zona kaltetuenak sustatzea; hainbat esparrutan inbertsio-planak bultzatzea, adibidez, hezkuntzan, osasunean eta ingurumenean; eta langile publikoekin konpromisoa edo gazteen emantzipazioa sustatzea, besteak beste. “Giza garapeneko eta hazkuntza iraunkorreko ereduarekin jarraituko dugula” ziurtatu du Urkullu lehendakariak.