Monthly Archives

urtarrila 2019

  • Federazioak, Garapen jasangarriaren aldeko Arabako 2030 ituneko lehen elkarrizketan parte hartzen du.

    Atzo, astelehena, RPK kooperatibak eta Egibidek ireki zuten Garapen jasangarriaren aldeko Arabako 2030 ituneko lehen elkarrizketa, Arabako Foru Aldundiak antolatuta.

    Jardunaldira, Federazioarekin batera zenbait erakunde joan ziren, esate baterako, UNICEF, Cáritas, Cruz Roja, A&B Laboratorios, Deustuko Unibertsitatea, Arabako zenbait udaletxe eta Unesco Etxea, besteaz beste.

  • Kripango Kooperatibak bere patroia ospatu zuen

    Atzo, astelehena, Kripango Kooperatibak bere patroia den San Tirso ospatu zuen, urtero egiten den moduan, eguraldi traketsaren gainetik.

    Ekitaldira, Arabako Foru Aldundian, nekazaritza arloan ardura duen Eduardo Aguinaco joan zen,  herriarekin harremanik duten beste pertsonekin.

    Eguneko egitaraua, bazkideek, bazkide-ohiek eta familikoek parte hartzen Meza Santu batekin hasi zen. Meza bukatutakoan, bertatutakoek San Tirsoren erlikia musukatu zuten. Geroago, eguraldi kaskarra zela eta, Patroia ezin zen atera prozesioan. Hala ere, euri parrastatsua eta hotza ahkaztuz,  musika-bandak eliztarrak kooperatibaren egoitzara lagundu zituen. Bertan, bazkari  oparoa egin zen.

  • ENBAk, bere Ohiko Batzar Nagusia egin zuen.

    Atzo, igandea, Urnietan, ENBA sindikatuak eta honi atxikita dagoen ENARO kooperatibak, bere Ohiko Batzar Nagusia egin zuten. Ekintzara jende asko joan zen, bai afilituen aldetik, bai erakundeen aldetik.

    Instituzioen partetik, agertu ziren, beste batzuen artean:

    • Mikel Pagola, Urnietako alkatea.
    • Ainhoa Aizpuru, Xabier Arruti eta Arantxa Ariztimuño, Gipuzkoako Foru Aldundiko nekazaritzan arduradunak, eta
    • Luis Javier Tellería, eusko legebiltzarkidea.

    Batzarrean, presidentea den Iñaki Goenagak eta zuzendaria den Xabier Iraolak, informazio zabala eman zuten ekitaldiaren eboluzioari eta nekazarien ekonomia makromagnitudei buruz, bai EAEn, bai Gipuzkoan.

    Baserrian zerikusia dituzten ekonomi-aldeaz hitz egiteaz gain, kezka egiten dituzten beste alde batzuk ere ikusi ziren, hala nola  basurdeen ugaritasuna; ingurumenean eta landagunean, kaleko eragina gero eta handiagoa dela; herri txikietako Interneten irisgarritasuna; purinen urmaelak, eta abar.

    Honekin batera, kooperatibaren eta sindikatuaren diruzainek urteko kontuak eman zituzten. Hain zuzen ere, agertutakoek, bai sindikatuko, bai kooperatibako kudeatzaileak zoriondu zituzten, joan den urtea egindako ekitaldi ekonomikoa bikainagatik.

    Batzarra bukatutakoan, ohitura denez, bertsolari batzuk parte hartu zuten. Geroago, Urnietako Eula Sagardotegian anai-arteko bazkaria ospatu zen, bertsolariek ere parte harturik.

  • Federazioak parte hartzen du nekazari uztiakuntzen Lan Arriskuen Prebentziorako jardunaldi batean, Aragoiko Lan eta Segurtasun Institutuak antolaturik.

    Atzo, osteguna, Zaragozako Iberciden, lan arriskuen prebentzioaren bidez nekazari uztiakuntzen hobekuntzarako jardunaldia ospatu zen.

    Jardunaldian, erakundeen ordezkapen aditu bat hartu zuen parte. Honekin batera, nekazari eta abeltzain gazte ugari ere egon ziren, gaiaz interesaturik. Euskaditik, Federazioan gai honetaz adituak diren Sergio Achicallende eta Maite Corres joan ziren.

    Landutako gaien artean, nabarmendu, kimiko biltegiratze segurantza, suteak ekiditzeko berritasunak eta lan-ekipamenduak. Honekin batera, azpimarratu, bereziki, traktoreak eta kuads segurtasun diseinua eta segurtasuna.

  • Mungiako San Isidro Kooperatibaren Artezte Kontseiluak Karrantzako Kooperatiba bisitatu zuen.

    Joan den asteazkenean, Mungiako San Isidro kooperatibaren artezte kontseiluaren ordezkariek Karrantzako GUVAC kooperatiba bisitatu zuten.

    Bisitaren helburua, Karrantzako kooperatibaren negozioak ikustea, bereziki, pertsonen elikagaiena, etorkizunean elkarrekin lan egiteko. Hain zuzen ere, GUVAC kooperatibak frakitziatuta dago EROSKI kontsumitzaileen kooperatibarekin elikagaien hornidurako.

    Honetaz gain, elkarlaneko beste mota batzuk ere ikusi ziren, esate baterako,  lehengaiak, pentsuak edo zerbitzuak hornitzeko.

    Mungiako kooperatiben aldetik bere artezte kontseilua eta kudeaketa langileak joan ziren. Beste aldetik, GUVAC kooperatibaren aldetik, bere zuzendaria den Jose Palacio eta dendako ardura duen langilegoa ere egon ziren.

  • Kooperatibetan sua itzalketarako ikastaroa bukaturik.

    Joan den ostiralean, hamabi bat kooperatibistek suteen prebentzio eta itzalketarako ikastaro batean parte hartu zuten.

    Ikastaroa, Federazioak antolaturik, Ordiziako  SUESKOLA egoitzan egin zen, Federazioaren Enpresa arteko Lan Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuaren kooperatiba batzuek eskaturik.

    Ikastaroaren helburua, suaren hitzalketa eta emergentzi eta ebakuazio planen ezagutzaren bitartez, suteen inguruko prebentzio kultura eskuratzea.

    Formakuntza teorikoa eta praktikoa izan zen, oso irakasle onekin eta os egoitz prestaturik kontatuz.