Monthly Archives

otsaila 2019

  • BAT-EGITEA – 2. OHARRA GARRINTZUA

    Idazki honen bidez jakinarazten dizut Euskadiko Nekazari-elikagaien Kooperatiben Federazioak eta (ERKIDE) – Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioak atzo bat-egite egitasmoa sinatu zuten.

    Ekintza, Vitoria-Gasteizko bi Federazioek partekatzen duten bulegoetan egin zen. Bi Federazioen Artezte Kontseiluek parte hartu zuten.

    Egitasmoaren sinadurarekin, bat-egitearen ofizializazioa egiten da eta maiatzaren bukaeran, Batzar Nagusiekin, bukatu egingo da.

    Laster, Federazioak hiru Lurralde Historikoetan batzarretara deituko du, bat-egitearen informazioa kooperatibei ahalik eta gehien emateko.

    Era berean, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa eta Euskadiko Garraiolarien Kooperatiben Federazioa Federazio berriarekin bat-egingo dutela aurte, 2019an eta 2020 urtean.

    Atxikitako argazkietan:

    • Bi Artezte Kontseilukideak,
    • Pablo Durana eta Javier Goienetxea, bi Federazien presidenteak, akordioa sinatzen, eta
    • Agustin Mendiola eta Iñaki Nubla Erkide eta Nekazari-elikagaien Federazioaren, zuzendaria eta idazkari teknikoa, hurrenez hurren.

    Informazio osagarria, beherago.

    OHARRA GARRINTZUA (martes, 5 de febrero de 2019)

    Presidentearen agindua jarraituz, hurrengo informazioa jakinarazten dizut. Bere garrantzia dela eta, arretaz irakurtzeko eskatzen dizut.

    Federazioaren Kontseiluak, abenduaren 27an batzarrean bilduta, aho batez, Euskadiko kooperatiben federazioak batzeko prozesua irekitzea erabaki zuen. Gaur egun, Kooperatibak honako Federazioetan egituratzen dira:

    • Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioa. (1.210 kooperatiba, 1.232.000 bazkide eta 54.200 langile)
    • Euskadiko Nekazari-elikagaien Kooperatiben Federazioa. (63 kooperatiba, 10.000 bazkide eta 650 langile)
    • Euskadiko Garraiolarien Kooperatiben Federazioa. (6 kooperatiba, 330 bazkide, 384 langile)

    Honetaz gain, aurreko federazioak biltzen dituen Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa ere desagertuko da.

    Ondorioz, Euskadiko Kooperatiben Federazio bakar bat sortuko da. (Batez beste, 1.300 kooperatiba, 1.243.000 bazkide, 55.000 langile eta 21 milioiko aktibo batekin, hoietako 16 miloi ondare netoa.)

    Horrekin nahi da:

    • Euskadiko mugimendu kooperatiboarekin ordezkari eta lobbiko erakunde bakar bat egitea, Administrazio Publikoek, bazkideek, bezeroek eta beste interesdunek ere erraz ezagutzeko.
    • Federazioen baliabide ekonomikoak eta pertsonalak optimizatzea, eskala ekonomiak sortzen eta kooperatibei urteko kuota txikitzen.
    • Kooperatibei, tresna, ekintza eta  gertakizun berrietara bidea irekitzea, kudeaketa, finantziazioa eta bazkide egitura hobetzeko, hala nola merkatuari egokitzeko.

    Beste aldetik, nekazari-elikagaien kooperatiben izaera berezia dela eta, federazio berriak orain daukagun ordezkaritza sektoriala mantentzea bermatzen du. Besteaz beste, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluan, Haziluren, Mundu Landagunean, Espainako Nekazari-elikagaien Kooperatibetan edo Euskadiko Nekazari eta Elikagaien Kontseiluan.

    Era berean, 30 urte hauetan sortu ditugun zerbitzu teknikoak eta pertsonala bermatzen dira. Esate baterako, Lege Zerbitzua, Enpresa arteko Lan Arriskuen Prebentziorako Zerbitzua, Sustapen Zerbitzua eta Aholkularitza Zerbitzua.

    Sektore bereizte hau gauzatzeko, nekazari-elikagai aldeak askatasun handiz kontatuko du. Horretarako, erakunde berrian Nekazari-elikagaien Talde Sektoriala sortuko da, oraingo eta geroko nekazari-elikagaien kooperatibekin osaturik. Talde Sektorial honek Nekazari-elikagaien Batzorde Sektoriala aukeratuko du. Alegia, gaur egungo Artezte Kontseilua. Gauzak horrela, Batzorde Sektorialak Koordinatzailea aukeratuko du, alegia Batzordeko Presidentea.

    Federazioen bat-egitea 2019an eta 2020an gauzatuko da, prozesu zorrotza jarraituz. Hasiera eginda dago, Artezte Kontseiluaren erabakiarekin. Geroago, Federazioaren Ohiko Batzar Nagusian ere, bozkatuko da. Aurten, Batzar hau maiatzaren bigarren hamabostaldian egingo da.

    Federazioaren Artezte Kontseiluaren osaketa 19 kontseilariarena izango da, sektore kooperatibo guztien ordezkapenarekin, hurrengo banaketa jarraituz:

    • 10 kontseilari, Lan-elkarteko kooperatibak.
    •   3 kontseilari, Nekazari-elikagaien kooperatibak.
    •   3 kontseilari, Irakaskuntza kooperatibak.
    •      Kontseilari 1, Kontsumo kooperatibak.
    •      Kontseilari 1, Kreditu kooperatibak.
    •      Kontseilari 1, Garraionarien Kooperatibak.

    Erakunde berriaren zuzendaritza, orain Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioaren zuzendaria den Agustin Mendiolaren eskuetan egongo da, 2020 urtearen Ohiko Batzar Nagusia arte. Data horretatik aurrera, Federazioan idazkari teknikoa den Iñaki Nublaren esku egongo da.

    Une honetatik aurrera, Federazioa, kooperatiba guztien esanetara jartzen da, informazio hau handitzeko eta kooperatibek nahi dituzten ekarpenak jasotzeko.

  • Federazioak Arabako Caritasekin bildu da.

    Gaur goizean, Vitoria-Gasteizeko Zaramaga auzoan Caritasek duen bulegoan batzartu dira.

    Caritasen aldetik egon dira: Maite Sebal, zuzendaria; Jose Ramon Ibeas, idazkari Nagusia; Carmen Lendinez, lan-teknikaria eta lan-taldeko beste pertsonekin ere.

    Federazioaren aldetik Iñaki Nubla eta Maite Corres egon dira.

    Bileraren helburua elkarrekin lan egitea izan da. Alegia, alde batetik Caritasek badauka Enplegu Agentzia bat, langileak aukeratzeko eta enpresei eskeintzeko. Langile hoiek formakuntza eta gaitasuna lortzeko Caritasen egin dute.

    Beste aldetik, kooperatibek, gero eta zailagoa dute langileak kontratatzea, bai garaietarako edo noizean behingo kanpainetarako edo epe luzerako. Era berean, kooperatibetako bazkide askok arazo bera dute.

    Izandako hitzalditik, Caritasen “Lan Bila izeneko Enplegu Agentzia”k erantzuna emateko prest dagoela kooperatibek eta kooperatibistek duten beharrei, bai Araban edo Caritasek dituen delegazioetan, Bizkaian eta Gipuzkoan.

    Zure kooperatibak edo kooperatibaren bazkideren batek langilearen beharra izanezgero, jarri harremanetan Lan-teknikaria den Carmen Lendinezekin, 945 22 03 04 telefonoan.

    Era berean, langilegoaren formakuntza aldez aurrekoa edo berezia behar izatekotan, Caritasek ere horretaz arduratzen da.

  • Gazte Kooperatibisten I Biltzarra

    CAE – Españako Nekazari-Elikagaien Kooperatibek, hurrengo martzoaren 21 eta 22an, osteguna eta ostirala, Valencian, Gazte Kooperatibisten I Biltzarra antolatuko du. Honekin batera, Europako Kooperatiben Erakundea den COGECAk, ere, bere Gazte Bilera egingo du.

    Ekitaldiaren egitasmoan, hitzaldiak, mahai-inguruak, kooperatiben-bisitaldiak eta jolas-jarduerak aurreikusten dira. Denak, gazte eta kooperatibo ikuspuntu batetik.

    Hori dela eta, Kooperatiben Federazioei eta kooperatibei eskatzen digute:

    1. gazte kooperatibistak bidaltzea, ekitaldian parte hartzeko, eta
    2. bere esperientzia, kooperatiban, kontatu nahi duen gazteren bat bidaltzea.

    200 bat gazte kooperatibista baino gehiago espero da, bai Europatik, bai Espainatik, bai Euskaditik.

    Beraz, zure kooperatiban gazteren batek parte hartu nahi izanez gero, mesedez, jakinarazi ahalik eta lasterren, bidaia, egonaldia, eta abar antolatzeko. Federazioak ordainduko ditu gaztuak.

    Dagoeneko, 6 gazte inskribituta badaukagu!!!

    20190123 Congreso Jóvenes-Borrador Programa Completo