Daily Archives

martxoa 27, 2019

  • LEHENDAKARIAK, FAMILIA NEKAZARITZAREN VI. MUNDU KONFERENTZIA IREKI DU

    Gaur goizean, Derion, Lehendakariak Familia Nekazaritzaren VI Mundu Konferentzia ireki du, Mundu Landak antolatuta.

    Konferentziaren helburua, hurrengo hilabetetan eta  nazioarteko mailan,  Familia Nekazaritzaren Hamarkadaren hasiera iragartzea izan da.

    Ekitaldira, instituzio eta sektore ordezkari asko etorri dira, bai Europa aldetik, bai mundu aldetik. Gure Lehendakaria den Iñigo Urkullu eta Mundu Landako presidentea den Jose Maria Zeberiorekin batera, FAO, FIDA, Europar Batasuna, Españako Ministeritza, eta ordezkari abar luze bat etorri dira.

    Euskaditik ere, ordezkapen handi bat egon da, bai kooperatiben aldetik, bai nekazari sindikatuen aldetik.

  • GAZTE NEKAZARIENTZAKO ERASMUS

    Nekazaritza Ministerioak ERASMUS ikasketak martxan jarri nahi dituzte, nekazari gazteentzat, Estatu mailan.

    Diseinu egokia ematearren, intereaturik egon daitezken gazteak eta jasotzeko nekazari ustiakuntzen eritzia eskatzen digute.

    Hori dela eta, beheko bi inkestak zure kooperatibaren gazteen artean eta bazkideen artean zabaltzea eskatzen dizut.

    Nori zuzenduta: 40 urtetik beherako gaztei,

    Nori zuzenduta: Ustiapen on bat duen edozein kooperatibakideri. Ustiapen ona: Gai batean ona dena, bai jakinduriagatik, bai eraginkorra delako, bai berriztatzailea delako, praktika onak egiten dituelako, eta abar.

    Eskerrik asko.