Monthly Archives

apirila 2019

  • SAGRAL COOPERATIBAK BERE MENDEURRENA OSPATZEN DU

    Vitoria-Gasteizeko Jardines de Uleta hotelean, SAGRAL kooperatibak, bazkidez, bezeroz, hornitzailez eta instituzioen mailarik altuen ordezkarietaz inguraturik bere mendeurrena ospatu zuen.

    Kooperatibaren presidentea den Araceli Ruiz de Alegriak ireki zuen ekitaldia, kooperatibaren hasiera oroituz eta presidente ohiei aintzatezpen bat egiten.

    Jarraian, kooperatibaren zuzendaria den Angel Cruz Calvok kooperatibaren bizitza-luzera eta lurrandean ezartzearen giltzarriak eta arrakastaren arrazoiak azaldu zituen.

    Ekitaldiaren alde instituzionala Lehendariak, Iñigo Urkullu, itxi zuen. Bere hitzetan nekazari-elikagaien sektorearen garrantzia azpimarratu zuen, ardatz estrategiko moduan herri txiki batean. Era berean,  kooperatibismoa, norbanakoaren eta taldearen esfortzua batzen duen eredu alternatibo bat dela azaldu zuen.

    Ekitaldian, Arabako Diputatu Nagusia den Ramiro Gonzalez eta Vitoria-Gasteizeko alkatea den Gorka Urtaran ere egon ziren. Hauekin batera, Salvatierra-Aguraingo eta Kripango alkateak ere, egon ziren.

    Eguna, anai-arteko bazkari eta espektakulo batekin bukatu zen.

  • Laboral Kutxak bere Ohiko Batzar Nagusia egin du Donostia-San Sebastian.

    Joan den larunbatean, apirilak 9, Laboral Kutxa Kreditu Kooperatibak bere Ohiko Batzar Nagusia egin zuen, Donostia-San Sebastianen.

    Orokorrean, ekonomiaren martxa ona azpimarratu zen eta kooperatibaren emaitzen igoera ere. Hauekin batera, datorren urterako etorkinzun onak.

    Nabarmendu behar da Artezte Kontseiluaren berrizpena egin zela. Besteaz beste, berhautatu ziren Txomin García eta Elena Zarraga. Era berean, zuzendari nagusiarentzat lehen Batzar Nagusia izan da. Aurreko zen Julio Gallastegiren ordezkapen berria delako.

    Nekazari-elikagintza sektorea ere ordezkaturik egon zen.

    Atxikitako argazkian, Federazioaren presidentea den Pablo Durana, Laboral Kutxaren presidente eta zuzendari nagusiarekin, Txomin Garcia eta Xabier Egibar, hurrenez hurren. Hauekin batera, Garlan kooperatibako Noemi Revilla eta Luis Angel Bertran de Salazar, Iñaki Nublarekin.

  • VITORIA-GASTEIZ — Nekazaritzako azoka gardena

    Apililaren 6an, Vitoria-Gasteizko Nekazaritzako XIX. Azoka Gardenera egingo da. Uaga sindikatuak eta Aga S. Coop. kooperatibak abian jarritako ekimen bat da, herritarrei Araban ekoizten diren elikagaiak zuzenean ezagutzeko aukera hurbiltzeko.

    Topaleku bat da, arabar ekoizleek gure lurrak ematen duen onena eskain dezaten, kontsumitzailearentzat bidezkoa eta beraientzat duina den prezio batean.

    Hogei bat postu egongo dira, eta egoskariak, patatak, barazkiak, hestebeteak, gazta, eztia, ogia, txakolina eta abar egongo dira salgai. Slow Fooden eskutik bertako produktuak eta dastamenaren laborategia, ekoizleekin solasaldia, eta txikienentzako, berriz, haur-tailerrak.

    Gogoratu:

    • Eguna: Apririlaren 6a. Larunbata
    • Ordua: 10:30etatik 14tara
    • Lekua: Celedones de Oro Enparantza.
      Correos eraikuntzaren aurrean, Postas kalea.
      Vitoria-Gasteiz
  • Martin Uriarte, Federazioaren presidenteordea eta LORRA kooperatibaren zuzendaria, Munduko Landagunean presidente berria.

    Joan den ostiralean, Derion egin zen Familia Nekazaritzaren VI. Mundu Konferentziaren bukaeran,  Mundu Landagunearen Zuzendari Batzordea berritu zen.

    Aldaketaren artean, Jose Maria Zeberioren baja eta Martin Uriarteren alta nabarmendu behar da, presidentzian.

    Jose Maria Zeberiok FRM-ean 20 urteko lana bukatzen du, lehendabiziko 14ak Idazkaritza Orokorrean eta azken 5ak Presidentzian.

    Lekukoa, Martin Uriartek hartzen du, Euskadiko Nekazari-elikagaien Kooperatiben Federazioaren izenean. Orain arte presidenteordea izan da, FRMean.

    Martin Uriarte Nekazari-ingenieroa da, bere lan-ibilbidea LORRA kooperatiban egin du 30 urtetan, lehendabiziko 3ak tekniko moduan eta besteak zuzendari.

    Zorionak eta sorte on!!