Daily Archives

apirila 1, 2019

  • Martin Uriarte, Federazioaren presidenteordea eta LORRA kooperatibaren zuzendaria, Munduko Landagunean presidente berria.

    Joan den ostiralean, Derion egin zen Familia Nekazaritzaren VI. Mundu Konferentziaren bukaeran,  Mundu Landagunearen Zuzendari Batzordea berritu zen.

    Aldaketaren artean, Jose Maria Zeberioren baja eta Martin Uriarteren alta nabarmendu behar da, presidentzian.

    Jose Maria Zeberiok FRM-ean 20 urteko lana bukatzen du, lehendabiziko 14ak Idazkaritza Orokorrean eta azken 5ak Presidentzian.

    Lekukoa, Martin Uriartek hartzen du, Euskadiko Nekazari-elikagaien Kooperatiben Federazioaren izenean. Orain arte presidenteordea izan da, FRMean.

    Martin Uriarte Nekazari-ingenieroa da, bere lan-ibilbidea LORRA kooperatiban egin du 30 urtetan, lehendabiziko 3ak tekniko moduan eta besteak zuzendari.

    Zorionak eta sorte on!!