Monthly Archives

maiatza 2019

  • Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza, Kontsumo eta Kreditu Kooperatiben Federazioaren Ohiko Batzar Nagusia eginda.

    Joan den asteartean, Miñanoko Parke Teknologikoan, Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza, Kontsumo eta Kreditu Kooperatiben Federazioa bere Ohiko Batzar Nagusia egin zuen.

    Batzarraren zehar, aho batez, 2018 Urteko Kontuak,  2019ko aurrekontua eta 2019ko kuotak onartu ziren. Honekin batera, Arezte Kontseiluaren erdia berritu zen.

    Era berean, Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza, Kontsumo eta Kreditu Kooperatiben Federazioak Euskadiko Nekazari-elikagaien Kooperatiben Federazioarekin bat egitea erabaki zuten. Ondorioz, EUSKADIKO KOOPERATIBEN FEDERAZIOA sortu da.

    Federazioaren helbururak, hauek dira:

    • Euskadiko kooperatiben mugimendua ordezkatzeko eta lobby eragiteko elkarte bakar bat sortzea, marka bakar batekin, errez ikustekoa, bai Herri Administrazioetatik, bai bazkideetatik, bai bezeroetatik eta beste insteresdun parteetatik ere.
    • Federazioen ekonomia eta pertsonen baliabide guztiak hobetzea, eskala eta irismen ekonomiak sortzen.
    • Kooperatiben aldetik, tresna, ekintza eta jardunadi berrietara sarrera ematen. Bai elkarlanean, bai formakuntzan, bai informazioan eta kudeaketa hobekuntzan, bai finanziazioan, bai bazkide-egitura eta merkatuaren egokitzapen ere.

    Bat-egite hau, bi Batzarrek adostu eta gero, erabat eragilea da, Kooperatiben Erroldan inskribitu bezain laster.

  • EMAKUME KOOPERATIBISTEN TOPAKETA

    Hurrengo asteartean, ekainak 11, Unión de Cosecheros de Labastida Upategian EMAKUME KOOPERATIBISTEN topaketa egingo dugu.

    Topaketa honen helburuak, praktika eta ezaguerak Euskadi eta Españako emakume-kooperatibakideen arteko aditzera eman, nekazaritza sektorean.

    Emakume-kooperatibakideaz gain, kooperatibetako emakume langileak eta landaguneko beste batzuk ere  gonbidatuta daude.

    Era berean, ekitaldia beste partekidei irekita dago, gizonak edo emakumeak, sektore honetatik edo kanpotik, gaiaz interesaturik.

    Atxikita egitasmoa bidaltzen dizut.

    C-19007 Programa Jornada Mujeres Labastida

    Parte hartzea dohainik da. Betebehar bakarra, esteka honetan izena ematea da.

    Laburbilduz, parte hartzera edo zure kooperatibako norbait bidaltzea animatzen zaitut.

  • Euskadiko Nekazari-elikagaien Kooperatiben Federazioaren Batzar Nagusia eginda

    Atzo, Vitoria-Gasteizeko Jardines de Uleta hotelean, Federazioaren Urteko Batzarra egin zen.

    Ekitaldira, 47 kooperatiba joan ziren, alegia, federatuen arteko zentsuan %77a eta botuen %83a.

    Batzarraren irekiera Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza sailburuordea den Bittor Orozek egin zuen.

    Batzarraren zehar, aho batez, 2018 Urteko Kontuak,  2019ko aurrekontua eta 2019ko kuotak onartu ziren. Honekin batera, Arezte Kontseiluaren erdia berritu zen.

    Era berean, Federazioak, Lan Elkarteen, Irakaskuntza, Kontsumo eta Kreditu Kooperatiben Federazioarekin bat egitea erabaki zen. Beraz, EUSKADIKO KOOPERATIBEN FEDERAZIOA sortzen da.

    Federazioaren helbururak, hauek dira:

    • Euskadiko kooperatiben mugimendua ordezkatzeko eta lobby eragiteko elkarte bakar bat sortzea, marka bakar batekin, errez ikustekoa, bai Herri Administrazioetatik, bai bazkideetatik, bai bezeroetatik eta beste insteresdun parteetatik ere.
    • Federazioen ekonomia eta pertsonen baliabide guztiak hobetzea, eskala eta irismen ekonomiak sortzen.
    • Kooperatiben aldetik, tresna, ekintza eta jardunadi berrietara sarrera ematen. Bai elkarlanean, bai formakuntzan, bai informazioan eta kudeaketa hobekuntzan, bai finanziazioan, bai bazkide-egitura eta merkatuaren egokitzapen ere.

    Bat-egite hau, Lan Elkarteen, Irakaskuntza, Kontsumo eta Kreditu Kooperatiben Federazioaren Batzar Nagusiak berretsi behar du, datorren astean.

    Batzarra bukatutakoan, Eusko Jaurlaritzaren Landa Garapenaren zuzendaria den Irma Basterrak Nekazari Emakumearen Estatutuari buruzko hitzaldia bota zuen. Honekin batera, Irla Balearren Kooperatiben presidentea den Jerónima Bonafék aukera-berdintasunei buruz hitz egin zuen.

    Jardunaldia, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailburua den M. Jesús San Josek itxi zuen. Bere hitzaldian, Euskadiko nekazari-elikagaien kooperatibismoak duen inportantzia azpimarratu zuen.

    Ekitaldiaren argaki batzuk bidaltzen dizkizut.  Honetaz gain, jarraian, argazki bilduma, hurrengo bideotan bidaltzen dizkizut. Joan de urtekoa eta 30a urtekoak.