Monthly Archives

ekaina 2019

  • Emakumeak kooperatibetan parte hartzeko jardunaldiak

    Emakumeak kooperatibetan parte hartzea bultzatzeko izenarekin topaketak egin dira ekainaren 11 eta 12an Unión de Cosecheros de Labastida Upategi Kooperatiban, hainbat nekazari eta kooperatibista emakumekin.

    Jardunaldien zehar, berdintasuna eta emakumeen ahaltasuna gaiak jarri dira, hala nola Euskadiko Nekazari Emakumearen Estatutuaren oinarriak eta hasierak. Era berean, Euskadiko nekazari-elikagaien kooperatibetan berdintasun oinarriei ekiteko estrategiak ipini dira. Aisialdia ere egon da, upategian dastaketa batekin eta Labastidako alde zaharrean bisitarekin.

    Kooperatibetan bazkide diren 50 bat emakumek parte hartu dute.

    Euskadi, Baleares eta Andaluziako txostengileek parte hartu dute. Euskaditik hitz egin dutenak izan dira: Federazioan teknikoa den Maite Corres, upategiko presidentea den Marga Areta eta berdintasunean aholkulari den Mentxu Ramilo.

    Honekin batera, egon den instituzioen ordezkapena azpimarratu. Besteaz beste, Eusko Jaurlaritzako Irma Basterra eta Araba Foru Aldundiko Asun Quintana; Labastidako alkatea den Laura Perez; Arabar Errioxa Kuadrilakoa den Alicia Lopez eta beste erakundetako ordezkariak, adibidez, Munduko Landagunekoa, HAZIkoa, UAGAkoa, Arabako Landa  Emakumeen Elkartekoak eta abar.

  • UDAPAK KOOPERATIBAREN EGUNA OSPATZEN DU

    Joan den igandea, UDAPA Kooperatibaren 150 bazkide, langile eta lagunek ospatu zuten Kooperatibaren Eguna.

    Egunean zehar, honakoa egin zen:

    • Estibalizeko Santutegian bisita kulturala egin zen. Bertan aditu batek azalpenak eman zituen, bai patrimonio historikoaz bai historiaz.
    • Anaiarteko bazkaria, Argomanizeko Paradorean.

    UDAPA, interes desberdineko bilgune baten adibidea da. Alde batetik nekazariak, bestetik langileak, baita erakunde finantzieroa ere. Azken helburua, merkatuari aurre egin patata hornituz.

  • EROSKIK, BILBON, AZOKA GASTRONOMIKOA IREKI DU GAUR, KOOPERATIBA HORNITZAILE ORDEZKAPEN ZABAL BATEKIN

    “Hemengo produktuen kontsumoak inpaktu izugarria dauka gure inguruneko iraunkortasun eta garapen ekonomiko eta sozialean” mezuarekin ireki du EROSKI kontsumo kooperatibak azoka gastronomikoa. 50 urteurrena dela eta, EROSKIk, bertako produktuen salmentarako eta dastaketarako zona zabal bat eta publiko osoarentzako jarduerak antolatu ditu.

    Azoka, Bilboko Arenalean, ostiral eta larunbat honetan egiten ari da. Horretarako, tailer gastronomikoak, dastatze gelak eta bertako artisten kontzertuak eta emanaldiak emateko eszenatokiak daude.

    Azokara, bezeroak eta instituzioekin batera, nekazari-elikagaien kooperatiben ordezkapen zabal bat joan da. Esatebaterako, Corporación OVO-12, UDAPA, PATURPAT, GARLAN, BARRENETXE, edo HARAKAI-URKAIKO.

  • Familia Nekazaritzaren Hamarkada

    Dakikezunez, joan den astean, Erroman, “Familia Nekazaritzaren Hamarkada”ri hasiera eman zitzaion, Nazio Batuen Erakundeak – ONUk eta  Elikagintza eta Nekazaritza Bultzatzeko – FAOk bultzaturik.

    Hamarkada hau, Vitoria-Gasteizen kokaturik dagoen Munduko Ladagunearen ekimen bat da. Erakunde honetan Federazioak parte hartzen du, bai bazkide moduan bai presidentzian. Hain zuzen ere, presidentea, Martin Uriarte da, Federazioaren presidenteordea eta Bizkaiko LORRA kooperatibaren zuzendaria.

    Esteka honetan, EL PAIS egunkaria gai honetaz argitaraturiko informazioa bidaltzen dizut. Era berean, atxikita argazki batzuk.